Acta de Pleno 23. 12. 15



Yüklə 0,8 Mb.
səhifə9/14
tarix04.11.2017
ölçüsü0,8 Mb.
#30711
1   ...   6   7   8   9   10   11   12   13   14




-7-
Sí se puede Irun eta Euskal Herria Bildu Udal Taldeek sinatutako mozioa, etxegabetzei buruzkoa

-7-
Moción suscrita por los Grupos Municipales Sí se puede Irun y Euskal Herria Bildu sobre los desahucios







Se da lectura a lo siguiente:

Se da lectura a lo siguiente:







“Giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmen nagusiek zein Espainiako Konstituzioak etxebizitza eskubidea politika sozial eta ekonomikoaren gida-oinarri gisa arautzen dute. Hortaz, eskubide honen sustapenak materia honen gainean eskumenak dituzten botere publiko guztien jarduera positiboa eskatzen du, hauen artean Tokiko Administrazioarena ere.

“Los convenios internacionales sobre derechos humanos más relevantes así como la Constitución Española configuran el derecho a la vivienda como un principio rector de la política social y económica, de tal forma que su promoción exige la actuación positiva de todos los poderes públicos con competencias en la materia, incluyendo a la Administración Local.






Egungo krisi ekonomikoaren ondorio larrietako bat familia askok euren ohizko etxebizitzaren mailegu hipotekarioaren kuotak edo alokairuaren errentak ordiantzeko bizi duten ezintasuna da. Egoera honek, etxebizitzaren galera ez ezik, langabeziak eragindako gainontzeko ondorio tamalgarriak dakartza kasu askotan berarekin.


Una de las graves consecuencias de la actual crisis económica es que numerosas familias no pueden atender el cumplimiento de las obligaciones derivadas de préstamos hipotecarios para la adquisición de su vivienda habitual, o hacer frente al pago de las rentas de arrendamiento, siendo en muchos casos doblemente castigadas, con la pérdida de empleo y de su vivienda.








Tokiko Administrazioek ezin dute honen aurrean geldirik egon. Hiritarroi babesa eskeini eta etxebizitza eskubidea modu eraginkorrean bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak burutu behar dituzte. Kasu askotan, gainera, botere publikoek finantza erakundeen eta hiritarron harremanetan gero eta nabarmenagoa den desoreka berdintzeko lan egin beharko dute, halaber.


Ante esta situación las Administraciones Locales no pueden permanecer impasibles, y deben realizar cuantas actuaciones eran necesarias para dar amparo a la ciudadanía, al objeto de hacer efectivo el derecho a una vivienda, lo que en ocasiones obligará a los poderes públicos a compensar el actual desequilibrio en las relaciones entre entidades financieras y ciudadanos y ciudadanas.








Horregatik, Irungo Udalak ohizko etxebizitza galtzeko arriskuan dauden familiak babesteko programak abian jarri beharko ditu, aholkularitza eta bitertakaritza indartuz eta, betiere, Bidasoa Stop Kaleratzeak bezalako plataformekin elkarlanean.


En este sentido, el Ayuntamiento de Irun debe poner en funcionamiento programas para la protección de familias en riesgo de perder su vivienda habitual, reformando el asesoramiento y la intermediación, siempre en colaboración con entidades sociales como Bidasoa Stop Kaleratzeak.








Irungo Udalak, bere gain dituen eskuduntzen barne, herritarren arazo, behar eta eskakizunak ezagutzen ditu. Langabeziak estututa edo eurek sortu ez duten krisi ekonomikoak ordainezinak bilakatu dituen hipotekei aurre egin ezin dietelako, egoera kezkagarrian bizi diren milaka familien egoera zuzentzeko betebeharra dute.


El Ayuntamiento de Irun, dentro de las competencias que le corresponde, conoce los problemas, necesidades y demandas de su ciudadanos y tiene la obligación de corregir la preocupante situación de desamparo en las que se encuentran miles de familias, asfixiadas por el paro y por unas hipotecas que esta crisis, de la que no sean responsables, las han convertido en inasumibles.








Honen guztiagatik, eta udal honetan ordezkaritza duten Alberdi politiko eta hauteskude-koalizioek sinatuduten kaleratzeen, pobreziaren eta desberdintasun sozialen kontrako dekalogoaren 10. puntua bete dadin nahi dugulako, Bidasoa Stop Kaleratzeak plataformak ondorengo mozioa aurkezten du osoko bilkuran eztabaidatua eta onartua izan dadin:


Por todo ello, y porque queremos dar cumplimiento al pnto 10. del decálogo de medidas contra los desahucios, la pobreza y la desigualdad, suscrito por partidos políticos y coaliciones electorales que hoy tienen representación en este Ayuntamiento, es que la plataforma Bidasoa Stop Kaleratzeak presenta para su debate y aprobación en pleno la siguiente:








Mozioak:
1.- Irungo Udalak “Kaleratzerik Gabeko Herri” deklaratzen da.


Moción:
1.- El Ayuntamiento de Irun de Irun se declara públicamente: “Territorio Libre de Desahucios”.








2.- Udal honek beharrezko diren baliabide eta neurri guztiak erabiliko ditu lehen etxebizitzako kaleratze eta irtenarazteak geldiarazteko eta, behar izanez gero, bizileku bat izateko aukera bermatzeko.


2.- Este Ayuntamiento pondrá todos los medios y recursos municipales necsarios para la paralización de desahucios y desalojos de primera vivienda, y para garantizar, en su caso, una alternativa habitacional.








3.- Udal honek, Etxegabetzeak saiesteko sortutako mahai eta izendutako pertsonaren eraginkortasuna bermatuko du, betiere Kaleratzeak Stop Desahuciosekin eta etxebizitza duin baten eskubideraren alde lan egiten duten gainontzeko elkarteekin landidetzan jardunez.


3.- Además, garantizará la efectividad, tanto de la persona, como de la mesa creada para la prevención de desahucios en colaboración con Stop Desahucios y con apertura al resto de organizaciones sociales que trabajamos para que la vivienda digna sea un derecho efectivo.








4.- Udal honek udalerri honetan jarduten duten finantza erakundeengana joko du berriro fede honeko zordunen kaleratzeak geldiaraz ditzatela eskatzeko, jabetzan dituzten etxebizitza hutsen errolda galdatzeko eta hutsik dauden etxebizitza hutsen errolda galdatzeko eta hutsik dauden etxebizitza hauek alokairu sozialeko programa publikoen zerbitzura jar ditzaten exijitzeko. Erantzunik jaso ezean, abian jarri beharreko neurriak aztertuko ditu, besteak beste, finantza erakunde hauekin lan egiteari uztea.


4.- Este Ayuntamiento, volverá a tomar contacto con las entidades financieras que operan en el territorio histórico para perdirles la paralización de los desahucios de deudores de buena fe, el censo de viviendas vacías de las cuales sean titulares, y que pogan su stock de viviendas deshabitadas a disposición de programas públicos de alquiler social. En aquellos casos en los que no haya respuesta, se estudiarán las medidas a adoptar, entre ellas dejar de trabajar con dichas entidades.








5.- Irungo Udalak, kaleratze edo irtenarazle baten abisuaren aurrean, finantza edo administrari erakundearekin bitartekotza egingo du etxegabetzea eta, behar izanez gero, irtenaraztean Udaltzaingoak, Komisio Judizialari laguntza eman diezaion ekidingo du, kaltetutako pertsonak bizi duen egoeraren larritasuna aztertuz eta konpondibe justu eta egoki bat bilatuz. Etxegabetzea saihestu ezin izan denean, Udaletzeak beharrezko neurriak hartuko ditu kaltetutako pertsonei arrazoizko prezioan alokairu sozialeko erregimenean berriz ostatu emateko.


5.- El Ayuntamiento de Irun, ante la comunicación de un desahucio, mediará con la entidad financiera o administrativa para el lanzamiento, evitando, en su caso que la Policía Municipal acuda junto a la Comisión Judicial, y estudiando la vulnerablidad de las personas afectadas y una solución adecuada y justa. No obstante, en los casos en los que el lanzamiento sea inevitable, el Ayuntamiento tomará las mediadas necesarias para garantizar el realojo en una vivienda en régimen de alquiler social asequible.








6.- Udaletxe honek kaleretzea edo irtenaraztea ekar dezaketen kasu guztien berri eman diezaioten galdegingo die epaitegi eskudunei, bazterketa arriskuan dauden kolektibo sozialak identifikatu, zerbitzu sozialek euren txostena eman eta kolektibo hauei bizileku bat eskeini ahal izateko.


6.- Este Ayuntamiento reclamará a los juzgados competetes que comuniquen todos los casos que puedan conllevar lanzamiento o desahucio, con el fin de que se pueda detectar colectivos vulnerables, emitir informe de los Servicios Sociales de Base y garantizar una alternativa habitacional.








7.- Udal honek, Alokabidek kudeatzen duen Etxebizitza Publikoen Parkeari dagokionean, Lakuako Gobernuari beharrezkoak diren erabaki eta modifikazio legalak burutu exijitzen dio, Gasteizko Legebiltzarrak pasa den 2014ko apirilaren zazpian etxebizitza publikoen inkilinoei buruz hartutako akordioa betearazteko eta aldi berean IRUNVI-ri, Irungo etxebizitzarako elkarte publikoari.


7.- Este Ayuntamiento debe, en relación al Parque Público de Viviendas gestionado por Alokabide, instar al Gobierno de makua a que de forma urgente adopte las decisiones, y realice las modificaciones legales necesarias, que hagan efectivo el acuerdo adoptado por el Parlamento de Gasteiz el pasado siete de abril de 2014, en relación a los inquilinos de viviendas públicas, al igual que el organismo municipal de gestión de viviendas pública IRUNVI.








8.- Irungo Udalak lurralde honetan jarduten duten finantza erakundeengana joko du araudi komunitarioa zorrotz bete dezaten eskatzeko, bereziki gehiegizko klausulak atzeraeraginezko efektuekin baliogabetu dezaten eskatuz.


8.- El Ayuntamiento de Irun pedirá a las entidades financieras que operan en el territorio el cumplimiento estricto de la normativa comunitaria sobre cláusulas abusivas especialmente su anulación con los efectos retroactivos correspondientes.








Alkate jaunak jakinarazten du hitz egiteko eskaera bat egin duela Pedro Martin Heras jaunak eta esku hartzera gonbidatzen du.


El señor Alcalde informa que hay una petición de palabra por parte del señor don Pedro Martín Heras y le invita a intervenir.










Martin jauna euskaraz hasi da hitz egiten aukera honengatik eskerrak emanez bai bere izenean eta bai Stop Desahucios Bidasoa elkartearen izenean.

El señor Martín comienza su intervención, en euskera, agradeciendo esta oportunidad en su nombre y en nombre de Stop Desahucios Bidasoa.








"Pedro Martin Heras naiz, Irungo bizilaguna, zuek bezain besteko ohiturarik ez dut jende aurrean hitz egiteko, baina bestalde, gai honetan esperientzia personal bat dudanez, zuekin partekatu nahi dut.

Gustatuko litzaidake esku hartze hau euskaraz egitea, baina zailtasunak ditut, beraz, gaztelerara pasako naiz.


Esaten nuen eskerrak eman nahi nizkizuela hitz egiteko egin dudan eskaria onartzeagatik. Nire izenean eta Stop Desahucios elkarteko nire kideen izenean egiten dut eta nire burua aurkeztuko dut, jada egin dut, eta niri lotutako ezaugarri batzuk aipatu nahi ditut, ni gaur hemen egotea motibatzen duten arrazoiak, hain zuzen.

Esan bezala, ez naiz hizlari bat, hemen dauden beste pertsona batzuk bezala. Baina bai dudala esperientzia bat eta horixe nahi dut partekatu gaur hemen, eta gustatuko litzaidake horretaz denok jabetzea eta benetan positiboak izango diren ondorioak ateratzea.


Ez naiz hizlari ona, baina banaiz afektatua den pertsona bat.

Biktima bat naiz. Zonbi ekonomiko bat naiz. Argi eta garbi.

Eta poliki-poliki, esku hartze honetan, azaltzen saiatuko naiz.

Zuen eskuetan dagoen bezala, eta gainera dokumentua irakurri egin da, parte bat irakurriko dut, neu lasaitzeko eta abiada hartzeko.

Mozioan kontzeptu argiak azaltzen dira eta horiek birpasatu soilik egingo ditut, ondoren, beste era bateko hausnarketan sakontzeko.

Gure mozioak aipatzen duen lehenengo gauza zera da, giza eskubide oinarrizkoenen inguruko nazioarteko itunek eta Espainiako Konstituzioak konfiguratzen dutela etxebizitzarako eskubidea politika sozial eta ekonomikoaren oinarrizko ardatz gisa.

Nire dokumentuan azpimarratuta daukat esaldi hori, alegia, politika soziala eta ekonomikoa.

Beraz, berori sustatzeak exijitzen du alor horretan eskumena duten botere publiko guztien aldetik jardun positiboa, Tokiko Administrazioa barne dela.

Martin jaunak ondorengoa irakurtzen du:
"Egungo krisi ekonomikoaren ondorio larrietako bat zera da, familia ugarik ezin dutela ohiko etxebizitza erosteko eskatutako mailegu hipotekarioetatik sortzen zaizkien obligazioei aurre egin, edo alokairuko errentak ordaindu, beraz, kasu askotan zigor bikoitza jasotzen dute, alegia, enplegua galtzeaz gainera beren etxebizitza ere galtzen dute".

Puntua oso laburra da eta nik erantsiko nioke beste gauza bat, alegia, "enplegua galtzea, etxebizitza galtzea eta kasu askotan bizi osorako zorra, horregatik naiz zonbi ekonomiko bat".

Egoera horren aurrean, tokiko administrazioek ezin dute ezer egin gabe geratu eta beharrezkoa den edozer gauza egin behar dute herritarrei babesa emateko eta etxebizitza bat edukitzeko eskubidea gauzatzeko, eta horrek batzuetan botere publikoei obligatuko die konpentsatu behar izatera erakunde finantzario eta herritarren arteko harremanean egun dagoen desoreka.

Zentzu horretan Irungo Udalak abian jarri behar ditu programa batzuk beren ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan dauden familiak babesteko, Aholkularitza eta bitartekaritza indartuz beti erakunde sozialekin elkarlanean, esaterako, Kaleratzeak Stop Desahucios Bidasoa elkartearekin, gaur plataforma horren izenean natorrelarik.


Udalak, dagozkion eskumenen barnean, bere herritarren arazoak, beharrak eta eskaerak zeintzuk diren ezagutzen ditu eta milaka familia pairatzen ari den egoera kezkagarria zuzentzeko obligazioa du, langabeziak itota daudenak eta hipotekak ere itotzen dituztenak, egungo krisi honek, inola ere erantzule ez izanik, aurre egin ezinezko obligazio bihurtu baitzaizkie.
Hori dela eta eskatzen dizuegu bete ditzazuela puntu horiek, irakurri direnez, ez dituenak errepikatuko.

Mozioaren testua laburpen soil bat besterik ez da, alegia, Plataforman, gaur egun Plataforma Stop Deshaucios Bidasoa izenekoa, Irundik gertuen dagoena eta baita Hondarribitik ere, baina baita Hipotekak Kalteturikoen Plataforman ere, ahalegin bat egin da bi orritan laburbiltzeko bost, sei urtetako lana, borroka izan den hori guztia eta zehazteko, neurri zehatzak proposatzeko, azkenean irakurri diren bi puntu horietan kontzentratuz.

Honekin esan nahi dudana da, laburpen bat den honekin, eta nik zertxobait gehiago luzatuko naizena. Lan baten sintesia da, hainbeste pertsona eta hainbeste familirentzat hain dramatikoa den egoera ulertu ahal izango dugun marko bat definitzeko.

Kaleratzeak eta Stop Deshaucios Bidasoa taldeetan ez dugu krisiaz hitz egiten. Iruzurraz hitz egiten dugu.

Ezaguna egiten al zaizue kontzeptua?

Normala da ezaguna egitea, ez gara irla bat. Multzo handi baten parte gara, non fenomeno jakin batzuk errepikatzen diren zifra globalak osatu arte, ikaratzen duten zifrak, alegia, 400.000 etxetik kanporatuak estatu mailan, 35.000 Euskadin bakarrik. Datu ikaragarriak.


Baina nik neure buruari galdetzen diot ea benetan ikaratzen duten datuak diren pertsona guztientzat. Izan ere batzuetan gure portaera egunerokoan, mundu guztiak bere bizimoduarekin jarraitzen duenean, eta gure gizartearentzat egundoko "arazoa" denean, ez dut esaten ahaztuta geratzen denik, baina ona litzateke bakoitzak ariketa pertsonal bat egingo bagenu, lasai, gutako bakoitza jar gaitezela egoera hori bizitzea tokatu zaion pertsonaren azalean. Aurrera egin beharra duenean familia batekin, ez daukanean ezta baliabiderik ere. Erabateko prozesua etxebizitza galtzen denean, lana galtzen denean, zenbat irauten du prozesu horrek? Eta zenbat bizipen daude hori sufritzen ari diren pertsona horietako bakoitzean?
Horixe da nik eskatuko nizuekeen ariketa.
Etxetik botatzea, azkenean, ondorio bat da.

Esan dezakegu gaixotasun baten sintomarik argiena dela, baina izan ere beste ondorio batzuk ditu.

Ondorio bat da egun batean haur bat eskolara joatea eta botaka egitea, egun horretan gosaltzen pare bat oliba besterik ez duelako jan.

Ondorio bat da, pertsonak berogailurik gabe geratzea.

Ondorio bat da, pertsonak bizi kalitaterik gabe geratzea, aisialdirik gabe.

Nolabait norbaitek esan dezakeela dirua, irabazten baduzu, gastatzen dela eta irabazten ez baduzu ez duzula hainbesteko aisialdirik edukiko. Baina aisialdia bizi kalitatea da, adimen osasuna. Gauza piloa, beharrezkoa, ezinbestekoa egiten dutenak.


Iruzurraz hitz egiten dugu, hitz egokiagoa iruditzen zaigulako bizitzen ari garen egoera definitzeko.

Banketxeak gaur egun oraindik ere beren bezeroei iruzur egiten jarraitzen dutelako, era guztietako gehiegizko klausulak ipiniz.

Gure ustez banketxeen praktika kriminalen urteak dira, kasu batzuetan banketxe beroien erorketa ekartzen dutenak: Bankia, Cajasur, etab. Eta beste banketxe batzuk sortzen dira sistema finantzario espainiarraren erosle eta erreskatatzaile gisa bizi osorako hipotekatu diren haien bizkar.

Hau da gure sistema.

Eta nik galdetzen dut ea hemen daudeneko norbait horrekin ados dagoen.

Sistema garantista batez hornitu garen edo ea konturatzen garen ez dela garantista.

Zuekin partekatzen dudan hausnarketa da.
Egoera hau oso gogorra da, hamarkada bat betetzera doa eta mahai gainean 400.000 hilotz ekonomiko utzi du.

Gutxi gora behera 400.000 znmbi kaleetan paseatzen, ASNEF erakundean inskribatuta.

Erakunde hori dedikatzen da ni bezala berankorrak diren pertsona guztiak erregistratzera.

Pertsonak krediturik gabe uzten ditu, adibidez, furgoneta bat erosteko. Nik eduki dezaket zortea lana bilatu dudalako, baina nire inguruan jende asko ikusten dut, erregistro horretan dagoenez, ezin dutenak krediturik lortu, horrela bederen jarri ahal izango bailuke autonomo gisa jardueren batean, baina ezin du lortu. Ezin du ondasunik erosi, ezta produkturik ere lan egiteko. Ez dute ADSL bat informazioa eskuratu ahal izateko, izan ere horren bitartez lana aurkitu ahal izango luke.

Uste dut pare bat adibiderekin aski dugula.
Iruzurra denez errudunak ditu.

Adreiluarekin negozioa egin duten haiek guztiak. Enpresak, enpresariak, banketxeak, inmobiliariak, zuzendariak, enplegatuak eta baita ere, arduradunak, gobernuak, erakundeak, egitez edo hutsegitez, ezjakinagatik edo ondorioezagatik, arrazoi ugarirengatik, horiek denak oinarri beretsua dutenak, egoera honetara zergatik iritsi garen azaltzen dutenak, gaur amaiera eman nahi diogularik gure tokiko erakundearen egoitza honetan eta berandu den arren, egin dezagun, eta benetan ez gaitezen lotsatu.

Zuetako norbaitek esango lidake, gure herriko politikariok, etxebizitzaren eskubidearekin zerikusia duten nazioarteko itunen artean zenbat eta zeintzuk dituen Espainiak sinatuta?
Zuetako norbaitek gogoratuko lidake Espainiako Konstituzioaren 47. artikuluaren testua?
Badago norbait azalduko didana legearen aurrean zeinek duen pisu handiagoa, edo familia bat kalean uztea konstituzioaren agindu bat ez betez, edo banketxe batek titulu exekutibo bat gauzatu dezakeela esaten duen hark?
Orduan, zergatik jarraitzen dugu poliziak bidaltzen etxegabetzeetara?
Zera galdetzen dugu baita ere, epaileak itsu ote daude?
Guk konklusio bat ateratzen dugu jaun andreok eta zera da, gizarte gaixo batean bizi gara.

Hau gure krisia da.

Gure benetako krisia.

Lana galtzen duena eta horrekin batera bere etxebizitza eta bizigaia galtzen duten pertsonak errudun egiten dituen gizartea.

Banketxeak erreskateekin saritzen dituen bitartean familiak zigortzen ditu bizi arteko zorrekin, beren etxea galdu ondoren.
Behar duen norbaiti laguntza eman ala ez zalantzan jartzen duen gizarte bat.

Balio ekonomikoak herritarren eskubideen gainetik jartzen dituen gizarte bat, izan ere etxegabetzeak gertatu egiten dira.


Ariketa bat egiten saiatu naiz, erantzukizunak ere banatuz.
Krisiak berez erantzuleak ere baditu, pertsona bakoitza, gure jardueraren bitartez eragina dugun neurrian jokabide ekonomiko eta sozialean. Estamendu guztiak dira erantzuleak, banketxeak, erakunde publikoak, epaitegiak eta horien barnean, azkenean bere jarduna betetzen duen pertsona bakoitza.

Pertsona batek banketxe batean badaki zertan ari den. Eta jakin behar du klausula abusiboak jartzen dituenean, jakin egin behar du egiten ari dela.

Zail egiten zait bereiztea errudunaren eta arduradunaren artean.
Irunek, EAEko beste herri batzuek bezala, betetzen ditu baldintzak Plataformek eskatu ahal izan dezagun etxegabeetatik aske dagoen lurralde aitorpena.

Baina, horrez gainera, beste baldintza partikular batzuk ere betetzen ditu.


Irunek, Gipuzkoako bigarren herri bezala, lurzoru eta etxebizitza politikak modu autonomoan garatzeko nahikoa ahalmen eta dimentsio du eta hala egiten du.

Baina orain arte egin izan du hain ikuspegi ekonomikotik, ia enpresa pribatu baten antza hartu duela, alegia, helburu bakarra irabaziak izatea edukiko balu bezala, nahiz eta suposatzen den lurrak saltzen ditugula, orubea saltzen dugula, negozio bat egiten dugu eta gero hirian inbertitzen dugu.


Yüklə 0,8 Mb.

Dostları ilə paylaş:
1   ...   6   7   8   9   10   11   12   13   14




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©muhaz.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

gir | qeydiyyatdan keç
    Ana səhifə


yükləyin