Acta de Pleno 25. 10. 17

Sizin üçün oyun:

Google Play'də əldə edin


Yüklə 1.14 Mb.
səhifə12/14
tarix30.12.2018
ölçüsü1.14 Mb.
1   ...   6   7   8   9   10   11   12   13   14



Alkate jaunak adierazten du gai zerrendako gaiak amaitu direla eta galdera eta eskaeretan sartu aurretik badakiela SPI, PNV eta EH Bildu taldeek aurkeztutako mozio bat dagoela.


Iridoy jaunak hitza hartu du mozio hau sartzeko izan duten urgentzia justifikatzeko, izan ere udal Korporaziokideei osoko bilkura honetan entregatu zaie. Iruditzen zaio bozkatu egin behar dela.
Alkate jaunak erantzuten du baietz, urgentzia bozketara eraman behar dela eta gehiengo absolutua behar duela.
Bozketa egin aurretik de Bengoechea andreak hitza eskatu du eta esaten du ulertuta urgentzia bozkatuko dela, gustatuko litzaiokeela esatea zaila dela urgentzia eta edukia bereiztea. Urgentea izan behar du edukiagatik.

Bere taldearentzat, mozioaren edukia irakurri duenez, urgentea iruditzen zaiona justu kontrakoa da, alegia, Kataluniari itzultzea une honetan ez daukaten autogobernua, legeak lehertu egin dira eta.


Ez soilik Konstituzioa -ulertzen baitu separatista direnentzat horrek ez diela axola- baina bai Kataluniako Estatutua bezalako gauzak, lehertu egin baitzen irailaren 6ko egunez, erreferenduma bozkatu zenean, erreferenduma egiteko lege hura… eta hurrengo egunean Iragankortasun Juridikoaren Legea bozkatu zenean.
Hau da, lehertu egin da Kataluniako Estatutua, baina ez soilik Kataluniako Estatutua, baizik eta Hauteskunde Legea ere bai, bi heren behar zirelako eta ez zen errespetatu.
Eta ez zen hori bakarrik lehertu, Kataluniako Parlamentuko arautegia ere lehertu egin zen, izan ere gai zerrendarekiko inposaketa piloa egon zen, letratuen txostenen ingurukoak, Berme Batzordearen esku hartzeari zegokionean, EAO aldizkarian argitaratzeari buruz ere bai, non Letratu Nagusiaren sinadura faltsutu zen.
Ez du esaten orain, epaiketan deklaratzen ari denean. Bere garaian esan zuen, berak ez zuela sinatu EAO aldizkariko argitalpena. Hau da, berei urgentea iruditzen zaiena da Kataluniari autogobernua, lasaitasuna eta egonkortasuna itzultzea.
Eta mozioak justu kontrakoa ezartzen duenez, beren botoa aurkakoa izango da.
Alkate jaunak eskerrak ematen dizkio de Bengoechea andreari eta bozketara eraman du urgentzia. Onartu egin da ondorengo jaun-andreen aldeko botoarekin: Soto, Reglado, Oyarbide, Lorenzo eta Peña Sí se Puede Irun udal taldetik; Iridoy, Larraza, Corchón Álvarez, Gómez Sarasola eta Guezuraga EAJ-PNV udal taldetik; eta Melida, Díez eta Berasategui Euskal Herria Bildu udal taldetik. Ondorengo jaun-andreen aurkako botoarekin: de Bengoechea eta Larrea Popularren udal taldetik. Eta ondorengo jaun-andreen abstentzioarekin: Alkatea, Laborda, Páez, Eizaguirre, Corchón Arretxe, Martínez, Alegre, Álvarez, Maestro eta Gómez Adrián Irungo Sozialistak udal taldetik.

Jarraian Alkate jaunak idazkari andreari eskatzen dio mozioaren testua irakur dezala. Gero proposamena egin dutenei hitz egiteko txanda bat emango die eta azkenik beste txanda bat irekiko du beste bi Taldeentzat.



El señor Alcalde indica que los temas del orden del día están terminados y antes de entrar en ruegos y preguntas, tiene constancia de que hay una moción presentada por SPI, PNV y EH Bildu.


Pide la palabra el señor Iridoy para justificar la urgencia de la incorporación de esta moción, que se ha entregado a los Corporativos presentes en esta sesión plenaria. Entiende que hay que votarlo.

El señor Alcalde, responde que sí, que hay que someter a votación la urgencia, y que necesita la mayoría absoluta.


Antes de proceder a la votación, pide la palabra la señora de Bengoechea, que comenta que entendiendo que se va a votar la urgencia, sí que le gustaría decir que es muy difícil separar la urgencia del contenido. Tiene que ser urgente por el contenido.
A su Grupo, habiendo leído el contenido de la moción, lo que les parece urgente es todo lo contrario, es devolver a Cataluña el autogobierno que no tienen en estos momentos, porque las leyes han saltado por los aires.
No solamente la Constitución, -que eso comprende que a los que son separatistas, no les importa-, pero sí cosas como el Estatuto de Cataluña, que saltó por los aires, en el momento, el 6 de septiembre, cuando se votó el referéndum, la ley aquélla del referéndum… y cuando se votó al día siguiente, la Ley de Transitoriedad Jurídica.
Es decir, ha saltado por los aires el Estatuto de Cataluña, pero no solamente el Estatuto de Cataluña, sino la Ley Electoral, porque requería dos tercios, y no se respetó.
Y, no solamente saltó eso, saltó también por los aires, el reglamento del Parlamento catalán, pues con multitud de imposiciones respecto del orden del día, respecto de los informes de los letrados, respecto de la intervención de la Comisión de Garantías, respecto de la publicación en el BOE, en el que se falsificó la firma del Letrado Mayor.
No lo dice ahora que está declarando en el juicio. Lo dijo en su momento, que él no había firmado la publicación el BOE. Es decir, a ellas lo que les parece urgente, es devolver el autogobierno y la tranquilidad, y la estabilidad a Cataluña.

Y, como la moción, establece todo lo contrario, su voto va a ser en contra.


El señor Alcalde da las gracias a la señora de Bengoechea y somete a votación la urgencia, que es aprobada con los votos a favor de los señores y de las señoras: Soto, Reglado, Oyarbide, Lorenzo y Peña del Grupo Municipal Sí se Puede Irun; Iridoy, Larraza, Corchón Álvarez, Gómez Sarasola y Guezuraga del Grupo Municipal EAJ-PNV y Melida, Díez y Berasategui del Grupo Municipal Euskal Herria Bildu; los votos en contra de las señoras de Bengoechea y Larrea del Grupo Municipal Popular y las abstenciones de los señores y de las señoras Alcalde, Laborda, Páez, Eizaguirre, Corchón Arretxe, Martínez, Alegre, Álvarez, Maestro y Gómez Adrián del Grupo Municipal Socialistas de Irun.
A continuación el señor Alcalde, pide a la señora Secretaria que proceda a dar lectura al texto de la moción, luego dará un turno de intervención a los proponentes y finalmente se abrirá otro turno para los otros dos Grupos.


Idazkari andreak ondorengoa irakurri du:

La señora Secretaria da lectura a lo siguiente:




"SPI, EAJ-PNV eta EH Bildu udal taldeek mozio hau aurkezten dute:

"Los Grupos Municipales SPI, EAJ-PNV y EH Bildu presentan la siguiente moción:




Katalunia nazio bat da eta nazio bezala eskubide politikoak ditu. Kataluniar herriak askatasunean bere etorkizuna zein izan nahi duen erabakitzeko eskubidea dauka.
Irungo Udalak bere arbuioa adierazten du Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez Biltzar Nazional Katalaneko presidentea atxilotu eta kartzelaratu izanagatik, erabaki horrek oinarrizko printzipio demokratikoak urratzen dituelako.
Irungo Udala Konstituzio espainiarreko 155. artikuluaren aplikazioaren aurka azaltzen da:


  1. Irungo Udala era demokratikoan aukeratutako Govern-en disoluzioaren eta Puigdemonten kargu kentzearen aurka azaltzen da.

  2. Irungo Udala Kataluinako komunikabide publikoen kontrolaren aurka azaltzen da.

  3. Irungo Udala Generalitatearen Administrazioren kontrolaren aurka azaltzen da.

  4. Irungo Udala Parlament-en lege murrizketen aurka azaltzen da.

Irungo Udalak, Kataluinako herriarekiko elkartasuna adieraziz, udaletxeko balkoian Kataluinako bandera urriaren 26tik azaroaren 2ra jarriko du."



Cataluña es una nación y como nación tiene derechos políticos. El pueblo catalán tiene derecho a decidir en libertad cuál quiere que sea su futuro.
El Ayuntamiento de Irun muestra su rechazo a la detención y encarcelación de los presidentes de Omniun Cultural, Jordi Cuixart, y de la Asamblea Nacional Catalana, Jordi Sanchez, por suponer una vulneración grave de principios democráticos fundamentales.
El Ayuntamiento de Irun se muestra contrario a la aplicación del artículo 155 de la Constitución Española:


  1. El Ayuntamiento de Irun se muestra contrario al cese de Puigdemont y del Govern, democráticamente elegidos.

2. El Ayuntamiento de Irun se muestra contrario al control de los medios de comunicación públicos de Catalunya.

3. El Ayuntamiento de Irun se muestra contrario al control de la Administración de la Generalitat.

4. El Ayuntamiento de Irun se muestra contrario a la limitación legislativa del Parlament.


El Ayuntamiento de Irun en solidaridad con el pueblo de Catalunya colocará en el balcón del edificio consistorial la bandera catalana, desde el día 26 de octubre al 2 de noviembre."


Dostları ilə paylaş:
1   ...   6   7   8   9   10   11   12   13   14
Orklarla döyüş:

Google Play'də əldə edin


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©muhaz.org 2017
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə