Acta de Pleno 25. 10. 17

Sizin üçün oyun:

Google Play'də əldə edin


Yüklə 1.14 Mb.
səhifə13/14
tarix30.12.2018
ölçüsü1.14 Mb.
1   ...   6   7   8   9   10   11   12   13   14




Alkate jaunak hitz egiteko txandari hasiera eman dio.


El señor Alcalde abre el turno de intervenciones.

Iridoy jaunak hitza hartu du eta esaten du gaur udal batzar honetan aurkeztu den mozioa izenpetu dutela Konstituzioaren 155 artikulua aplikatzearen aurka daudelako. Eta hori aplikatu arte egin den bidearekin ere ez daudelako ados.
Gaur kezkaz bizi dugun egoera tamalgarria trenen arteko talka baten ondorioa da. Eta zoritxarrez berehalakoa ere izan liteke. Alderdi Popularreko gobernuak duela urte askotatik aurrera daraman politikaren emaitza da.

Politika horretan, Katalunian kutsu politikoko arazo bat dagoela konturatu beharrean, arazoa desbideratzea nahiago izan dute, auzitegietan konpondua izan zedin. Eta horrela, bere erantzukizun politikoetan utzikeria egin dute.


Beraien ustez akats larria, oso larria. Izan ere arazo politiko bat ezin da eta ez luke bide judizialetik konpondu behar. Hori hain da horrela, gaur krisi politiko larri baten aurrean aurkitzen garela Katalunian eta Espainian.
Beraz, Estatuko Gobernuaren jarrera kritikatzen dute, elkarrizketaren aldeko ekimenik ez delako egon eta bide judizialetik soilik erantzuten duelako.
Eta horregatik, beraien kritika Alderdi Popularreko Gobernuari, beraien ustez Espainiako Botere Exekutiboaren erantzule gorena baita, gizarteko borondateen arteko gatazka bat zegoela ez aitortzeagatik.


Toma la palabra el señor Iridoy que señala que han suscrito la moción que hoy se presenta en este Pleno, porque están en contra de la aplicación del Artículo 155 de la Constitución. Y por cómo se les ha traído a su aplicación.
La lamentable situación, que hoy vivimos con preocupación, es el resultado de un choque de trenes. Que podría ser, desgraciadamente, además, inminente. Es el resultado de la política llevada a cabo por el Gobierno del Partido Popular, desde hace ya muchos años.
Una política, que en lugar de asumir que hay un problema de fondo político en Cataluña, ha preferido derivar el problema para que fuera resuelto por los tribunales. Haciendo así dejación de sus responsabilidades políticas.
A su entender, un grave, gravísimo error. Porque un problema político, ni debe, ni puede resolverse por la vía judicial. Esto es tan cierto, como que hoy, estamos ante una grave crisis política en Cataluña y en España.
Por consiguiente, critican la actitud del Gobierno del Estado, por la ausencia de iniciativas a favor del diálogo, que sólo responde con la vía judicial.
Y, por eso, su crítica al Gobierno del Partido Popular, que entienden, máximo responsable del Poder Ejecutivo de España, por no reconocer la existencia de un conflicto de voluntades sociales.


Alkate jaunak Soto jaunari hitza eman dio.
Honek adierazten du funtsezko hiru arrazoi daudela, mozio honetan planteatzen direla eta horregatik planteatu dutela sinatzea.
Ez dute nahi ere digresio askorik egin planteatzen den mozioari buruz, izan ere dagoeneko, azkeneko hilabete honetan zehar beste kontu asko egon badira ere, aurreko udal batzarretan dagoeneko eztabaidatu da.
Edonola ere bai esan nahi duela labur zergatik bat egiten duten eta zein diren hasieran aipatu dituen hiru arrazoi horiek.

Lehenik eta behin, eta mozioaren lehen puntuan esana dago, jakin behar da mozioa izenpetzen dutenentzat Katalunia nazioa den ala ez.

Soto jaunak esaten du beraien kasuan hala iruditzen zaiela, uste dute Katalunia nazio bat dela. Eta ez soilik ikuspegi kultural edo linguistikotik, baizik eta elkarrekiko konbikzioak, fideltasunak eta solidaritateak sortzen dituen errealitate bat bezala.
Zer da ematen duena? Imaginario politiko bat, non erabakitzen duten Kataluniako herritar multzo handi bat nazio bateko, nazio kataluniarreko parte sentitzen den ala ez.
Une horretatik bertatik bere Taldeak nazio terminoari zentzu politiko bat ematen dio, ez soilik kulturala, eta beraz, ulertzen dute eskubide politiko horietan oinarrituz erabakitzeko ahalmena dutela. Hau da, erabakitzeko eskubidea dute.
Eta beraz, eskubidea dute erabakitzeko zein formulazio juridikoren arabera nahi duen nazio horrek parte hartu. Estatu espainiarrean, eta nola, edo estatu independente bezala. Eta azkenean horixe da planteatzen ari direna gaur gaurkoz Katalunian.
Kontu horretaz haratago, gaur egun Estatu Gobernuaren aldetik edo Espainiako Gobernuaren aldetik egiten ari direna dago Katalunian eman den gatazka honen inguruan.
Eta argi baino argiago dirudi indarrean dagoen marko legalari etengabe eta exklusiboki apelatzea, ez dela erabakigarria. Hau da, ez da soluziorik ematen ari.
Gaur gaurkoz Kataluniako gatazka batez ere gatazka politikoa da eta horretarako soluzioak ere politikoak izatea eskatzen du.
Alde batetik badira herriaren agindu bat betetzen ari direla esanez independentziaren alde bakarreko deklarazioa aldakrrikatzen dutenak, dirudienez deklaratuko dela ematen du.
Eta jakina, bere kasua den bezala, planteamendu horrekin ados ez daudenak, justu horregatik, deklarazio hori lortze aldera eman diren urratsengatik, dagoeneko izan da, bere ustez, bermerik gabeko prozesu bat. Herriaren agindu baten arabera, erreferenduma deitu den hori eta beraiek ulertu dute mobilizazio bat zela.

Baina hortik haratago, bestalde -eta hortxe aurkitzen dituzte errurik nagusienak- Gobernu espainiar batekin aurkitzen gara, inolako irteera politikorik eskaintzen ez duena.

Gobernu espainiar bat, hitz egitea planteatu ere egiten ez duena eta eseri ere egin nahi ez duena hitzartutako erreferendum bati buruz hitz egiteko; Kataluniaren lurralde-txertaketari buruz ere hitz egin nahi ez duena; ezta Konstituzioaren erreforma bati buruz ere, kataluniarrak interpelatu eta bere parte egingo dituena.
Izan ere gaur gaurkoz planteatzen ari diren horrek badirudi ez duela lortzen. Eta zentzu horretan, Espainiako Gobernuaren planteamendu horren azpian dagoena Espainiako eskuinak Espainia zer den horretaz daukan ideia dago.
Eta eskuin espainiarrak Espainiari buruz daukan ideia amets irreal bat da, funtsean, inposaketa erabiliz eusten dena eta ezer gutxi gehiagogatik.
Hortik haratago, mozioaren ideia nagusia 155 artikuluaren aplikazioa da -inposaketa horren adibide bat dena-, hau da, eskuin espainiarrak Espainiak zer izan behar duen planteatzean daukan ikuspegi hori gauzatzeko modu bat.
Eta 155 artikuluaren aplikazio hori, Ministroen Kontseiluak Katalunian aplikatu ziren bezala planteatu zituen puntuetako bakoitzean sartzetik haratago.
Hainbat galdera egin nahi dituzte, izan ere uste dutena da 155. artikuluaren aplikazioaren inpaktua ez dela horretan soilik geratuko. Ez da 155 artikuluaren aplikazioan soilik geratuko.

Eta "hemendik sei hilabetera ikusiko dugu hauteskundeak egiten diren" eta kitto. Uste dute ez direla behar beste konturatzen edo ez dira zuzenean konturatzen "Katalunian legalitatea berrezartzea" komila artean horrek dituen ondorioez, egiten ari diren bezala.


Uste du ez direla konturatzen Katalunian zer esan nahi duen era honetako adierazpenak egitea: "alderdi independentistak ilegalizatuko ditugu", 155 artikulu bera aplikatzeko aipamenak Nafarroan, Euskadin edo Gaztela Mantxan arrazoi desberdinengatik…
Alderdi Popularreko estatu mailako bozeramaileen adierazpenak Kataluniaren adoktrinamenduari aipamena eginez, herritarrek ildo horretan eginiko proposamenez gain, Espainiako parlamentuan; Companys-i buruzko adierazpenak Estatu mailan oso mediatikoak diren bozeramaileek eginak.
Horregatik guztiagatik, uste du ez direla konturatzen horrek zer dakarren Kataluniarekiko harremanei dagokienez.
Iruditzen zaio baita ere ez direla konturatzen ezta Generalitateko alderdietatik ere alde bakarretik egiten ari diren jarduera zehatz batzuen inguruan, horiek ere kataluniarren artean frustrazio handi bat eragin baitezakete.

Zentzu horretan, eta beste batzuetan egin izan duten bezala, beste esku hartzeetan, hitz egitea eskatzen dute, Espainia beste era batera uler litekeela eskatu, eta konponbide demokratikoak eskatu, bere alderdiak horixe baita planteatzen duena, erreferendum hitzartua.



El señor Alcalde, da la palabra al señor Soto.
Éste señala que hay tres razones fundamentales, que se plantean en esta moción, por las que han planteado su suscripción.
Tampoco quieren hacer muchas disquisiciones, sobre la moción que se plantea, porque ya, aunque ha habido desde luego, muchas otras cuestiones a lo largo de este último mes, ya se ha discutido en plenos anteriores.
En cualquier caso, sí quiere decir brevemente, los motivos por los que se adhieren, y cuáles son esas tres razones que ha mencionado al principio.
En primer lugar, y se dice prácticamente en el primer punto la moción, pues se trata de saber si los que suscriben la moción, consideran a Cataluña una nación o no.
El señor Soto comenta que, en su caso, lo consideran así, consideran que Cataluña es una nación. Y no sólo por la perspectiva cultural o lingüística, sino como una realidad generadora de convicciones, de fidelidades y solidaridades mutuas.

¿Qué dan de sí? Pues un imaginario político, que determina que buena parte de los ciudadanos y de las ciudadanas de Cataluña se sientan parte de una nación, que es la catalana.


Desde ese mismo momento, su Grupo le atribuye un sentido político al término de nación, no sólo cultural y, por tanto, entienden que a raíz de esos derechos políticos tienen la capacidad de decidir. Es decir, tienen derecho a decidir.
Y, por tanto, tienen derecho a decidir qué formulación jurídica es en la que quiere formar parte esa nación. Si en el Estado español, y de qué forma, o mediante un Estado independiente. Y al final, esto es lo que se está planteando a día de hoy en Cataluña.
Más allá de esa cuestión, está lo qué se está haciendo a día de hoy, por parte del Gobierno del Estado o Gobierno de España, respecto a este conflicto que se ha dado en Cataluña.
Y parece más que evidente que la apelación permanente y exclusiva al marco legal vigente, no es resolutivo. Es decir, no está aportando soluciones.

A día de hoy, el conflicto catalán es un conflicto eminentemente político, y para ello, precisa de soluciones también políticas.


Por un lado, hay quienes, -diciendo obedecer un mandato popular-, pues están abogando por la declaración unilateral de independencia, que parece que tiene visos de ser declarada.
Y desde luego, los que no están, como es su caso, de acuerdo con ese planteamiento, precisamente, los pasos que se han dado cara a la consecución de esa declaración, ya que ha sido un proceso, a su entender, sin garantías. A raíz de un mandato popular, que se ha denominado referéndum, y que ellos han entendido que se trataba de una movilización.
Pero, más allá de eso, por el otro lado, -y ahí es donde también atribuyen la mayor parte de las culpas-, nos encontramos con un Gobierno español que no ofrece absolutamente ningún tipo de salida política.
Un Gobierno español que no plantea, ni se quiere sentar a hablar, respecto a la posibilidad de un referéndum pactado; ni quiere hablar respecto al encaje territorial de Cataluña; ni quiere hablar respecto a una reforma de la Constitución que interpele y haga parte de ella a los y las catalanas.

Porque, a día de hoy, lo que se está planteando, parece que no lo consigue. Y en ese sentido, creen que lo que subyace a ese planteamiento, por parte del Gobierno de España, es la idea que tiene la derecha española de lo que es España.


Y, la idea que tiene la derecha española de España, es una ensoñación irreal, que se sostiene básicamente, por el ejercicio de la imposición, y por poco más.
Más allá de eso, la idea principal de la moción también es la aplicación del 155, -que es una muestra de esa imposición-, es decir, una materialización de esa visión que tiene la derecha española, respecto a lo que tiene que ser España.
Y, esa aplicación del Artículo 155, más allá de entrar en cada uno de los puntos que el Consejo de Ministros planteó como los que se van a aplicar en Cataluña.
Quieren hacer una serie de preguntas, porque realmente lo que creen es que el impacto de la aplicación del Artículo 155, no va a quedar sólo en eso. No va a quedar sólo en la aplicación del Artículo 155.
Y “veremos dentro de seis meses si hay elecciones”, y se acabó. Creen que no se está siendo lo suficientemente consciente, o no se está siendo directamente consciente de las consecuencias de, entre comillas “restaurar la legalidad en Cataluña” tal y como se está haciendo.
Cree que no se está siendo consciente, de lo que significa en Cataluña, hacer declaraciones del tipo: “ilegalizaremos a los partidos independentistas”, referencias a aplicar el mismo Artículo 155 en Navarra, Euskadi o Castilla La Mancha, por diversas razones…
Declaraciones de portavoces a nivel estatal del Partido Popular refiriéndose al adoctrinamiento en Cataluña, además de propuestas por parte de ciudadanos en esa línea, en el Parlamento español; declaraciones con respecto a Companys, por parte de portavoces también muy mediáticos a nivel del Estado.
Por todo esto, cree que no se está siendo consciente de lo que eso supone, para las relaciones con Cataluña.
Como también cree que tampoco se está siendo consciente, por parte de las instancias de la Generalitat, respecto a determinadas actuaciones unilaterales, y que también pueden causar una frustración muy importante en la ciudadanía catalana.
En ese sentido, y como han hecho en otras ocasiones, en otras intervenciones, apelar al diálogo, apelar a que es posible entender España de otra manera, y apelar a soluciones democráticas, como es la que su partido plantea, que es el referéndum pactado.


Melida jaunak euskeraz adierazten du, bere Taldetik esan, beste mozio bat prestatuta zutela, eta Pleno honetara ekarri behar izateko.
Benetan Katalunian gertatzen ari dena, “in crescendo” izaten ari delako, eta beno ba, egunetik egunera katalaneen eskubide eta askatasuneei eraso bortitz bat berriz aplikatzen ari zaielako.
Ekarri nahi zuten mozio horretan, DUI delako hori, “Declaración Unilateral de Independencia”, eta horren egokitasuna aipatzen zuten.
Beraientzat, hauxe, garatu den prozesu demokratiko baten bukaera edo emaitza da. Prozesu, zalantzarik gabe, garbia eta baketsua. Herriak bultzatua, milioika katalaneek bultzatuta, nola ez dira ba ados izango horrekin?”

El señor Mélida toma la palabra en euskera para decir que su Grupo tenía preparada otra moción para presentar en este pleno.
Porque la verdad es que lo que está pasando en Cataluña va "in crescendo" y bueno porque cada día están ejerciendo graves ataques en contra de los derechos y libertades de los catalanes.
En la moción que tenían intención de presentar se hacía mención al DUI (Declaración Unilateral de Independencia) y a su congruencia.
Para ellos, este es el final o el resultado de un proceso que se ha desarrollado democráticamente. Sin lugar a dudas un proceso limpio y pacífico. Promovido por el pueblo, promovido por millones de catalanes, ¡cómo no van a estar de acuerdo con eso!


Melida jaunak gazteleraz jarraitzen du hitz egiten.
Galdetzen dute, benetan, Estatu espainiarra Estatu demokratikoa izango balitz, hasieratik onartuko zukeela kataluniar herriak aurera eraman duen prozesu hau guztia, beren ustez, modu eredugarrian eraman duena.
Benetan demokratikoa den estatu batek eskura dituen erreminta guztiak erabili behar ditu herriaren borondatetik irteten diren adierazpen haiek tokia izan dezaten eta errespeta daitezen bermatzeko.

Gaur gauden egoeran egotea, zalantzarik gabe, porrota da. Horren hasiera "Trantsizioa" oker deituriko horretatik dator. Egin zen moduan egin zen Trantsizio bat. Eta zalantzarik gabe bere azkeneko astinduak ematen ari dena.


Eta alderdi batzuk, Alderdi Popularra, Partido Socialista Obrero Español eta Ciudadanos alderdiak edozein preziotan mantentzen saiatzen dira, herritarren eskubideak poliki poliki ezabatzen joatearen truke.
PP eta bere marka zuria den Ciudadanos alderdiengandik espero zuten, izan ere tira, gehienak aurreko erregimeneko seme-alabak dira. Baina Partido Socialista Obrero Español alderdiak benetan desengainatu egin die. Baina ez soilik bere taldeari, baita bere militante eta boto emaile askori ere.
Gaur hona ekartzen dena, hiru taldek sinatua, ariketa demokratiko baten erreibindikazioa baino ez da, non eskatzen duten "procés"eko preso politikoak kartzelatik ateratzea, eta beren aurkako jarrera erakusten dute kataluniarrek boto kutxen bitartez lortu dituen erakundeetan Estatuak esku hartu izanaren aurrean.
Mozio hau, demokraziaren gaineko ariketa praktiko baten emaitza da. Non argi geratzen den Irunen beste era bateko gehiengoak posible direla. Norbaiti gustatzen ez bazaio ere.


El señor Melida, continúa su intervención en castellano.
Se preguntan, de verdad, que si realmente, el Estado español fuera un Estado democrático, habría aceptado, desde un principio, todo este proceso que el pueblo catalán ha llevado a cabo, de una manera, a su parecer, modélica.
Un Estado verdaderamente democrático, tiene que utilizar todas las herramientas que tiene en su mano, para garantizar que aquellas expresiones nacidas de la voluntad popular, tengan cabida y se respeten.
Estar en la situación en la que estamos, sin duda, es un fracaso. Que tiene su inicio en la mal llamada "Transición". Una Transición, que se hizo como se hizo, y que sin duda está dando sus últimos coletazos.
Y que algunos partidos, como el Partido Popular, el Partido Socialista Obrero Español y Ciudadanos, se aferran en mantener a cualquier precio, a costa de ir eliminando paulatinamente, los derechos de la ciudadanía.
Del PP y de su marca blanca, Ciudadanos, lo esperaban, porque bueno, gran parte son hijos e hijas del régimen anterior. Pero lo del Partido Socialista Obrero Español, realmente les ha decepcionado. Pero no solamente a su Grupo, sino también a una gran parte de sus militantes y sus votantes.

Lo que hoy se trae aquí, suscrito por tres Grupos, no es más que una reivindicación de un ejercicio democrático, donde piden, la excarcelación de los presos políticos del “procés" y muestran su oposición a cualquier intervención del Estado en las instituciones de las que el pueblo catalán se ha dotado por medio de las urnas.



Esta moción, es el resultado de un ejercicio práctico de democracia. Donde queda palpable que otro tipo de mayorías en Irun son posibles. Pese a quien le pese.


Jarraian de Bengoechea andreak esku hartzen du eta esaten du gaian ez sartzea konprometitu bazen ere ezin duela saihestu.
Ezer baino lehen, gaian ez sartzeko arrazoia zen hau guztia aurreko udal batzarrean eztabaidatu zela.
Eta gainera, mozioa honela hasten delako: "Katalunia nazio bat da". Izan ere hori ez da egia. Eta ez da egia ez beraiek esaten dutelako, izan ere nazioarteko inongo esparruk ez du esaten.
Azaltzen du, nazio bat izateko lehenengo baldintza dela besteek nazio bezala aitortua izatea.
Puigdemont jaunak eskaintzen zuen elkarrizketa bera Rajoy jaunari: "eztabaida dezagun ea nola irtengo naizen nirearekin min handirik gabe".
Gauza bera da: "ni nazio bat naiz, beraz, ikusi nahi dut nola gauzatuko dudan erraztasun guztiekin". Gezurra da. Katalunia ez da nazio bat.
Eta ez da beraiek esaten dutela, ezta Alderdi Popularrak ere, nazioarteak esaten duena da, UNOren aldetik ere egon da pronuntziamendu bat, alegia, Kataluniak ez duela autodeterminaziorako eskubiderik.
Orduan, noski, elkarrizketaz hitz egiten da, elkarrizketaz… eta ahaztu egiten dira jakinduriak ezarrita dituela, elkarrizketaren bertute eta nahi guzti haiez gainera, beste bi adierazpen: "gorren elkarrizketa" eta "kaikuen elkarrizketa".
Zenbat aldiz entzuten dugu: "kaikuen elkarrizketa da, gorren elkarrizketa da". Bera ez da gorra, ez da kaikua, … eta ez dio inori kaiku deitu nahi, baina mundu guztia esaten ari zaienean: "Katalunia ez da nazio bat", zuek elkarrizketa eskatzen duzue eta berak pentsatzen du ea entzumena gaizki duten.
Beraz, ez du ezer gehiago esango, gezur batekin hasten delako.
Jarraitzen du esaten hau egi objektiboa dela, ez da… zuek hasiko bazinete: "tira, goazen eztabaidatzera ea Katalunia nazio bat den. Gure ustez Katalunia nazio bat da".
Ez, hemen aitortu egiten da eta objektiboki gezurra da maila autonomiko, nazional eta nazioartekoan. Eta Pajín ministroak esaten zuen bezala: "planetarioa". Planetarioa, lurretik harago bizitza badago, ziur haiek ere esaten dutela Katalunia ez dela nazio bat. Eta hor geratuko zen, baina ezin du.
De Bengoechea andreak esaten du kontuz ibili behar dela ea zer esaten den, izan ere norbaitek salatzen dienean aurreko Erregimenaren seme-alabak izatea, mingainari hozka egin beharko lioke.
Gogoratzen du bere aita karlista zela, baina bere amona nazionalista zen eta hiltzera zigortu ere egin zuten. Orduan, noski, denok egin beharko genioke hozka mingainari.
Eta esparru politiko nazionalera soilik joaten bada, gogoratzen du berari une jakin batean beldur gehien eman zion gauzetako bat izan zela ministro hark, Bermejok, esaten zuenean: "borrokatuko dugu… gurasoen aurka borrokatu genuen eta seme-alaben aurka borrokatuko dugu".
Eta hasi zen esaten aurreko Erregimeneko seme-alabak zirela ministro piloa: Bono, Espinosa, bera, … Pérez Rubalcabak esaten zuen: "Hala jainkoa" Ministroen Kontseilu osoa akabatuko du, Ministroen kontseilu osoa"
Hori broma bat da, izan ere beraiek ez diote inori inoiz galdetuko horrelako gauzarik eta mesedez eskatzen du, batzuetan kosta egiten da eta mingainari hozka egitea.
Esaten du, jakina, berak ez diola bere alderdiko inori entzun esaten alderdi nazionalistak ilegalizatuko dituela, ezta 155a aplikatuko duela Nafarroan eta Euskadin ere.
Bai entzun duela esaten, bai nazionalismoak eta bai populismoak, beren burua justifikatzeko, etsai bat sortu beharra dutela eta etsai hori ahalik eta atributurik okerrenekin marraztu behar dutela. Hau da, gorrotoa sortu. Hori bai ikusi eta bizi izan duela.
Norbere burua justifikatzeko baliabide tipikoa da, nazionalismoena eta populismoena. Justifikatu, aurrean dutelako norbait hain gorrotagarria, legitimatuta sentitzen direla. Eta hori bai egiten dela.
Eta noski, hemen bere alderdiaren aurka egiten da, baina pertsonak dira. Pertsonak, nazio mailan beste inongo alderdi baino bozkatuagoak izan direnak. Hau da, ez dira ari soilik beraien aurka gorrotoa sortzen, baizik eta Alderdi Popularrari bozkatu dioten ororen aurka ari dira gorrotoa sortzen.
Beraiek ez dute hori inoiz egingo, ez dute EH Bilduko boto emaileen aurka egingo, ezta Podemoseko boto emaileen aurka edo Alderdi Sozialistako boto emaileen aurka, edo Ciudadanoseko boto emaileen aurka egingo, hauteskundeetan urratu bat egin zieten arren. Baina ziur dago denek borondaterik onenarekin egin zutela.
De Bengoechea andreak galdetzen du ea bere kidea eta bera gorrotagarriak diren Alderdi Popularrekoak izateagatik.
Bere esku hartzearekin jarraitzen du esanez beraiek saiatzen ari direla, eta beti borondarik onenarekin, Irun aurrera ateratzen. Gipuzkoan saiatzen diren bezala, Euskadin saiatzen diren bezala, Espainian saiatzen diren bezala eta Europan saiatzen diren bezala.
Baina batzuek "pim, pam, pum" egiteko panpin bat behar dute, eta hori Alderdi Popularra da, eta amaitzen du esanez norberak esaten dituen gauzak aztertzen dituenean eta nola esaten dituen, ia ohorezko domina bezala daramala.


Seguidamente interviene la señora de Bengoechea, que comenta que a pesar de que se había comprometido a no entrar en el tema, no lo puede evitar.
Lo primero de todo, la razón por la que no íban a entrar en el tema, es porque ya se debatió todo esto en el Pleno anterior.
Y porque además, empiezan esta moción diciendo: “Cataluña es una nación”. Es que eso no es verdad, Pero no es verdad, no porque ellos lo digan, es que ningún ámbito internacional lo dice.
Explica que para ser una nación, el primer requisito es ser reconocido por los demás como nación.
El mismo diálogo que ofrecía el señor Puigdemont al señor Rajoy: “vamos a discutir cómo me salgo con la mía sin que me duela mucho”.
Es lo mismo: “yo soy una nación, entonces quiero ver, cómo lo puedo materializar con todas las facilidades”. Es mentira. Cataluña no es una nación.
Y no es que lo digan ellas, ni el Partido Popular, es que lo dice el ámbito internacional, hasta de la ONU ha habido un pronunciamiento, en el sentido de que Cataluña no tiene derecho a la autodeterminación.
Entonces claro, se habla de diálogo, diálogo… y se olvidan de que la sabiduría ha establecido, además de todas las virtudes y la deseabilidad del diálogo, dos expresiones: “diálogo de sordos” y “diálogo de besugos”.

Cuántas veces oímos: “es un diálogo de besugos, es un diálogo de sordos”. Ella no está sorda, ni es un besugo,.. ni tampoco quiere llamar a otra gente besugo, pero sí que cuando todo el mundo les está diciendo: “Cataluña no es una nación”, ustedes piden diálogo y piensa, si les fallára el oído.


Entonces, no va a comentar más, porque empieza con una mentira.
Continua diciendo que, esto es una verdad objetiva, no es… si ustedes empezarían: “bueno, vamos a discutir si Cataluña es una nación. En nuestra opinión, Cataluña es una nación”.
No, aquí se declara, y es objetivamente una mentira en el ámbito autonómico, nacional e internacional. Y como decía la Ministra Pajín: “planetario”. Planetario, si hay vida más allá de la tierra, seguro que también dicen que Cataluña no es una nación. Y ahí iba a parar, pero es que no puede.
La señora de Bengoechea, dice que hay que tener cuidado con lo que se dice, porque cuando alguien les acusa de ser hijos del Régimen anterior, se tienen que morder la lengua.
Recuerda que su su padre era carlista, pero su abuela era nacionalista, y estuvo, incluso condenada a muerte. Entonces claro, que todos deberíamos de mordernos la lengua.
Y si se va sólo al ámbito político nacional, recuerda que una de las cosas que a ella le dio más miedo en un momento dado, fue cuando aquél Ministro, Bermejo decía: “lucharemos… luchamos contra los padres y lucharemos contra los hijos”.

Y empezó a contar la cantidad de ministros que eran hijos del Régimen anterior: Bono, Espinosa, él mismo… Pérez Rubalcaba dice: “¡Dios mío! Se va cargar a todo el Consejo de Ministros, a todo el Consejo de Ministros”.


Esto es una broma, porque ellas nunca van a preguntar a nadie, este tipo de cosas, y lo pide por favor, ya que a veces cuesta mucho morderse la lengua.

Comenta que, desde luego, ella no ha oído a nadie de su partido decir que va a ilegalizar a los partidos nacionalistas, ni que va a aplicar el 155 en Navarra y Euskadi.


Lo que sí ha oído, es que, tanto el nacionalismo como el populismo, para autojustificarse, necesitan crear un enemigo, y dibujar a ese enemigo con los peores atributos que se puedan presentar. Es decir, es crear odio. Eso sí lo ha visto y lo ha vivido.
Es el típico recurso autojustificativo, de los nacionalismos y de los populismos. Justificarse porque tienen enfrente alguien tan odiable, tan odioso, que se sienten legitimados. Y eso sí se hace.

Y desde luego, aquí se hace contra su partido, pero son personas. Personas, que a nivel nacional, han sido votadas por más personas que ningún otro partido. Es decir, no solamente están generando odio contra ellas, están generando odio contra todo al que haya votado al Partido Popular.


Eso ellas nunca lo harán, no lo harán contra los votantes de EH Bildu, ni contra los votantes de Podemos, ni contra los votantes del Partido Socialista, ni contra los votantes de Ciudadanos, que desde luego electoralmente les hicieron un roto. Pero está segura de que todos lo hicieron con la mejor voluntad.
La señora de Bengoechea, pregunta si su compañera y ella son odiables, por pertener al Partido Popular.
Continua su intervención, diciendo que lo que ellas intentan, y siempre con su mejor voluntad, es sacar a la ciudad de Irun adelante. Como en Gipuzkoa lo intentan, como lo intentan en Euskadi, como lo intentan en España y como lo intentan en Europa.
Pero algunos, necesitan un muñeco de “pim, pam, pum”, que es el Partido Popular, y concluye diciendo que cuando uno analiza las cosas que dicen y de cómo se expresan, casi lo llevo como una medalla de honor.


Ondoren Iridoy jaunak hartu du hitza argitzeko bere taldea, jakina, gorrotoa sortzetik edo gorrotoa sortu nahitik oso urrun dagoela eta bere jarrera justu aurkakoa dela.

Bai bere alderdia eta bai udal taldea kritika antzuan ez da geratzen, ez baitu soluzioak bilatzen laguntzen. Bere alderdiak konpontzen saiatzeko planteamenduak proposatu eta egiten ditu.


Gobernu espainiarrak berehala ireki behar luke elkarrizketarako bide bat, benetakoa, izan ere jokoan dagoena subirautza kontzeptua da.
Beren planteamendua soluzio zibilizatuak bideratzea da. Erantzukizun printzipioa aplikatzea eskatzen dute itunaren alde apustu egiteko eta haustura saihesteko. Eta errealitatearen funtsa, gizarteko borondateen artean gatazka bat dagoela aitortzeko, aurreko esku hartzean esan duen bezala.
Erantzukizunez jokatzeak zera esan nahi du: "aurrera eramaten diren erabaki politiko, judizial, penal eta polizialen ondorioei aurre hartzea". Ez da egin, eta errealitatea gehiago hurbiltzen da gizarteko banaketa eta haustura politiko, instituzional eta emozionalaren eszenariora eta, jakina, oso zaila izango da horri buelta ematea.
Gogoratzen du Iridoy jaunak hala esan zutela iraileko udal batzarrean: "soluzio posible bat erreferendum legal eta hitzartuaren bidea da". Arduradun instituzional eta politikook soluzioen parte izan behar dugu, ez arazoen parte.
Hurbileko eta oraintsuko ereduak ditugu soluzio hitzartuak arbitratzeko, legalitatearen printzipioa eta printzipio demokratikoa lotuko dituenak. Quebec eta Kanada arteko Argitasun Lege horixe da. Eta ez dira nekatuko esaten. Edo Eskozia eta Erresuma Batuaren arteko erreferendum legal eta hitzartua.
Kontsulta horiek ahalbidetu die herritarrei beren iritzia ematea, eta egiaztatzea, beren iritzia kontuan hartua izan dela. Desadostasun baten aurrean konponbide zibilizatu, eraikitzaile eta demokratikoaren aurrekari bat da.
Bere taldetik proposatzen dute honakoak batzea ahalbidetuko duen soluzio bat; errealitatea eta errealismoa; legalitatea eta legitimitatea; errealitate nazional desberdinez osatutako estatuetan aske atxekitzeko borondatea, borondatezko atxekitze-formula batekin.



A continuación interviene el señor Iridoy, para aclarar que su Grupo, desde luego, está muy lejos de crear odio o querer crear odio, que su actitud es precisamente, todo lo contrario.
Tanto su Partido, como el Grupo Municipal, no sólo no se quedan en la crítica estéril, que no lleva a la búsqueda de soluciones. Su Partido, propone y hace planteamientos para intentar resolver.

El Gobierno español debería de inmediato, abrir una vía de diálogo con realismo, dado que está en juego el concepto de soberanía.


Su planteamiento es el de articular soluciones civilizadas. Piden aplicar el principio de responsabilidad para apostar por el pacto y evitar la fractura. Y el principio de realidad, para reconocer que existe un conflicto entre voluntades sociales, tal y como ha dicho en su anterior intervención.
Actuar con responsabilidad significa: “anticipar las consecuencias de las decisiones políticas, judiciales, penales y policiales que se impulsen”. No se ha hecho y la realidad se acerca a un escenario de escisión social y ruptura política, institucional y emocional, que será, desde luego, muy difícil revertir.

Recuerda el señor Iridoy que así lo dijeron en el Pleno del mes de septiembre: “una posible solución es la vía del referéndum legal y pactado”. Los responsables institucionales y políticos debemos formar parte de las soluciones, no de los problemas.


Contamos con modelos cercanos y recientes, para arbitrar soluciones acordadas que conjuguen el principio de legalidad y el principio democrático. Es la Ley de Claridad en la relación entre Quebec y Canadá. Y no se cansarán de decirlo. O el acuerdo de referéndum legal y pactado entre Escocia y el Reino Unido.
Estas consultas han permitido a la ciudadanía expresarse y comprobar que su opinión ha sido tenida en consideración. Constituyen un precedente de resolución civilizada, constructiva y democrática de una discrepancia.
Desde su Grupo, proponen una solución que permita conciliar realidad y realismo; legalidad y legitimidad; voluntad de libre adhesión en estados compuestos de diferentes realidades nacionales, en una fórmula de unión voluntaria.


Páez jaunak hitza eskatu du adierazteko Kataluniaren kontu honi buruz joan den hilean hitz egin zela, nahiz eta esan zitzaien ez zutela uste hau zenik fororik egokiena, horretarako daudelako parlamentuak. Uste du talde guztiek dutela parlamentuan beren ordezkaritza.

Eta Irungo Udala, aurreko osoko bilkuran, eta ikusten duenez, honetan ere gerta liteke… Hona etortzen dira gure herkideentzat aztertu eta konpontzeko obligazioa duten gai haiek kudeatu eta aztertzera.


Ez dago ezer berririk hiru talde hauek gaur aurkezten duten mozioan, aurrekoaren antzeko mozioa izaten jarraitzen duelako: sektarioa, alde batekoa, akordioa bilatzen ez duena, dagoenaren gainetik suari egur gehiago botatzen diona…
Jakina, edonola ere ulertu zezaketen kontu honi buruz hitz egiten zuen mozio bat, beti ere izango balitz zentzua eskatzeko, lasaitasuna eskatzeko, negoziaketa eskatzeko, akordioa eskatzeko.
Baina duela hilabete esan zena berriz esateko, pertsonalki dagoeneko ez dago prest joko horretan sartzeko. Esan behar zuena esan zen. Eta ez da sartuko ezer gehiago esatera.
Berriz dio hona etortzen direla Irunen interesak eta irundarren interesak defendatzera. Eta horretarako aukeratu zituzten azkeneko udal hauteskundeetan.
Uste du jada nekatuta eta nazkatuta daudela ikusten udal batzarrak udal talde batzuen frustrazioaren "pim, pam pum" horretan bihurtzen dituztela eta zinez sentitzen du.
Eta amaitu baino lehen aprobetxatu nahi du zoriontzeko, gaur betetzen delako Gernikako Autonomia Estatutuaren 38. urteurrena, hori baita eszenatoki eta akordio bat non gaur oraindik euskaldunok elkar topatzen dugun.
Eta etorkizunari begira bizikidetzarako gure eszenatokia izaten jarrai dezala apustu egin nahi du.

Pide la palabra el señor Páez, para señalar que sobre esta cuestión de Cataluña, se habló el mes pasado, a pesar de que ya les dijeron, que no creían que este fuera el foro más adecuado, ya que para eso están los parlamentos. Cree que todos los Grupos tienen su representación parlamentaria.
Y el Ayuntamiento de Irun, en el Pleno anterior, y por lo que ve puede ocurrir en este… Aquí vienen para gestionar y tratar los asuntos, que tienen obligación de tratar y de solucionar a nuestros conciudadanos.

Nada nuevo hay sobre la moción que hoy presentan estos tres Grupos, porque sigue siendo una moción como la anterior: sectaria, de parte, que no busca el acuerdo, que echa más leña al fuego del que ya hay…

Desde luego, en todo caso, hubieran entendido una moción que hablara sobre esta cuestión, si fuera en todo caso, para pedir cordura, para pedir sosiego, para pedir negociación, para pedir acuerdo.

Pero para volver a decir lo que ya se dijo hace un mes, personalmente ya no se presta más al juego de esta cuestión. Lo que tenía que decir, se dijo. Y no va a entrar en más consideraciones.


Reitera que aquí vienen para defender los intereses de Irun, y de los iruneses e irunesas. Y para eso se les eligió en las últimas elecciones municipales.
Cree que están ya cansados y hartos, de que se conviertan los plenos municipales en un “pim, pam, pum” de la frustración de algunos Grupos Municipales, y lo lamenta profundamente.
Y antes de de terminar, quiere aprovechar para felicitarse, porque hoy se celebra el 38 aniversario del Estatuto de Autonomía de Gernika, que ése sí, es un escenario y un acuerdo en el que todavía hoy, los vascos y las vascas nos encontramos.
Y apuesta porque siga siendo nuestro escenario de convivencia de cara al futuro.

Melida jaunak esku hartzea eskatzen du de Bengoechea andrearen hitzei erantzuteko.


Adierazten du ez dela bere asmoa ez inor seinalatzea, ez gorrotoa sortzea eta ez horrelako ezer.

Gertatzen dena da beraiek badakitela planoak bereizten Iruni buruz hitz egiten dutenean eta beste gai batzuetaz hitz egiten dutenean, estatu mailan.


Baina, zalantzarik gabe, Alderdi Sozialistako bozeramaileak esaten zuen bezala, "Hirian ere eragin oso argia dute".

Eta Alderdi Popularreko bozeramailea, Alfonso Alonso, ikusi dute aurreko batean zera esaten: "kontuz, kontuz" esaten zion Urkulluri, ez dezala jende hori guztia animatu eta kataluniarrek egin dutenaren antzeko ekintza motarik planteatzea okurritu, ze 155a hemen aplikatu liteke.


Eta 155 hori hemen aplikatzen bada, gure askatasunak eta gure eskubide demokratikoak nolabait ukituta geratuko dira.
Jarraitzen du esaten, noski, PP alderdiaz hitz egiten dutenean ez dira ari Irungo PP aipatzen, baina de Bengoechea eta Larrea andreak Alderdi Popularra ordezkatzen ari dira.
Adierazten du, Google bilatzailean tekleatzen bada "PP, ustelkeriagatik ikertu eta zigortutako politikoen zerrenda", ehunka irteten direla.
Ez da bere asmoa horiek zerrendatzea, goizeko zazpiak joko lituzkeelako, baina Google bilatzailean bilaketa sinple batez aurki daiteke.
Amaitzeko, besterik gabe esan, Irungo kontuak, gaur egun ez; baina bihar agian bai.

El señor Melida solicita intervenir, para hacer una pequeña interpelación a las palabras de la señora de Bengoechea.


Señala que no es su intención, ni señalar a nadie, ni crear odio, ni nada de eso.
Lo que pasa es que ellos saben diferenciar los planos, cuando hablan de Irun y cuando están hablando de otros temas, a nivel estatal.
Pero que, sin duda alguna, como decía el Portavoz del Partido Socialista:,”tienen una influencia muy clara también en la Ciudad”.
Y, han visto al Portavoz del Partido Popular, a Alfonso Alonso el otro día, diciendo que: “cuidadito, cuidadito” le decía a Urkullu, que no se anime a toda esta vorágine y que se le ocurra plantear ningún tipo de actuación parecida a lo que han hecho los catalanes, porque el 155 se puede aplicar aquí.
Y si ese 155 se aplica aquí, nuestras libertades y nuestros derechos democráticos se verán, de un modo, afectados por ello.
Continua diciendo que por supuesto que cuando hablan del PP no están haciendo referencia al PP de Irun, pero las señoras de Bengoechea y Larrea, están representando al Partido Popular.
Indica que en el Google tecleando “PP, listado de políticos del PP investigados y condenados por corrupción”, salen a cientos.
No es su intención enumerarlos, porque darían las siete de la mañana, pero con una simple búsqueda en el Google, se puede encontrar.
Para finalizar, simplemente decir que, asuntos de Irun, hoy en día no; pero mañana, quizás si.


Alkate jaunak esku hartzen du esateko Irunen erabakitzeko eskubideari buruz hitz egiten badute, agian elkar aurkituko direla.
Páez jaunak hitza hartu du lehen egin ez duen aklarazio bat egiteko eta zera da, bere taldea ez dela sartuko mozio hori bozkatzera.


Interviene el señor Alcalde, para comentar que si hablamos del derecho a decidir de Irun, a lo mejor nos encontramos.

El señor Páez toma la palabra para hacer una aclaración que no ha hecho antes, y es que su Grupo no va a entrar en la votación de esta moción.




De Bengoechea andreak esaten du oso ideia ona iruditzen zaiola eta beraiek ere ez dutela egingo. Eta gauza bat bakarrik esan nahi luke, alegia, bai direla eta bai ordezkatzen dutela Alderdi Popularra, eta oso harro daudela horrekin.
Eta Melida jaunak esandakoari jarraituz, adierazten dio beraiek direla lehenak salatzen bere Alderdian ustelkeriagatik zigortuak izan diren jende kopuru hori.

Baina beste batzuetan esan izan duen bezala, ez da gehien duen alderdia, baizik eta gehien aipatzen den alderdia.


Baina arazoa da denek ez baina zuetako batzuk, oraindik ez duzuela gaitzetsi -ez denok, ez koalizio osoak- adierazten du de Bengoechea andereak, oraindik ez dituztela gaitzetsi erahilketak eta zuekin oso eralzionatuta zeudenek egindako izugarrikeriak. Horixe da diferentzia handia.
Eztabaida amaituta, Alkate jaunak mozioa bozketara eraman du eta onartuta geratu da ondorengo jaun-andreen aldeko botoarekin: Soto, Reglado, Oyarbide, Lorenzo eta Peña Sí se Puede Irun udal taldetik; Iridoy, Larraza, Corchón Álvarez, Gómez Sarasola eta Guezuraga EAJ-PNV udal taldetik; eta Melida, Díez eta Berasategui Euskal Herria Bildu udal taldetik. Eta ondorengo jaun-andreen abstentzioarekin: Alkatea, Laborda, Páez, Eizaguirre, Corchón Arretxe, Martínez, Alegre, Álvarez, Maestro eta Gómez Adrián Irungo Sozialistak udal taldetik; eta de Bengoechea eta Larrea Popularren udal taldetik.

La señora de Bengoechea comenta que le parece una idea excelente y que ellas tampoco lo van a hacer. Y sólo quisiera decir una cosa, y es que sí son y sí representan al Partido Popular, y que están muy orgullosas de hacerlo.
Y a colación con la intervención del señor Melida, indicarle que ellas son las primeras en condenar la cantidad de personas de su Partido que han sido condenadas por corrupción.
Pero como ya lo ha dicho en otras ocasiones, no es el partido que más tiene, sino que es del que más se habla.
Pero el problema es, que no todos, pero si parte de ustedes, refiere la señora de Bengoechea, todavía no han condenado, -no todos ustedes, no toda la coalición-, todavía no han condenado los asesinatos y las cosas horribles que pasaron por gente muy relacionada con ustedes. Ésa es la gran diferencia.
Finalizado el debate, el señor Alcalde somete a votación la moción, que es aprobada con los votos a favor de los señoras y señoras: Soto, Reglado, Oyarbide, Lorenzo y Peña del Grupo Municipal Sí se Puede Irun; Iridoy, Larraza, Corchón Álvarez, Gómez Sarasola y Guezuraga del Grupo Municipal EAJ-PNV y Melida, Díez y Berasategui del Grupo Municipal Euskal Herria Bildu y las abstenciones de los señores y de las señoras Alcalde, Laborda, Páez, Eizaguirre, Corchón Arretxe, Martínez, Alegre, Álvarez, Maestro y Gómez Adrián del Grupo Municipal Socialistas de Irun y de Bengoechea y Larrea del Grupo Municipal Popular


Jasota geratzen da Irungo Sozialisten eta Popularren udal taldeetako zinegotziek ez zutela bozkatu, beraz, abstenitu egin zirela ulertu behar da, eta hala zenbatzen da.


Se hace constar que los Concejales de los Grupos Municipales Socialistas de Irun y Popular no votaron, por lo que debe entenderse que se abstuvieron y así se computa.

Alkate jaunak uste du aurkako botorik eta abstentziorik ez dagoenez, mozioaren inguruko eztabaida amaitutzat ematen dela.


El señor Alcalde entiende que como no hay ni votos en contra, ni abstenciones, se da por terminada la discusión de la moción.


Dostları ilə paylaş:
1   ...   6   7   8   9   10   11   12   13   14
Orklarla döyüş:

Google Play'də əldə edin


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©muhaz.org 2017
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə