Acta de Pleno 33. 11. 16



Yüklə 1.09 Mb.
səhifə5/14
tarix30.12.2018
ölçüsü1.09 Mb.
1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   14
Y a la vista de la documentación obrante en el expediente

Esta Delegación de Urbanismo y Vivienda propone al Pleno de la Corporación la adopción de los siguientes acuerdos:


1º.-Aprobar definitivamente el Plan Especial de Ordenación Urbana Fronton Uranzu. Parque De La Sarjia.

2º.- Remitir el Plan Especial a que se refiere el acuerdo anterior a la Diputación Foral de Guipúzcoa para su depósito en el Registro administrativo de planeamiento urbanístico con carácter previo a su publicación.


A los efectos de la entrada en vigor del plan y para la producción de los efectos previstos en el artículo 88 de la Ley 2/2006, de 30 de junio de Suelo y Urbanismo, se publicará en el boletín oficial del territorio histórico el contenido íntegro del acuerdo de aprobación definitiva y de las normas urbanísticas, con indicación de haberse producido el depósito del correspondiente plan urbanístico en el citado registro.
El acuerdo de aprobación definitiva se publicará además en el diario o diarios de mayor difusión en el territorio histórico correspondiente.
3º.-El presente acuerdo pone fin a la vía administrativa. Contra el mismo podrá interponerse potestativamente recurso de reposición, previo al contencioso-administrativo, en el plazo de un mes contado desde el día siguiente a la fecha de su notificación, o bien impugnarse directamente ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, contados desde el día siguiente a la fecha de su notificación, todo ello con independencia de cualquier otro recurso que considere pertinente.






Alkate jaunak esku hartzeko txandari hasiera eman dio eta Iridoy jaunari eman dio hitza.


Se abre el turno de intervenciones por el señor Alcalde, que da la palabra al señor Iridoy.


Iridoy jaunak jakinarazten du gaur arratsaldean udal batzarrera ekarri duten diktamenak, Sarjia Uranzu pilotalekuaren Plan Berezia onartzeko proposamen gisa, helburu duela une honetan dagoen pilotalekua kontsolidatzea, alegia, Uranzu pilotalekua; eta bere perimetroa eraikigarri den maximo batera zabaldu nahi da -gero aipatuko du eta diktamenean jasota daude-, eta horrela, pilotalekura parketik bertatik sartzea planteatu ahal izango da. Horretarako beharrezkoa da Plan Berezi hau onartzea.
Plan Berezi honen proposamenak justifikatzen du interes publikoa, alegia, interes publikotik justifikatzen da pilotalekuaren kontsolidazioa bere birmoldaketa eta berrikuntza eginez.
Horrek ezinbestez inplikatzen duena da beharrezko den espazioa kirol ekipamenduko bezala kalifikatzea, gaur nolabait Uranzu pilotalekuak okupatzen duen hori eta erantsitako portzentaje bat.
Jarduteko esparruak azalera bat du, Sarjia parkea eta Uranzu pilotalekuari dagokiona, 12.783 m2-koa. Pilotalekuak gaur egun 1.800 m2 okupatzen du eta proposatzen dena da zabaltzea, hori bai, gehienez jota 2.400 m2 arte. Beraz, gaur egun espazio osoari dagokionean %14 inguru okupatzen duen azalera bat gehienez jota %18 inguru okupatzera pasako litzateke -eta hau pilotalekuko obra egiteko proiektuak zehaztuko luke-.

Horrek ahalbidetuko luke parketik beste sarbide bat egotea. Gaur egun kontuan eduki behar da pilotalekuko sarrera Junkal karrikatik egiten dela espaloi estu batetik eta kaletik kuota desberdin batetik, Junkal karrikako espaloi bertatik, pilotalekura sartzean. Pertsonentzako daukan irisgarritasuna benetan asko hobetu beharrekoa da, Uranzu pilotalekuan egiten diren partida eta ekintza desberdinetara joaten den pertsona haientzat guztientzat.


Plan honetan jasotzen da baita ere inguru horretan dauden zuhaitzetan eraginik izango dela ikusten bada, kontuan har daitezela eta berritutako pilotalekuak hobekuntzak izango lituzke, baita ere, genero ikuspegiaren aldetik.
Plan berezi honek ahalbidetuko du, beraz, ez soilik pilotalekuaren beraren birmoldaketa eta berritze bat, baizik eta ikuspegi zabalago batetik, San Juan plazatik hasi eta Urdanibia plazarainoko inguru osoa dezente hobetzea ekarriko du, zalantzarik gabe, bi espazio publiko horien konexio hobea bultzatuz, nolabait bereizten baititu alde batetik alde zaharra eta bestetik hirigunea.

Beraz, plan hau udal batzar honen onespenera jartzen da.



El señor Iridoy, informa que el dictamen que traen esta tarde a pleno como propuesta de aprobación del Plan Especial de Sarjia Frontón Uranzu, lo que pretende es consolidar el frontón existente en este momento, el frontón Uranzu; y ampliando su perímetro a un máximo edificable –que luego comentará y que se recogen en el dictamen–, y así poder plantear el acceso al frontón desde el propio parque. Para ello, es necesario que aprobemos este Plan Especial.

La propuesta de este Plan Especial justifica el interés público, se justifica desde el interés público la consolidación del frontón mediante la remodelación y la reforma del mismo.


Ello necesariamente implica que se califique el espacio necesario como equipamiento deportivo, el que hoy de alguna manera ocupa el Frontón Uranzu y un porcentaje añadido.
El ámbito de actuación tiene una superficie, el correspondiente al Parque de Sarjia con el Frontón Uranzu de 12.783 m2. El frontón ocupa actualmente 1.800 m2 y lo que se propone es ampliarlo, eso sí, como máximo a 2.400 m2. Por tanto, de una superficie que ocupa actualmente en torno al 14 % respecto del espacio total, pues pasaría a ocupar como máximo –y esto lo definiría el proyecto de obra del frontón– a un 18 %.
Ello permitiría un nuevo acceso desde el parque. Hoy en día hay que tener en cuenta que el acceso al frontón se produce desde la Calle Juncal con una acera estrecha y con una cuota distinta desde la calle, desde la propia acera de la Calle Juncal a lo que es propiamente el frontón. Con una accesibilidad para las personas, realmente muy mejorable para todas aquellas personas que acceden a los distintos partidos y eventos que se realizan en el Frontón Uranzu.
Este plan también contempla que las condiciones para las afecciones que se puedan producir al arbolado existente se tengan en cuenta, y el frontón reformado incluiría también mejoras desde el punto de vista de la perspectiva de género.
Este plan especial va a permitir, por tanto, no solo una remodelación y una reforma del propio frontón, sino que desde una perspectiva más amplia, va a permitir una mejora sustancial en todo el entorno de la Plaza San Juan hasta la Plaza Urdanibia, potenciando, sin duda, una mucha mejor conexión entre los dos espacios públicos que de alguna manera separa, por un lado la parte vieja y, por otro lado, el centro de la ciudad.
Por tanto, se somete este plan a la aprobación de este Pleno.

De Bengoechea andreak hitza hartu du esateko plan honen alde bozkatuko dutela baina ez zaiola erabat gustatu arrazoi batengatik.


Urte asko dira pentsatzen dutela Uranzu pilotalekua dagoen tokian utzi behar dela eta beren planteamendua zen giratzea, Nafarroa hiribiderantz begira jartzea eta horrela bigarren solairura Nafarroa hiribidetik sartu ahal izango litzateke.

Hainbat aldiz proposatu dute eta erantzun izan diete Stadium Galeko kandidatura mantentzen jarraitzen dutela, lehenago edo beranduago han pilotaleku berri bat egiteko.


De Bengoechea andreak seriotasuna eskatzen du. Lehenengo plan berezi berri bat ekarri beharko lukete -barkamena eskatzen du terminologiarekin asmatzen ez badu- eta Iparralde Gal eremuaren antolaketa berri bat.
Eta Iridoy jaunari gogorarazten dio Radio Irunen egindako debate batean, uste du Anakaz edo horrelako zerbaitez hitz egiten ari zirela, berak esan zuenean: "tira, eta badira gauza gehiago Irunen berritu behar direnak, adibidez, Iparralde Gal." Eta Iridoy jaunak erantzun zion -eta grabatuta dago- "horretan sartzen ez didazu niri ikusiko". Hori esan zion. Beraz, lau urtetan dirudienez ez dute ezer egingo. Benetan, Iridoy jaunak irratitik esan zuen. Ez du gogoratzen zein beste kide egon zen, baina ziur beste norbait egon zela.
Beraz, galdetzen du, nork ordainduko du Iparralde Galeko pilotaleku handi hori? Nork ordainduko du? Etxebizitzak erosiko dituztenak? Ideia da merkatura 200.000-210.000 eurotan atera daitekeen etxebizitza batek 300.000 euro kostatzea gero dotazio bat egiteko, tira, berak uste du hori jada ez dela erabiltzen. Gogoratzen du, plan berezi hau orain dagoen bezala, 62-70 m2-ko etxeak 3.100-3.200 euro/m2 kostako direla.
Tamaina horretako etxebizitza bat edo jada umerik ez duen bikote batentzat eta abar da, ziurrenera egokienak izango dira, edo bestela gazte jendearentzat. Eta gazteek ezingo dute 300.000 euro ordaindu tamaina horretako etxe batengatik, etxe bat non ezingo duten bizitzako proiektu bat aurrera eraman, ez dituelako bi logela edukiko eta gainera Stadium Gal ordainduz.
De Bengoechea andreak uste du hori ahaztu egin behar dugula. Irunen badugu toki bat, orain Uranzu pilotalekua dagoena. Gainera, Euskal Herrian beti, toki guztietan -Irunen zailagoa da zinta bat dagoelako, zinta-hiri bat da- eliza, pilotalekua, udaletxea eta eskola daukagu denak ondoan. Eta gero auzoak daude, udalerrietako auzo desberdinak.

Baina hori ondoan dago eta udalerri batean hala izaten zen: Junkaleko eliza daukagu, Santiago karrikan eskolak genituen, Nafarroa hiribidearen azpitik igarotzen bagara Uranzu pilotalekura iristen gara eta Udaletxea hor daukagu.

Lehen esan duen bezala, hau onartu egingo dute baina eskatzen du ahalegin bat egin dadila, bere taldeak ez duelako ikusten Irunek behar eta merezi duen pilotaleku handi hori Stadium Galen.
Hori bai, Hirigintzako ordezkari jaunak esan zion: "ni ez nauzu ikusiko horretan sartzen". Noizko utziko dugu? Askoz ere errazagoa litzateke -eta berriz proposatzen dugu- Uranzu pilotalekua Nafarroa hiribiderantz giratzea, han pilotaleku zoragarri bat egitea, eta Urdanibia plaza osoa eta sarbide osoa despejatuta utziko luke. Badaki ez duela lortuko, baina behin eta berriz esaten jarraituko dute.
Eta hau gutxienez hobekuntza bat denez, nahiz eta ez duen ulertzen nola sartu den hemen genero ikuspegia, pentsatzen du gizon eta emakumeentzako aldagelak egingo zirela. Horretan al datza genero ikuspegia? galdetzen du de Bengoechea andreak.
Han zeuden aldagelak ez ziren baztertzaileak. Gizonek eta emakumeek erabiltzen zituzten. Beraz, imajinatzen duena da genero ikuspegia izango dela gizonentzako aldagelak jartzea eta emakumeentzako aldagelak jartzea.
De Bengoechea andreak aipatzen du elkarte feministek planteatu zutenetik puntu beltzak ezabatzearena, beraiek babestu egin zutela, baina hau guztia komodin bat iruditzen hasi zaie.
Jarraian, de Bengoechea andreak ondorengo adibidea jarri du; PNV alderdiak eta Alderdi Sozialistak Euskadi gobernatzeko sinatu duten hitzarmenean -badaki honetan ez duela ezer ikustekorik-, baina flasheatuta geratu zen esan zenean genero ikuspegia sartuko zutela osasunean emakumezkoen gaixotasuna artatzeko. Eta berak pentsatzen zuen, eta prostatako minbiziak? Barrabiletako minbiziak? Zergatik diskriminatu behar dira? Beraz, pentsatzen du zentzu gehiago eduki beharko genukeela.
Aurrekontuan guk zuzenketa batzuk aurkeztu genituen genero ikuspegia kontuan hartuta, baina benetan, deitzea, -pentsatzen dut hori dela eta, agian beste zerbait da- gizonen eta emakumeen aldagelak egitea, betidanik berberak erabili dituztenean. Alegia, ez da emakumeei han sartzea debekatzen zaiela, baizik eta berberak erabiltzen zirela. Eta nire anekdota propioa kontatu dizuet. Beraz, horri genero ikuspegia sartzea deitzen bazaio, ez dakit, pixka bat nekagarria iruditzen zaie. Eta puntu beltzen aurka borrokatu eta horren inguruko ekintza guztiak babestu dituen batek esaten dizue.
Bere esku hartzearekin amaitzen du esanez aldeko botoa emango dutela, nahiz eta uste duten Stadium Gal ez dela egingo eta espero du denborarekin hori hobetuko dela eta zabalduko dela eta Euskadiko herri guztietan bezala, inguruan eduki ditzagula Udaletxea, eliza, eskola, plaza eta pilotalekua.

Toma la palabra la señora de Bengoechea, para decir que van a votar a favor de este plan aunque no les acaba de gustar por una razón.


Hace muchos años que piensan que el Frontón Uranzu había que dejarlo donde está y su planteamiento era girarlo, ponerlo contra la Avenida de Navarra, de tal manera que incluso al segundo piso pudiera entrarse por la Avenida de Navarra.
Lo han propuesto en varias ocasiones y se les ha contestado que se sigue manteniendo la candidatura del Stadium Gal, para antes o después hacer allí un nuevo frontón.
La señora de Bengoechea, pide seriedad. Primero tendrían que traer un nuevo plan especial –pide perdón si no acierta con la terminología– una nueva ordenación de Iparralde Gal.

Y le recuerda al señor señor Iridoy, que en un debate en Radio Irun, cree que estában hablando de Anaka o algo así, cuando ella le dijo; "bueno, y hay más cosas en Irun que hay que reformar, por ejemplo, el espacio de Iparralde Gal". Y el señor Iridoy le contestó –y está grabado– "en eso a mí no me verás meterme". Eso se lo dijo. O sea que, en cuatro años por lo visto no van a hacer nada. De verdad, señor Iridoy lo dijo por la radio. No recuerda qué otro compañero estaba, pero seguro que estaba alguien más.


Entonces, pregunta ¿quién va a pagar ese gran frontón en Iparralde Gal? ¿Quién lo va a pagar? ¿El que compre los pisos? La idea esa de que un piso que pueda salir al mercado por 200.000-210.000 euros, cueste 300.000 euros para que se haga una dotación, pues ella cree que ya está muy en desuso. Recuerda, que tal y como está ahora este plan especial, supone pisos de 62-70 m2 a 3.100-3.200 euros/m2.
A ver, un piso de ese tamaño o es para un matrimonio que ya no tiene hijos, etcétera, que serían probablemente los más adecuados, o si no para gente joven. Y la gente joven no va a poder pagar 300.000 euros por un piso de esa extensión, un piso en el que no van a poder hacer un proyecto de vida, porque va a tener dos dormitorios, y pagando además el Stadium Gal.
La señora de Bengoechea, piensa que nos tenemos que ir olvidando de eso. Tenemos un espacio en Irun que es donde está ahora el Frontón Uranzu. Además, en el País Vasco siempre, en todos los sitios, –en Irun es más difícil porque hay una cinta, es una ciudad cinta– tenemos la iglesia, el frontón, el ayuntamiento y la escuela todo junto. Y luego están los barrios, los distintos barrios de los municipios.
Pero eso está junto y en un principio pues era así: Tenemos la iglesia del Juncal, tenemos por la Calle Santiago teníamos las escuelas allí, pasamos por debajo de la Avenida Navarra y llegamos al frontón, subimos por la Calle Uranzu y tenemos ahí el Ayuntamiento.
Como ha referido anteriormente, van a aprobar esto pero piden que hagan un esfuerzo, porque su Grupo no ve el gran frontón que Irun necesita y merece en el Stadium Gal.
Desde luego, el señor Delegado de Urbanismo ya le dijo "a mí no me verás meterme en esto". ¿Para cuándo lo dejamos? Sería mucho más fácil –y lo volvemos a proponer– girar contra la Avenida de Navarra el Frontón Uranzu, hacer un maravilloso frontón ahí, que dejaría toda la Plaza de Urdanibia despejada y todo el acceso. Sabe que no lo van a conseguir, pero lo seguiran diciendo una y otra vez.
Y como esto por lo menos es una mejora, aunque no entiende cómo se ha incorporado aquí la perspectiva de género, se imagina que se habrán hecho vestuarios para hombres y mujeres. ¿En eso consiste la perspectiva de género? pregunta la señora de Bengoechea.
Los vestuarios que había no eran discriminatorios. Los usaban los hombres y las mujeres. Por lo que imagina que lo de la perspectiva de género será poner vestuarios para hombres y vestuarios para mujeres.
La señora de Bengoechea, refiere que han apoyado desde que lo plantearon las asociaciones feministas lo de eliminar los puntos negros, pero todo esto les empieza a parecer un comodín.
A continuación, la señora de Bengoechea, pone el siguiente ejemplo, en el pacto que han suscrito el PNV y el Partido Socialista para gobernar Euskadi – sabe que no tiene nada que ver en esto–, pero le dejó flasheada que decía que iban a introducir la perspectiva de género en la salud para tratar las enfermedades femeninas. Y ella decía, ¿y los cánceres de próstata? ¿Los cánceres de testículos? ¿Por qué hay que discriminarlos? Por lo que piensa que deberíamos de tener un poco más de sentido común.
En el presupuesto nosotros presentaremos varias enmiendas desde la perspectiva de género, pero la verdad, que le llamemos –que me imagino que es eso, a lo mejor es otra cosa– que por hacer vestuarios de hombres y mujeres, cuando siempre han usado los mismos. O sea, no es que a las mujeres se les prohibía entrar ahí, sino que se usaban los mismos. Y les he contado mi propia anécdota. Pues que le llamen a eso incorporar la perspectiva de género, no sé, me parece un poco ya cansino. Y se lo dice alguien que ha luchado contra los puntos negros y que ha apoyado todas las acciones en eso.

Concluye su intervención, diciendo que van a votar a favor, aunque no creen que el Stadium Gal se haga, y que esperan que con el tiempo esto se mejore todavía más, se amplíe y tengamos, como en todos los pueblos de Euskadi, pues en las cercanías el Ayuntamiento, la iglesia, la escuela, la plaza y el frontón.




Jarraian Soto jaunak hitza hartu du jakinarazteko bere taldeak aldeko botoa emango duela. Baina gustatuko litzaieke argitzea, ea hurrengoa hala den, alegia, espedientean esaten da gune hori kontsolidatzen dela, beraz, ulertzen du Iparralde Gal zonaldean ez dela pilotalekua joango.
Jarraitzen du esaten aldeko botoa emango dutela, hasiera batean espedientean esaten dela gunea kontsolidatzen dela, beraz, ez dela desmuntatuko eta Iparralde Gal zonaldera eramango, eta ados daude berrikuntza honen bitartez egingo den egokitze eta irisgarritasun alorreko soluzioekin.
Bai kezkatzen diela zabaltze horrekin Sarjia parkean berdeguneak galdu egingo direla. Baina tira, ulertzen dute -Hirigintza batzordean azaldu zelako- beharrezkoa dela irisgarria izan dadin eta egokituta egoteko, beraz, beren botoa aldekoa izango da.

A continuación toma la palabra el señor Soto, para informar que su Grupo va a votar a favor, Pero si le gustaría que se aclarara, si lo siguiente, es así, en el expediente viene que se consolida el espacio, por tanto entiende que en la zona de Iparralde Gal no va el frontón.

Continua diciendo que van a votar a favor, porque en principio en el expediente consta que se consolida el espacio, que por tanto no se desmonta y se traslada a la zona Iparralde Gal, porque están de acuerdo en el acondicionamiento y en la accesibilidad que se va a hacer a través de esta reforma.


Lo que sí les preocupa, es la pérdida, de espacios verdes que con esta ampliación, se pueden perder en el Parque de la Sarjia. Pero bueno, entienden –porque ya se explicó en la Comisión de Urbanismo– que es necesario para que sea accesible y esté acondicionado, por tanto, su voto va a ser favorable.

Mitxelena jaunak euskeraz adierezten du, bere aldetik ere frontoiaren kontsolidazioaren urratsa interesgarri bezala iruditzen zaie. Ikusi beharko da Iparralde Gal eremuko plan berezirik edo ordenazio berririk planteatuko duen udal gobernuak. Pentsatuko dugu baietz, urteak daramatzalako hura geldirik, eta momenturen batean edo bestean aurrera eraman beharko delako.


Baina badituzte zalantza batzuk berez proiektuarekin. Hasieratik pilotalekuaren berritzea planteatzen zenean, argi eta garbi ideia bat zuten, pilotaleku hori ez zedila soilik kirol erabilerarako izan, baita kultura eta aisialdirako ere. Eta argi agertzen zen hori. Baina oraindik ere itxi gabe dagoen zerbait dela uste dute. Egia da gaurkoan plan berezia eta frontoiaren berritzearen eta sarrera emateko aukera hori emateko zabalpen bat ekartzen dela.

Baina uste dute hobekuntza batzuk egin daitezkeela, bestelako planteamendua batzuk. Badakite bilerak burutu zirela eta aukera egon zela ekarpenak egiteko, baina uste dute prozesu hori ere, hau da, parte-hartze prozesu hori ere, zabalagoa izan zitekeela.


Urteak daramatzate mendi elkarte zein bestelako norbanako batzuek kiroldegian dagoen eta askotan erabili ezin daiteken rokodromoa lekuz aldatzeko eskaera egiten, leku hau izan zitekeen egokiena. Badakite ere bestelako elkarrizketa batzuk ere badaudela dantza talde batekin bertara eramateko, beste erabilera batzuk ere emango zaizkiela.

Badaude gauza batzuk, baina oraindik gauza asko zintzilik daude eta horrek guri arduratzen gaitu benetan, guztia ez dagoelako itxita.


Hala ere, gaurkoan alde bozkatuko dute, uste dutelako arrazoi nagusiena irisgarritasun ikuspegia dela. Irisgarritasun ikuspegi hori ezinbestekoa da obra honetan, uste duteako pilotaleku hori zein aisialdirako izango den edo kultura erabilerarako emango den gune horrek behar duelako sarrera duin bat, behar duelako irteera berezi bat, ez daukalako gaur egun. Eta uste dute urrats hori interesgarria eta garrantzitsua dela oso.

Eta uste dute, nahiz eta Alderdi Popularreko bozeramaileak esan beraien planteamendua frontoi hori Nafarroa Hiribideko paretaren kontra jartzea zela eta, uste dute eraikinak, eta zortez hor dagoen paretetako bat, urte luze dituen paretetako bat mantentzea, guretzako interesgarria dela. Eta guzti honek gutxienez kontsolidazio horretan dena bertan gelditzea planteatzen du.


Beraz, bere bozka aldekoa izango da.

Interviene el señor Mitxelena, en euskera señalando que por su parte también creen que es interesante el paso que se da en la consolidación del frontón. Habrá que ver si el gobierno municipal llega a plantear un plan especial o una nueva ordenación del ámbito Iparralde Gal. Vamos a pensar que sí, porque lleva años paralizado y en algún momento o en otro habrá que poner en marcha.


Pero ellos también tienen algunas dudas sobre el propio proyecto. Cuando desde el principio se planteó la renovación del frontón tenían una idea muy clara en el sentido de que no fuera solamente para uso deportivo sino también para uso cultural y de ocio. Y eso estaba claramente recogido. Pero piensan que es algo que todavía no está cerrado. Es verdad que lo que hoy se trae es el plan especial y la renovación del frontón y su ampliación para mejorar la accesibilidad.
Pero creen que se pueden hacer algunas mejoras, otro tipo de planteamientos. Saben que se han convocado reuniones para realizar aportaciones pero piensan también que ese proceso, ese proceso de participación podía haber sido más ámplio.
Las asociaciones de montaña así como algunos particulares llevan años solicitando el traslado del rocódromo ubicado en el polideportivo que muchas veces no se puede utilizar y este podría haber sido el lugar más idóneo. Saben también que están en conversaciones con un grupo de danza para que se trasladen allí, que le proporcionarían también otro tipo de uso.
También hay otras cosas, porque todavía hay pendientes muchas cosas y eso realmente les preocupa, porque no está todo cerrado.
De todos modos hoy van a votar a favor porque piensan que la principal razón es la accesibilidad. La perspectiva de la accesibilidad es fundamental en esta obra, porque piensan que ese frontón, ese espacio que se va a destinar al ocio o a uso cultural necesita de un acceso digno, porque necesita una salida de emergencia con la no cuenta en la actualidad. Pensamos que ese es un paso interesante y muy importante.
Creen que ante las declaraciones de la portavoz del Partido Popular cuando ha dicho que su planteamiento era girar el frontón hacia la Avenida de Navarra, creen que ese edificio y mantener por suerte una de las paredes, una pared que lleva allí muchos años, para nosotros es interesante. Y todo esto, al menos con esa consolidación, lo que plantea es que todo el conjunto se quede donde está.
Por tanto, nuestro su va a ser favorable.

De Bengoechea andreak esku hartzen du argitu nahi duelako orain artekotik atera duen ondorioa -agian oker badago ere-, alegia, kontsolidazio hau ez dela hala, bitarteko zerbait dela.


Eta ondorengoa irakurtzen du: "Stadium Gal kiroletako udal zelaiari dagokionez, beharrezkoa zen kokapen hobea eskaintzea eta Iparralde Gal zonalde horretan aurreikusitako prozedurekiko egokiagoa litzatekeena". Hona arte ez? galdetzen du, eta irakurtzen jarraitzen du.
"Gainera, jarduera horrek ahalbidetuko du lur horietan pilotaleku berri bat egitea, profesional mailako partidak jokatu ahal izateko eta horrek ahalbidetuko du Uranzu pilotalekuaren egitura handia desmuntatzea, egun Sarjia parkearen ondoan kokatua. Horrekin, bere kasuan, beste eskala bateko pilotaleku txiki bat utzi ahal izango da, Sarjia parketik Junkal karrikarako beharrezko jarraipena irekitzea eragotziko ez duena."
De Bengoechea andreak zehazten du irakurtzera mugatu dela. Beraz, orain egitera goazen hau bitarteko zerbait da, agintaldi hau igaro arte, izan ere Iridoy jaunak esaten du ez dela horretaz arduratuko. Baina iritsiko da.

Interviene la señora de Bengoechea, a fin de aclarar lo que le ha permitido deducir –aunque quizás esté equivocada–, que esta consolidación no es tal, es un mientras tanto.


Y lee lo siguiente: "En lo que se refiere al campo de deportes municipal del Stadium Gal, era necesario ofrecer una ubicación mejor y más acorde con los procedimientos previstos en esa zona de Iparralde Gal". Hasta aquí, ¿no? Pregunta y continua leyendo.

"Además, esa actuación permitirá la ubicación en esos terrenos de un nuevo frontón que pueda acoger encuentros de nivel profesional, lo que permitirá desmontar la gran estructura del Frontón Uranzu actualmente existente junto al Parque de la Sarjia. Con ello, se podrá dejar, en su caso, un pequeño frontón de otra escala que no impida abrir la necesaria continuidad espacial del Parque de la Sarjia hacia la Calle Juncal".


La señora de Bengoechea, puntualiza que se ha limitado a leer. Por lo que, esto que vamos a hacer ahora es un mientras tanto, hasta que pase este mandato, porque el señor Iridoy dice que no se va a encargar de esto. Pero llegará.


Iridoy jaunak esaten du saiatuko dela ordenan erantzuten bozeramaile bakoitzaren esku hartze desberdinen arabera.
Lehenik eta behin, de Bengoechea andreari zuzentzen zaio esateko lehen esan duena ukatzen duela. Noski, hemen, baten hitza bestearenaren aurka jartzen da, izan ere une honetan ez daukate eskura aurkakoa esaten duen dokumentu bidezko frogarik. Baina argi daukatena da berak ez duela esan inoiz ez duela ezer egingo Iparralde Gal sustatzeko. Une jakin batean esan zezakeena da, aipatu duen irrati emanaldi horretan, une hartan ez zuela hori aktibatzeko aukerarik ikusten. Baina hurrengo egunean ziurrenera bai.
Eta noski, ez dauka inolako zalantzarik aukera ikusten badu eta baldintzak ematen badira Iparralde Gal zonaldean esku hartzeko, beste aldean, Iparralde Kostorben bezala, izan ere berritzeko, eraberritzeko eta birgaitzeko hainbesteko beharra duen zonaldea baita hori guztia, ez eduki inolako zalantzarik, horretarako iniziatiba hartuko du eta.
Beraz, kontu hori argituta, pozten da gutxienez ikuspegi bera daukatelako esatean euskal pilotako pilotaleku bat, Uranzu pilotalekua kasu honetan, gutxienez kirol ekipamendu horren jatorrizko helburua neurri handi batean den hori, alde zaharra-eliza-udala inguru horretan kokatuta egon ahal izateagatik, iruditzen zaio hor behintzat bat datozela.

Genero ikuspegiari dagokionez, argitzen dio. Honako hau Hirigintza Batzordean argi geratu zen kontu bat da. Baina tira, berriz errepikatuko du une hartan bileran egon ezin izan zutenentzat.


Planteatzen da kontuan hartuko dela genero ikuspegia -hala adierazi zion batzordean dagokion teknikariak- pilotalekua berritu eta birmoldatzeko obraren proiektuan kontuan hartuko direlako komunak ahalik eta eskuragarrien egon daitezela kanpoko aldetik, beraz, pilotalekua irekita egongo den ordutegi zabalean eskuragarri egon daitezen.
Noski, ez da nekatuko genero ikuspegiaz hitz egiten eta aukera daukan bakoitzean egingo du eta azpimarratu egingo du, hala jasota dagoelako plangintza nagusian. Iruditzen zaio oso puntu garrantzitsua sartu zela eta gainera oso modu berritzailean egin zen gure hirian plangintza nagusian genero ikuspegia sartu zenean.
Iruditzen zaio gai horretan egiteko bide asko dagoela oraindik eta hirigintza alorrean ere bai. Eta, noski, gai horretan behin eta berriz ekingo dio beti ere alderdi horretan ahotsa edukitzeko aukera daukan bakoitzean eta iritsi behar duen tokira iritsi dadin eta ez dezagula ahaztu genero ikuspegia sartzea zentzu horretan egiten goazen jarduera guztietan, hiri honetan.

Stadium Gal zonaldeari dagokionez, gai horrek ere zalantza eta kezka bat sortzen baitzuen, baita Sí se Puede Irun bozeramailearengan ere, Stadium Gal iritsiko da iritsi behar duenean. Gaur ez da Stadium Gal, ez gara ari hitz egiten Stadium Galeko plan berezi batez, ezta bere aldaketaz ere. Iristen denean hartaz hitz egingo dugu, ez dago inolako eragozpenik. Ez litzaioke ba gustatuko Iridoy jaunari udal batzar honetara ekartzea Iparralde Gal eremuaren aldaketa bat, han lanean hasi ahal izateko!




El señor Iridoy, comenta que va a intentar ir contestando por orden en función de las diferentes intervenciones de los portavoces.
En primer lugar, se dirije a la señora de Bengoechea, para decirle que tiene que negar la mayor. Evidentemente, aquí es la palabra de uno contra la del otro, porque no tienen a disposición en este momento ninguna evidencia documental que diga lo contrario. Pero lo que sí tienen claro es que él no ha hecho la afirmación de que nunca actuará para promover Iparralde Gal. Lo que sí ha podido decir en algún momento determinado es, en esa emisión de radio a la que hace referencia, que en aquel momento no veía la posibilidad de activar. Pero al día siguiente a lo mejor sí.
Y, desde luego, no tiene la menor duda que si ve la oportunidad y se dan las condiciones para que se pueda actuar en Iparralde Gal, como al otro lado en Iparralde Kostorbe, que tan necesario es el renovar, reformar y rehabilitar toda esa zona, no tenga la menor duda que tomará la iniciativa para ello.

Por tanto, cree que aclarada esa cuestión, sí se congratula de que por lo menos tengan la misma visión en cuanto que a un frontón de pelota vasca, como es el Frontón Uranzu, por lo menos en una parte mayoritaria en lo que es el destino original de este equipamiento deportivo, pues pueda estar ubicado en ese entorno de parte vieja-iglesia-ayuntamiento, le parece que ahí al menos coinciden.


En cuanto a lo de la perspectiva de género, le aclara. Que esta es una cuestión que ya quedó clara en la Comisión de Urbanismo. Pero bueno, lo vuelve a repetir para los que no pudieron estar en aquel momento.
Se plantea que se va a tener en cuenta la perspectiva de género –así lo trasmitió en la comisión la técnico correspondiente– porque en el proyecto de obra de reforma y remodelación del frontón se va a considerar que los servicios estén lo más accesible posible desde el exterior, de tal manera que, en un horario amplio de apertura del frontón, pudieran ser accesibles.
Desde luego, no se va a cansar de hablar de la perspectiva de género y cada vez que tenga ocasión lo va a hacer y lo va a subrayar, porque así lo está recogido en el plan general. Cree que es una incorporación importante que se produjo y además de una manera innovadora en nuestra ciudad en el Plan General la perspectiva de género.
Cree que hay mucho terreno por recorrer en este tema y también en el ámbito de urbanismo. Y, desde luego, va a ser insistente en este tema para que, desde luego, en toda ocasión que tenga posibilidad de tener voz en este aspecto, llegue a donde tenga que llegar y no se nos olvide por omisión el incorporar la perspectiva de género en todas las actuaciones que vayamos haciendo en esta ciudad en este sentido.
En relación al Stadium Gal, que también creaba una duda y una cierta preocupación, también en el portavoz de Sí Se Puede, el Stadium Gal llegará cuando tenga que llegar. Hoy no es el Stadium Gal, no estamos hablando del plan especial del Stadium Gal, ni de su modificación. Cuando llegue hablaremos de él, no hay mayor inconveniente. ¡Qué más le gustaría al señor Iridoy, que pudiera traer a este pleno una modificación de Iparralde Gal para poder empezar a actuar allí.


Euskaraz jarraitzen du, Mitxelena jaunari bere hitzei erantzunez, zalantzak eta kezkak azaldu ditu erabilpenean, batez ere frontoiak izango dituen erabilpenetan eta. Berari ez dagokio honi erabilpenei buruz hitz egitea.

Continua en euskera, diciendo al señor Mitxelena, que en respuesta a lo que ha dicho, y puesto que ha planteado algunas dudas y preocupaciones, especialmente sobre los usos que va a tener el frontón, decir que no le corresponde a él hablar sobre el uso que va a tener. .

De Bengoechea andreak erantzuten du genero ikuspegiaz hitz egin baino gehiago nahiago duela genero ikuspegiarekin jardun. Horregatik, Iridoy jaunak esaten duenean genero ikuspegia plangintza nagusian sartu zela, bere taldeak hiri honetako talde feministak babestu zituelako sartu zen, hiri debekatua egin zuten hartan eta puntu beltzak jarri zituztenean. Eta bere taldeak ekarri zuen Udalbatza honetara.


Areago, iruditzen zaio orain ez direla ari genero ikuspegia zaintzen Olaketa bezalako tokietan, Partxiseko etxeetara doan bide osoan. Hor zerbait egin beharko litzateke edo gauez itxi edo zerbait, horrek ezin baitu puntu beltza bihurtzeraino iritsi. Gehiago egin eta gutxiago hitz egin.
Jarraitzen du esanez bai ari direla Stadium Galez hitz egiten, hemen aipatzen delako eta irakurtzen du: "Stadium Galeko kiroletako udal zelaiari dagokionez…". Beraz, bai ari dira hitz egiten, ez da bere kontu bat. Eta gero, egia da, pilotalekuari buruz ari dira eta zonalde horretan egundoko pilotalekua egingo dela eta Sarjian dagoena desmuntatu egingo dela. Hori dena hemen dator, bera ez da asmatzen ari, esaten du de Bengoechea andreak.
Eta gero beste gauza bat. Norbaitek azaldu beharko du zergatik Uranzu pilotalekuaren kanpotik komunak eskuragarri izatea genero ikuspegia edukitzea den. Ez bada behintzat pentsatzea, emakumeak garenez beti haurrekin egon behar dugunak, haurrekin pixa egiten utzi behar digutela modu berezi batez.
Horixe da bururatzen zaion bakarra, baina izan ere hain matxista iruditzen zaio ikuspegia, hain matxista… Beraz, gizonek ezingo dute pixa egitera sartu emakumeena bakarrik egongo delako irekita? Baina ez al zarete konturatzen horrek indartzen duela ideia hori, alegia, emakumeak garela haurren ardura daukagunak? Bestela, norbaitek azaldu dezala zergatik komunak kanpoko aldetik eskuragarri egitea genero ikuspegia kontuan hartzea den. Hau da, "tira neskak, haurrak zuentzat eta pixa egiten jarri behar badituzue, ate hori irekitzen utziko dizuegu".
Eta ba al dakizu zerk haserratzen duen batez ere? Adierazten du de Bengoechea andreak, seme bat duelako eta suhi bat duelako eta zereginen %100a partekatzen dutelako. Eta dauka suhi bat berak eskatu duela lanaldia murriztea, ez bere alabak. Puntu horretaraino iristen da inplikazio bat. Eta jainkoari eskerrak, gero eta jende gehiagok ulertzen du -eta hori eman dugun urrats handi bat da- haurrak bikotearenak direla.
Orduan, noski, esatea genero ikuspegia dela emakumeen komunak eskuragarri egotea kanpoko aldetik, matxista iruditzen zaio…

Responde la señora de Bengeochea, que más que hablar de la perspectiva de género, prefiere actuar con la perspectiva de género. Por eso, cuando el señor Iridoy dice que la perspectiva de género se incluyó en el Plan General, fue a raíz de que su Grupo apoyara a los Grupos feministas de esta ciudad cuando hicieron la ciudad prohibida y pusieron los puntos negros. Y su Grupo lo trajo a este Pleno.

Es más, les parece que ahora no se está cuidando la perspectiva de género en sitios como en Olaketa, en todo el camino que va hasta las Casas del Parchís. Ahí habría que hacer algo, o cerrar a las noches o algo, porque eso si no se puede llegar a convertir en un punto negro. Más actuar y menos hablar.
Continuaa diciendo que, sí se está hablando del Stadium Gal porque lo mencionan aquí y lee: "En lo que se refiere al campo de deporte municipal del Stadium Gal…". O sea, sí se está hablando, no ha sido cosa suya. Y luego en realidad pasan al frontón que, en esa zona será el frontón guay del paraguay y se desmontará lo que ahora hay en la Sarjia. Todo esto viene aquí, ella no se lo está inventando ella, refiere la señora de Bengoechea.
Y luego otra cosa. Alguien tendrá que explicar por qué hacer accesibles los servicios desde el exterior del Frontón Uranzu supone perspectiva de género. A no ser que estemos imaginando que, como somos las mujeres las que siempre tenemos que estar con los niños, pues tienen que dejarnos hacer pis con los niños de forma especial.
Eso es lo único que se le ocurre, pero es que le parece tan machista la perspectiva, tan machista… O sea que, ¿los hombres no van a poder entrar a hacer pis porque solo estarán abiertos los de las mujeres? ¿Pero no se da cuenta de que eso es reforzar la idea de que somos las mujeres las que nos hacemos cargo de los críos? Porque sino que alguien explique por qué hacer accesibles los servicios desde el exterior es tener en cuenta la perspectiva de género. Es decir, "a ver chicas, los críos para vosotros y si tienes que ponerles a hacer pis, os vamos a dejar abrir esta puerta".
¿Y sabe por qué le ofende sobre todo? explica la señora de Bengoechea, porque tiene un hijo y tiene un yerno, y que comparten el 100 % las tareas. Y tiene un yerno que es él el que ha pedido la reducción de jornada, no su hija. Hasta ese punto llega una implicación. Y gracias a Dios, cada vez más la gente entiende –y eso es un gran avance que hemos dado– que los hijos son para la pareja.
Entonces claro, que le digan que la perspectiva de género es hacer los servicios de las mujeres accesibles desde el exterior, le parece machista..








Paez jaunak uste du interesgarria dela bere taldetik ere aklarazio batzuk egitea, batez ere Popularren taldeko bozeramaileak egin dituen adierazpen batzuen aurrean.

Alde batetik, garbi dirudielako Udal Gobernutik udal batzar honetara ekartzen den proposamena, argi eta garbi egiten duena Uranzu pilotalekuaren instalazioa eta ekipamendua hiriko erreferentziazko pilotaleku bezala kontsolidatzen duen proposamena delako. Pilotarekin zerikusia duten kirol ekitaldiak egingo direneko eta nahi dugun pilotalekua da, baina baita ere orain arte bertan egiten diren eta egin litezkeen beste erabilera batzutarako, batez ere pertsonen pilaketa garranzitsu bat sortzen duten ekitaldi haietarako.


Une honetan muga oso serioak dauzka eta Irunek eta bere inguruak bere ustez merezi duten mailako pilota partidak ezin dira antolatu.
4,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egiteko proposamen batez hitz egiten denean, 800 ikusle inguruko aforo baten proposamenaz hitz egiten denean, noski, ekipamendu hau egungo kokapenean bertan kontsolidatzeaz hitz egiten ari dira eta beraz horrek modu natural batean deskartatuko du pilota profesionaleko pilotaleku baten instalazioa hasiera batean planteatu zen tokian egitea, alegia, une honetan, bere garaian onartu zen Iparralde Gal eremuko plan berezi horretan jasota dagoena.
Jakina denez, orain plangintza hori aldatu egin beharko da. Izan ere onartu zeneko gorabeherek eta garaiek ez daukate zerikusirik egungo errealitatearekin eta, beraz, ekipamendu hau espezifikoki, pilotalekuarena, aldatu egin beharko da bere garaian idatzi zeneko plangintza bereziaren kontzeptu globalari dagokionean.

Paez jaunak uste du logika barnean sartzen diren kontuak direla eta oso modu arrazoizkoan ulertu eta azaldu daitezkeela. Denbora pasa egin da, plangintza berezi harekin abiatu ahal izateko aukera ere uste du pasa dela, gorabeherak aldatu egin dira eta, beraz, bere garaian egin beharko diote aurre aldaketa horri eta, beraz, lurzoru horretan beste era bateko ekipamenduak eta beste era bateko aprobetxamenduak kontuan hartu beharko dira, noski, toki hori aldatu eta sustatzea funtsezko behar bat baita, izan ere hirian daukagun sarrera nagusietako bat da.




El señor Páez considera interesante que también desde su Grupo se hagan algunas aclaraciones, sobre todo en lo que respecta a algunas de las manifestaciones, que ha hecho la Portavoz del Grupo Popular.
Por un lado, porque parece evidente que la propuesta que se trae desde el Gobierno Municipal a Pleno, es una propuesta que lo que hace con toda claridad es consolidar la instalación y el equipamiento del Frontón Uranzu como el frontón de referencia en la ciudad. El frontón en el que queremos que se celebren los eventos deportivos relacionados con la pelota, pero también con otra serie de usos que ya se vienen celebrando y que se podrían celebrar, que sobre todo necesitan de una acogida importante de personas.
En este momento hay unas limitaciones muy serias que no permiten hacer partidos de pelota de nivel del que cree que Irun y su entorno se merecen.
Cuando se habla de una propuesta de inversiones que va a superar los 4,5 millones de euros, cuando se habla de una propuesta de aforo que rondará los 800 espectadores, estamos lógicamente hablando de consolidar en su actual ubicación este equipamiento y de manera natural va a descartar la instalación de un frontón de pelota profesional en el entorno en el que inicialmente se ha planteado y que consta en este momento en lo que se aprobó en su momento el plan especial del ámbito de Iparralde Gal.
Como es conocido, en este momento ese plan habrá que modificarlo. Puesto que las circunstancias y el tiempo en el que fue aprobado nada tienen que ver con la realidad actual y, por lo tanto, este equipamiento específicamente, el del frontón, tendrá que ser modificado como cree que el concepto global general del plan especial que en su momento fue redactado.
El señor Páez, cree que son cuestiones que entran dentro de la lógica y que se pueden entender y explicar de una manera muy razonable. El tiempo ha pasado, la oportunidad de poder arrancar con aquel plan especial también cree que ha pasado, las circunstancias se han modificado y, por lo tanto, en su momento tendrán que hacer frente a esa modificación y, por lo tanto, contemplar otra serie de equipamientos u otras serie de aprovechamientos en ese suelo que, desde luego, es de vital necesidad su modificación y su potenciación, porque es una de las entradas principales que tenemos a la ciudad.

Beste esku hartzerik ez zegoenez, Alkate jaunak bozketara eraman du proposamena eta aho batez onartu da.


Al no haber más intervenciones, el señor Alcalde somete a votación la propuesta que es aprobada por unanimidad.






-9-
Hiri Antolaketarako Plan Bereziaren 2. aldaketa: San Miguel-Anaka. Behin betiko onespena.

-9-
2ª Modificación del Plan Especial de Ordenación urbana en el ámbito San Miguel-Anaka. Aprobación definitiva.

Honako hau irakurri zen:


Se dio lectura a lo siguiente:





Dostları ilə paylaş:
1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   14


Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©muhaz.org 2017
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə