Acta de Pleno 25. 10. 17



Yüklə 1,14 Mb.
səhifə11/14
tarix30.12.2018
ölçüsü1,14 Mb.
#88018
1   ...   6   7   8   9   10   11   12   13   14




Alkate jaunak eztabaidari hasiera eman dio eta lehenik eta behin Mugikortasun ordezkari den Laborda andreari eman dio hitza.
Laborda andreak uste du puntu honekin dagoeneko Udal Batzarrera ekarriko direla IrunBus zerbitzuaren eredu berria, gure garraio publiko urbanoa abian jartzeko lehenengo akordioak, eta zehazki, datozen bost urteetan kontratua kudeatuko duen enpresa.
Garrantzitsua iruditzen zaio azpimarratzea bi urte baino gehiago daramatela lanean Irunen zer nolako garraio publiko urbanoa nahi duten aztertzen.

Abiapuntu ona zeukaten. Eta gogoratu beharra dago hiri osoan zehar inoizko bidaiari kopuru handiena mugitzen duten garraio publikoko lineak dauzkatela.


Eta gainera, zerbitzu fidagarria dela, puntuala, eta 2012an egin ziren aldaketen ondoren, uste du eta hala frogatzen dute datuek, irundarrei zerbitzu on bat eskaintzen diegula eta hori dela benetan garrantzitsua.
Horrek tarte bat eman die, Mugikortasun Mahaiarekin eta alderdi politikoekin eta elkarte eta erakunde desberdinekin pentsatzeko ea norantz joan nahi zuten. Eta batez ere, bi puntu argitan oinarritutako eredu baterantz joan behar dugula pentsatzeko.
Alde batetik, jasangarritasunean pentsatutako eredu batera. Eta aurreko puntu batean ikusi dute, kreditu aldaketarenean, nola ari diren ematen baita ere lehen urrats horiek 1 linea elektrikoa izan dadin.
Baina egia da datozen bost urteei begira lehen urratsa dela. Baina azken helburua da hurrengo hamarkadan, hurrengo hamar urteetan hiriko garraio urbano osoa elektrikoa izan dadila.
Eta esan gabe doa, 2018 urtean 1 linearentzat egingo den apustuarekin Irun mugikortasun elektrikoan lehen lerroan jarriko dela Espainia mailan.

Batez ere, 1 lineak daukan bidaiari kopuruagatik, eta uste du hori badela denak harro sentitzeko arrazoia. Jasangarritasunaren aldeko apustu argi horrengatik, "zero emisio" horrengatik.


Eta noski, beste funtsezko elementuetako bat zen zerbitzu gehiago eskaini nahi zutela hiri garraioaren lineen bitartez.
Jarraitzen du azaltzen oso ongi funtzionatzen duten bi linea daudela, mugitzen dituzten bidaiari kopuruari dagokionez: 1 linea, Ospitale-Zaisa artekoa, eta 2 linea, Hirigunea-Katea artekoa.
Baina bai iruditzen zitzaiela beharrezkoa eta horregatik sortu dute garraio linea berri bat, 4. Linea, ibilbide zirkularra egingo zuena, Fermin Calbeton kaletik irten eta Colon ibilbidean zehar Antzaranera helduz, eta horrela irisgarritasun arazoak dituen auzoari zerbitzua eman ahal izatea.
Nahiz egia den hirigunetik gertu dagoela, aldapek askotan pertsona askori eragotzi egiten die beren auzotik irtetzea eta batez ere nagusiei, eta haien eman nahi die zerbitzu on bat.
Eta ahalbidetuko du baita ere, Gipuzkoa hiribidetik itzuliz, anbulatorio parean geltoki bat edukitzea, hori ere eskaera bat baitzen, ez soilik inguru horretatik, baita San Migel auzotik ere.
Eta gero Euskal Herria hiribidea zeharkatzea, oraintxe arte garraio publikorik ez zuena, eta gero hiri garraio publikoa gero Olaberriatik barrena San Juanera iristeko. Eta 3. Linea mantenduko da soilik Artiako norabidean, izan ere, Txingudi Teniseko instalazioak ireki ondoren, udan, linea ere zabaldu beharra zegoen.
Eta maiztasuna mantentzearren, beharrezkoa da baita ere gaur egun aurkitzen den egoera horretatik bereiztea.
Oinarrizko bi linea horiekin, horretan lan egin baitute urte hauetan, esan duen bezala "zero emisio" eredu eraginkor eta eramangarrian, eta irundarrei are eta zerbitzu hobea emango dien eredu batean.

Esleipen hau da lehen urratsa linea horien kudeaketarako emakida edukiko duen enpresa edukitzeko. Eta hurrena ere udal batzarrera akordioak ekartzen jarraituko dute 1. Linea elektrifikatu ahal izateko ibilgailu elektrikoak erosteko.

Laborda andreak gogoratu nahi du baita ere, hori ere pleguetan sartzen duelako, eta sinatuko den kontratuan ere bai, kontratu honetan klausula sozialak sartu direla, langileen lan eskubideak jasotzen direla eta, noski, subrogazioa ere jasotzen dela.

Baina klausula gehiago ere badira, batez ere batzuk berdintasunarekin zerikusia dutenak eta jada SPI taldeari gehiago begiratuta, izan ere gogoratzen du haien botoa abstentzioa izan zela "klausula sozialen instrukzioa oraindik ez zegoelako".


Klausula sozialen instrukzioa dagoeneko entregatuta dago, esaten du Laborda andreak, eta espero du hori izango dela arrazoia haien botoaren zentzua aldatzeko. Izan ere iruditzen zaio gaia behar besteko garrantzitsua dela eta iruditzen zaio gainera akordioren bat badagoela. Beraz, hori ere aldaketarako izan liteke.
Edonola ere, berriz azpimarratu nahi luke akordio hau -badaki talde politiko desberdinek partekatzen dutela- oso garrantzitsua dela hiriarentzat, jasangarritasun mailan abangoardian kokatzen gaituelako.
Bere esku hartzeari amaiera ematen dio esanez iruditzen zaiola oso garrantzitsua dela ez soilik orainean pentsatzea, baizik eta etorkizunean eta hurrengo belaunaldietan pentsatzea.
Alkate jaunak eskertzen du Laborda andreak esandakoa eta alusioengatik, Soto jaunari gonbidatzen dio hitz egitera eta honek esaten du zuzenean aipatua izan denez, lehenik eta behin esan nahi du uztailean jada baloratu zutela eta orain ere egingo dutela beste okasioetan ere egin izan duten bezala, eta oso positiboki baloratzen du jasangarritasunerantz ematen ari diren urratsak Irungo garraio sarearen esparruan.

Izan ere ulertzen dutena da garrantzitsua izateaz gainera herritarrentzat eredu ere badela. Eta gainera, jasangarritasunaren gaia gaur gaurkoz -eta dagoeneko aspalditik- etorkizunera begira garapen ardatz bezala eta aukeren ardatz oso garrantzitsua dela.


Eta horrez gainera, beste erremediorik ez dutelako, esan, gaur gaurkoz, egoera dagoen bezala, bereziki erakundeoi behartzen gaituela, eredugarri izaten lehenak beharko luketelako, norabide horretan urratsak ematera.
Hortik haratago, beren botoa zein izango den aipatu denez, eta hasieran esan duen bezala, zuzenean aipatua izan delako, esan beharra dauka bere taldea abstenitu egin zela bere momentuan, arrazoitu zuten, egia da, une hartan klausula sozialen instrukzioa ez zegoelako mahai gainean, une hartara arte ez baitzitzaien aurkeztu, eta bideratuta ere ez zegoen.
Eta noski, bere garaian onartu zenean, instrukzio hori abian jarri gabe zegoela onartu zen, beraz, gaur gaurkoz, esleitzeko proposamena une hartan oinarrituta egin da.
Hala ere, uztailean egin zuten bezala, pleguetan klausula sozialak sartuta dauden arren, koherentziagatik, abstentzioa mantentzen dute baina berriz dio balorazio positiboa egiten dutela jasangarritasunean eman diren urratsei buruz.
Alkate jaunak adierazten du saiatu egin direla.
Jarraian Berasategui jaunak, euskeraz, dio lehenik eta behin hasieratik, bere bozkaren zentzua eta argitzearren. Bere bozka abstentzioa izango da.
Autobus eredu berri honekin erabat ados daude, baino bere herri eredua dena izanagatik, beti zerbitzu publiko potente baten alde egiten dute.

Eta bere aukera publifikazioa da. Bai autobusak, ibilgailu bezela, bai Udalaren eskuetara pasatzen diren heinean, ba pentsatzen dute, hemen aukera bat galdu dela.


Egia esan, publifikazioaren alde benetan sinistu, zergatik ez da erraza. Horregatik, nolabait ulertzen dute. Ba bere helburua da gehien batean, subkontratak ekiditea.

Eta gero, sartzen dira subkontratazioan. Enpresa honek, bai euskeran eta berdintasunean, bai apustu egiten zuela besteak baino gehiago, orduan hori txalotzekoa da, eta beno, ados daude.


Gero hemen, bai aipatzen da, abantaila gehien dituen eskaintza ekonomikoa. Eta ez da egia, baino ondo ikusten dute, ze eskaintza teknikoa eta baldintza sozialetan, bai diferentzia markatu duela beste eskaintzekin.
Eta nahiz ba akats bat hurrengo aktan zuzentzeko baldin bada ere, ondo iruditzen zaie, kriterio ekonomikoak bakarrik ez egotea. Bai kriterio teknikoak eta bai kriterio sozialak hartu izatea.

Eta orduan, hau esanik ba, bere adostasuna ematen den aldakatarekin autobus eredu berri honentzat, bai lineetan noski, eta ados daude eman diren linea, ba bai 12an sortu ziren horietan eta egin behar diren aldaketetan.

Baita ere “zero isurtze”, “zero emisio” ba autobus elektriko honetan, baina baita ere, eta hau hemen daude Talde guztien, oniritziarekin, pentsatzen du lortuko dutela, haratago pausu bat eman behar dutela, eta bertan sortutako energia berriztagarriekin ibiltzeko kapaz izango liratekeen autobus zerbitzu bat lortzea.

Eta pausuak ematen ari dira energia gaian Udal Gobernuarekin, eta gehienak egongo dira hor. Eta hori izan behar da hamar urte hauetan lortu beharreko puntu bat. Ez bakarrik “zero emisio” baizik eta energia garbi batez izatea. Herrian sortu daitekeen energia garbi eta eredu jasangarri batean.

Eta horregatik, bere bozka aldekoa ez izatea garbi utzi du hasiera batean zein den, baino autobus ereduarekin guztiz ados daude.
Laborda andreak hitza eskatu du Berasategui jaunari erantzuteko, izan ere adierazi dituen adibide horiek ikusi nahi lituzke EH Bildu taldeak gobernatutako udaletan. Izan ere beti -eta eztabaida handietan sartzea ez du nahi- baina mugikortasuneko beste zinegotziekin korrelazioa du, Errenteria edo Hernaniko Garraio Agintaritzan daudenekin. Eta asko hitz egiten dute, noski, garraio publikoaz, izan ere foroa hori da eta ez die entzun aurrera eramaten ez beren udalerrietako autobus lineen publifikazioak, ezta mugikortasun elektrikoaren aldeko apusturik ere.
Eta egia den arren aitortu egiten duela, beti esaten du pauso bat haratago eman behar dela. Eta pauso bat haratago emateko gustatuko litzaioke EH Bilduk gobernatzen duen tokietako adibideak ikustea.
Izan ere, benetan, pausurik gehienak ematen ari diren tokiak, kasu zehatz honetan behintzat, EH Bildu taldeak gobernatzen ez duenetan da.
Beraz, beti eman daiteke pauso bat haratago, gehiago aurreratu liteke, baina beti beste adibide batzuez, beste eredu batzuez hitz egiten dute, baina inoiz ez ditu ikusten Gipuzkoan aurrera eramaten.
Eta bai gustatuko litzaiokeela alderdi hori argi geratzea, mugikortasun elektrikoaren aldeko apustu argia egiten ari direnak, jasangarritasunaren alde eta garraio publikoa bultzatzearen alde, kasu honetan Irungo Udala dela.
Berasategui jaunak hitza hartu du gaia zertxobait argitzeko eta hiriaren ereduari buruz hitz egin duenean, herriaren ereduari buruz, ez dela mugikortasunaren gaiari buruz ari.
Hau da, aipatzen duten gizarte eredua, publifikazioei dagokienez, ikusten den bezalakoxea da. Eta kudeaketa publikoa eta tokikoa den edozein eremutara joan dezakezu.
Adierazten du ez dagoela esan beharrik Donostian aurreko legealdian hasi zirela eta gero aldaketari jarraipena eman zaiola eta autobus elektrikoaren alde egin dela.

Baina ez da kontua dominak jartzen hastea ere, baina Bergaran eta Pasaian hala egin dute zabor bilketarekin, publifikatu egin da.


Kudekaetarako eredu bat da eta Berasategui jaunak berriz dio ez dela ari inola ere garraio publikoaz eta mugikortasunaz soilik hitz egiten. Kudeaketa eredu bat da eta horretan sinesten dute, kudeaketa publiko potente batean, besterik gabe, eta ez du nahi inola ere ika-miketan sartu kontu honetan.
Izan ere ados daude, baina ez da soilik mugikortasun kontua, izan ere alderdi guztietan beraiek nahi duten gizarte eredua da, non sektore publikoa indartsuagoa izango den, besterik gabe. Ez du urrunago joan nahi izan, besterik gabe autobusen gaiarekin kointziditu du, aurrera egiteko aukera bat izan zitekeen.
Zaila da eta ulertzen du, baina Bergaran egin zen… Pasaian ere egin zen zabor bilketarekin -arazoak egon dira, horregatik azpimarratu du- arazoak ematen ditu lan alorrean, baina tira, hori ez da oztopo, hala ere horrek jarraitzen du beraien gizarte eredua eta publikoa izaten, besterik gabe.

El Señor Alcalde abre el debate, dando en primer lugar la palabra a la señora Laborda, Delegada de Movilidad.

La señora Laborda, considera que con este punto ya se traen al Pleno los primeros acuerdos para poner en marcha el nuevo modelo de IrunBus, de nuestro transporte público urbano y en concreto, la empresa que va a gestionar, durante los próximos cinco años, el contrato.


Cree importante, resaltar que llevan más de dos años trabajando sobre qué modelo se quiere para el transporte público urbano en Irun.
Tenían un buen punto de partida. Y hay que recordar que tenemos las líneas de transporte público que más pasajeros mueven, por toda la ciudad.
Y que, además, es un servicio fiable, puntual y que, después de los cambios que se introdujeron en el 2012, cree y así lo demuestran los datos, que prestamos un buen servicio a la ciudadanía irunesa, y eso es lo verdaderamente importante.
Eso les ha dado un espacio para, junto con la Mesa de Movilidad, y los Partidos Políticos y las diferentes asociaciones y entidades, de hacia dónde se quería caminar. Y, sobre todo, pensar en que hay que ir hacia un modelo basado en dos puntos claros.
Por una parte, en un modelo pensado en la sostenibilidad. Y han visto en un punto anterior, en la modificación de créditos, como también se están dando esos primeros pasos, para que la Línea 1 sea eléctrica.
Pero es verdad que es un primer paso para los próximos cinco años. Pero el objetivo final es que la próxima década, en los próximos diez años todo el transporte urbano de la ciudad sea eléctrico.
Y, desde luego, ya simplemente con la apuesta que se va a realizar para el 2018 con la Línea 1, Irun se situará en primera línea en movilidad eléctrica a nivel de España.
Sobre todo, por el número de viajeros que tiene la Línea 1, y cree que eso es un motivo para sentirse orgullosos todos y todas. Esa clara apuesta por la sostenibilidad, por las “emisones cero”.
Y luego, otro de los elementos fundamentales era prestar más servicio, a través de las líneas de transporte urbano.
Continua explicando que hay dos líneas que funcionan muy bien, por el número de pasajeros que mueven: la Línea 1, la del Hospital-Zaisa y la Línea 2, la del Centro-Ventas.

Pero sí que creían necesario, y por eso han creado una nueva línea de transporte, la Línea 4, con un sentido circular, que partiendo de Fermín Calbetón, va a permitir a través del Paseo Colón, llegar a Anzarán y dar servicio a un barrio que tiene problemas de accesibilidad.

Aunque es verdad que está cerca del centro, las pendientes hacen que a muchas personas les resulte dificultoso salir de su barrio, sobre todo a las personas mayores, a ellas les queríen dar un buen servicio.
Y va a permitir también, volviendo por la Avenida Gipuzkoa, tener una parada enfrente del Ambulatorio, que también era una demanda, no sólo de ese entorno, sino también del barrio San Miguel.
Luego, recorrer la Avenida Euskal Herria, que ahora mismo carecía de transporte público, para luego llegar a través de Olaberria, volver a San Juan. Y mantener la Línea 3, solamente en sentido de Artia porque, además, con la apertura de las instalaciones del Tenis Txingudi, en el verano, también se tenía que ampliar la línea.
Y para poder mantener la frecuencia, también es necesario separarlo de tal y como actualmente se encuentra.
Con esas dos líneas básicas, en las que han venido trabajando a lo largo de estos años, como decía la de un modelo eficiente y sostenible con “cero emisiones”, y un modelo que dé todavía, un mejor servicio a los iruneses e irunesas.
Esta adjudicación, es el primer paso para tener la empresa que va a llevar a cabo la concesión de la gestión de las líneas. Y próximamente, también se seguiran trayendo al Pleno acuerdos para poder electrificar la Línea 1, para poder adquirir los vehículos eléctricos.
La señora Laborda también quiere recordar, porque también lo incorpora en los pliegos, y también en el contrato que se firmara, que se han incorporado cláusulas sociales en este contrato, que se recogen los derechos laborales de los trabajadores y trabajadoras, y que también, por supuesto, se recoge la subrogación.
Pero también hay más cláusulas, sobre todo algunas relacionadas con la igualdad, y ya mirando más en concreto a SPI, ya que recuerda, que su voto fue la abstención, porque “todavía no estaba la instrucción de cláusulas sociales”.

La instrucción de cláusulas sociales está entregada, señala la señora Laborda y espera que eso sea un motivo para el cambio del sentido de su voto. Porque le parece que es un tema lo suficientemente importante, y además en el que cree que hay algún acuerdo. O sea, que eso también puede ese cambio.

En todo caso, sí volver a resaltar que este acuerdo, -que sabe que es ampliamente compartido por los diferentes Grupos Políticos-, es muy importante para la Ciudad, porque nos sitúa en la vanguardia a nivel de sostenibilidad.
Finaliza su intervención diciendo que cree que es muy importante, no solamente pensar en el ahora, sino en pensar en el futuro y en las siguientes generaciones.

El señor Alcalde agradece las palabras de la señora Laborda y por alusiones, invita a intervenir al señor Soto, que comenta que por interpelación directa, en primer lugar quiere decir que, ya lo valoraron en julio, y que también lo van a hacer ahora, al igual que lo han hecho en otras ocasiones también, valorar muy positivamente los pasos que se están dando en relación con la sostenibilidad, en el marco de lo que es la red de transportes en Irun.


Porque, entienden que además de ser importante es ejemplificante para la ciudadanía. Y, además, la cuestión de la sostenibilidad, a día de hoy, -y desde hace ya mucho tiempo-, representa un eje de desarrollo a futuro muy importante; y de oportunidades, muy importante.
Y, además de eso, porque no les queda más remedio, es decir que, a día de hoy, la situación tal y como está, obliga a que especialmente las instituciones, que son las que tienen que dar primero ejemplo, den pasos en esta dirección.
Más allá de eso, respecto al sentido de su voto y como ha dicho al comienzo, por interpelación directa ha de decir que su Grupo se abstuvo en su momento, lo razonaron porque efectivamente, en ese momento, la instrucción de cláusulas sociales no estaba encima de la mesa, no se les había presentado hasta ese momento, y tampoco estaba en curso.
Y, claro, las condiciones que se aprobaron en su momento fueron aprobadas sin esa instrucción en marcha, por tanto, a día de hoy, la propuesta de adjudicación ha sido en base a ese momento.
Aun así, valoran como hicieron en julio, que las cláusulas sociales que están incorporadas a los pliegos, por coherencia, mantienen la abstención, aunque insisten en la valoración positiva que hacen de los pasos en relación con la sostenibilidad.

El señor Alcalde, comenta que se ha intentado.


A continuación el señor Berasategui explica en euskera que en primer lugar y para aclarar el sentido de su voto desde el principio, dice que se van a abstener.
Están totalmente de acuerdo con este nuevo modelo de transporte pero teniendo en cuenta cuál es su modelo de ciudad, siempre van a trabajar a favor de un servicio público potente.
Y su opción es la publificación. En la medida en que los autobuses, como vehículos, pasen a manos del Ayuntamiento, pues, piensan que aquí se ha perdido una oportunidad.
A decir verdad, creer realmente en la publificación no es nada fácil. En ese sentido de alguna manera lo entienden. Pero su objetivo en gran medida es evitar las subcontrataciones.
Y después, se meterán con las subcontrataciones. Esta empresa sí que apostaba más que otras en temas de euskera e igualdad y entonces eso es encomiable y bueno, están de acuerdo.
También se recoge aquí la oferta económica más ventajosa. Y no es verdad, pero consideran que está bien porque en la oferta técnica y en las cláusulas sociales sí que ha marcado la diferencia con respecto a otras ofertas.
Y aunque se trate de un error que al menos será corregido en la siguiente acta, les parece bien que no solo se tengan en cuenta los criterios económicos. Que se tengan en cuenta también criterios técnicos y sociales.
Entonces, dicho esto, cuentan con su conformidad para la modificación de este nuevo modelo de autobuses, también a las líneas, y están de acuerdo con las líneas que ha citado, con las que se han creado el día 12 y con las modificaciones que se van a llevar a cabo.
También están de acuerdo con el objetivo de "emisiones cero" que quieren implantar con este autobús eléctrico pero también piensan, con el visto bueno de todos los Grupos aquí presentes, que tienen que avanzar un paso y conseguir tener un servicio de autobuses capacitado para funcionar con energías renovables de producción propia.
Y están avanzando en temas de energía con el Gobierno Municipal y la mayor parte estará recogido ahí. Y ese es uno de los puntos que deberíamos conseguir en los próximos diez años. No solamente "emisiones cero", también que sea con energía neta. La energía neta de producción propia en base a un modelo sostenible.
Ese es el motivo por el que quieren dejar claro que nuestro voto no va a ser a favor, pero con el modelo de autobuses están totalmente de acuerdo.
Pide la palabra la señora Laborda para contestar al señor Berasategui, que le gustaría ver esos ejemplos que ha comentado, en ayuntamientos gobernados por EH Bildu. Porque siempre, -y sin querer entrar a grandes debates-, pero tiene correlación con otros concejales de movilidad, que están en la Autoridad del Transporte, como Errenteria o Hernani. Y hablan mucho, lógicamente, de transporte público, porque ese es el foro, y no les ha oído llevar a cabo, ni las publificaciones de las líneas de autobuses de sus municipios, ni siquiera la apuesta por la movilidad eléctrica.
Aunque es verdad que lo reconoce, siempre comenta que hay que dar un paso más allá. Y para dar un paso más allá, pues también le gustaría ver ejemplos en aquellos lugares donde goberna EH Bildu.

Porque sinceramente, donde más pasos se están dando, es allí donde en este caso por lo menos en concreto, no gobierna EH Bildu.


Así que, siempre se puede dar un paso más allá, podría avanzarse más pero siempre, hablan de otros ejemplos, de otros modelos, pero nunca los ve llevar a cabo en Gipuzkoa.
Y sí que le gustaría que quedase claro esa parte, que quienes están realizando una clara apuesta por la movilidad eléctrica, por la sostenibilidad y por el impulso al transporte público, en este caso es el Ayuntamiento de Irun.
Toma la palabra el señor Berasategui, para aclarar un poco el tema y señala que cuando se ha referido al modelo de ciudad, al modelo de pueblo, no se refiere únicamente al tema de movilidad.
Es decir, se refiere a un modelo de sociedad que es tal y como lo ven, en cuanto a las publificaciones. Y puede ir a cualquier ámbito de lo que es la gestión pública y local.
Señala que huelga decir que en Donostia, fue en la legislación anterior cuando se empezó, y luego se le ha dado continuidad hacia el cambio, hacia el autobús eléctrico.
Pero tampoco, es cuestión de empezar a colgarse medallas, pero en Bergara, y en Pasajes se ha hecho con la recogida de basuras, se ha publificado.
Es un modelo de gestión, e insiste el señor Berasategui, que no está en absoluto hablando únicamente del tema del transporte público y la movilidad. Es un modelo de gestión en el que creen, en una potente gestión pública, simplemente, sin intentar para nada, en “dimes y diretes” en este aspecto.
Porque están de acuerdo, pero no es solamente con la movilidad, sino que en todos los aspectos es su modelo de sociedad, en el que el sector público sea más potente, sin más. No ha querido ir más allá, simplemente ha coincidido que es el tema de los autobuses, que podía ser una posibilidad de ir adelante.
Es difícil, y lo entiende, pero en Bergara se dio… En Pasajes también se dio con la recogida de basuras -ha habido problemas, por eso lo ha recalcado- da problemas a nivel laboral, pero bueno, que eso no deja de ser, que a pesar de eso sigue siendo su apuesta de modelo social y público, sin más.



Beste esku hartzerik ez zegoenez, proposamena bozketara eraman da eta gehiengoaren botoez onartuta geratu da, ondorengo jaun-andreen aldeko botoarekin: Alkatea, Laborda, Páez, Eizaguirre, Corchón Arretxe, Martínez, Alegre, Álvarez, Maestro eta Gómez Adrian Irungo Sozialistak udal taldetik; Iridoy, Larraza, Corchón Álvarez, Gómez Sarasola eta Guezuraga EAJ-PNV udal taldetik; eta de Bengoechea eta Larrea Popularren udal taldetik. Eta ondorengo jaun-andreen abstentzioarekin: Soto, Reglado, Oyarbide, Lorenzo eta Peña Sí se Puede Irun udal taldetik; eta Melida, Díez eta Berasategui Euskal Herria Bildu udal taldetik.


Al no haber más intervenciones, se somete la propuesta a votación quedando aprobada por mayoría, con los votos a favor de los señores y las señoras: Alcalde, Laborda, Páez, Eizaguirre, Corchón Arretxe, Martínez, Alegre, Álvarez, Maestro y Gómez Adrián del Grupo Municipal Socialistas de Irun; Iridoy, Larraza, Corchón Álvarez, Gómez Sarasola y Guezuraga del Grupo Municipal EAJ-PNV y de Bengoechea y Larrea del Grupo Municipal Popular y las abstenciones de los señores Soto, Reglado, Oyarbide y de las señoras Lorenzo y Peña del Grupo Municipal Sí se Puede Irun y de los señores Melida, Díez y Berasategui del Grupo Municipal Euskal Herria Bildu.




Yüklə 1,14 Mb.

Dostları ilə paylaş:
1   ...   6   7   8   9   10   11   12   13   14




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©muhaz.org 2022
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə