Sujetos Políticos de Euskalerria Advertencia preliminar


Sobre los medios de comunicación



Yüklə 260,56 Kb.
səhifə5/9
tarix31.10.2017
ölçüsü260,56 Kb.
1   2   3   4   5   6   7   8   9

Sobre los medios de comunicación

RUIZ OLABUENAGA, JOSÉ IGNACIO, Opinión sin tregua. Visos y denuestos del nacionalismo vasco 1998-1999, Bilbao, Fundación Sabino Arana. 144 págs. ISBN: 84-88379-49-8.


Como suele ocurrir con el nuevo conocimiento científico, en el que muchos de los nuevos logros suelen venir determinados por unos intereses concretos, el análisis que en este país se suele hacer del conflicto que vivimos suele estar determinado por el interés de cada facción. Aunque, esto es achacable tanto al nacionalismo clásico como al, recientemente denominado,” constitucionalismo”, es este último el que con mas magnitud ha caído en la contradicción de defender un único “estatus” político posible con el pretexto de ser la única defensa que queda ante el nacionalismo: un sistema que, supuestamente, solo acepta aquello que pertenece a su mundo y aniquila todo lo demás.
En este libro, José Ignacio Ruiz Olabuenaga recoge en forma de denuncia algunos de los ejemplos más significativos de cómo el bando no nacionalista, ante las expectativas de solución que abría la tregua, aún sin verdadera intención por parte de ETA, satanizó al nacionalismo. El autor analiza algunos ejemplos significativos de cómo teóricos y creadores de opinión, con un discurso carente de análisis y con clara intención de negar al adversario, han contribuido a crear este estado de enfrentamiento total que conocemos en la actualidad. En este libro el autor se vale, principalmente, de dos conceptos para analizar la forma con que el “antinacionalismo”, que, muchas veces es “nacionalismo español” ha vilipendiado al nacionalismo vasco: el “viso” y el “denuesto”. El viso, aplicado a este campo, viene a ser algo así como la resultante de un análisis superficial, caricaturizado y de nivel pre-racional orientado a persuadir a los demás. El denuesto la aplicación de lo anterior desde la condena emocional y sin ningún juicio crítico.
Lo que el autor pretende con este trabajo es dar cuenta de las principales críticas recibidas por el nacionalismo, durante el periodo de tregua de ETA, siempre bajo la impronta del “viso” y mediante el “denuesto”. Pretende ilustrar como los principales comentaristas políticos de los medios escritos de mayor relevancia, - con la sorprendente omisión por parte del autor de los comentaristas de “ El Diario Vasco”-, han tratado al nacionalismo como una ideología peligrosa que hay que eliminar. También da ejemplos de discurso basado en la falta de rigor y criterio en los nacionalistas, aunque el autor considera que no puede haber comparación posible.
La crítica el estos comentaristas lanzan contra los nacionalistas se articula sobre estas acusaciones de, irracionalidad, violencia, racismo, tribalismo, incongruencia, utopía peligrosa, que en su mayoría comparten casi todos estos periodistas. Pensadores de la indudable talla de Gabriel Albiac o Fernando Savater quieren partir de la hipótesis innegable de que cualquier nacionalismo vasco es irracional, necio e intelectualmente ruin. Además, es algo que la propia evolución obliga a eliminar. Otros comentaristas de menor talla intelectual como J.María Portillo, José María Calleja, Santos Julia, Patxo Unzueta, Javier Marías, J.M. Carrascal ven en el nacionalismo una utopía tribal que contiene una utopía irrealizable, que no aporta nada bueno y que se define en un pensamiento reaccionario. En reflexión del propio sociólogo, siguiendo la estela de una cita de Savater, “el nacionalismo es una coartada antidemocrática, su populismo no es una estructuración de individuos con derechos civiles iguales para todos, sino un gregarismo borreguizante (p. 32).
Junto a todos estos, por su destacada enemistad irracional y su tono bélico, se sitúan los del grupo de la España de la pandereta como patria unificadora que tachan al nacionalismo vasco de racista (por su euskaldunismo), terrorista (por una supuesta relación nacionalismo-ETA) y violento en su esencia. Eso sí, estos “teóricos” hacen gala del lenguaje mas belicoso para proponer su paz en el innegable ( pues de el viven estos) contencioso vasco.
Como ya hemos señalado el “viso” y el recurso al “denuesto” son mucho menos utilizados por el nacionalismo. Aunque, por supuesto, existen grandes razones para una crítica seria al nacionalismo, hemos de admitir que en este sentido el recurso mas utilizado por los nacionalistas es el victimismo. Resulta, también, de criticar que Ruiz Olabuenaga haya metido en el mismo apartado a articulistas cercanos al nacionalismo gobernante y al MLNV, cuando el propio momento de la tregua propició una coyuntura artificial en la que no se muestran en toda su claridad las estrategias.
El autor concluye: “No es de recibo que un problema sociopolítico de tal transcendencia para la convivencia social democrática de los españoles sea abordado con el bagaje intelectual y emocional de los visos y los denuestos en lugar de con la serenidad informativa y la neutralidad valorativa” (p. 94).

IDOYAGA, PETXO, Euskal gatazkaren begiak, Zarautz, Erein, 2001, 93 págs, ISBN 84-95589-18-4.


Petxo Idoyaga, lan honen bitartez, azaltzen saiatzen da zein garrantzizkoak izan diren hedabideak euskal gatazkaren bilakaeran. Hauek, egilearen ustetan, erabakiorrak izan dira eman izan diren indar-konfrontazioa areagotzen, polarizazioa bultzatzen, eta, horrekin batera alboratu egin dute eztabaida sakon eta demokratikoa: “ ....edozein aztertzaileak ikusi eta ondoko orrietan erakutsiko dugun bezala, hedabideak gatazka politikoaren parte eraginkorra dira dagoeneko, polarizazio eta enfrentamenduaren alde jokatu dute eta gehienetan egin diote uko datxekion funtzio bati, eztabaida demokratikoa aberasteari, alegia....euskal gatazkak argiro erakutsi du liskar poltiko-sozialen tratamenduan harantzago jo duen kazetaritza mota...”(p.18)
Horren adierazgarri aipatzen dituen adibideak egokiak direnez baloratu gabe, esan behar da ukaezina dela euskal gatazkan, beste edozein politika-alorretan bezala, bai abertzale-kutsuko hedabideek bai espainiarrek izan dutela bere eragina. Hala ere, eta honen harira, berak hedabideen jokabideetan azpimarratzen du inflexio puntu bat. Inflexio-puntu hau kokatzen du 1987. urtean. Urte honetara arte deskribatzen dizkigu berez bere benetako helburu soziala betetzen duten hedabide batzuk: “Erredakzio estatutu” batzuk eratu ziren, eta haien bidez arautu ziren kazetarian “informazio eskubideak”...kazetaria zen aldetik, parte har zezakeen zuzendariaren hautapenean, lankideekin batera editorialen aurkako iruzkinak bultza zitzakeen..., lana kalte-ordaina kobratu eta gero uzteko eskubidea zuen egunkariak bere jokabide editoriala aldatzen bazuen. Horrenbestez, gizartea zen informaziorako eskubidearen egiazko subjektua, eta eskubide horren bitartekari eta berme jokatzen zuten kazetariak “(p.31) . Kazetaritza-mota honetaz aipatzen du askoz ere molde klasikoago bati zegokiola, bere tonua eta informazio-tratamenduari dagokionez.
1987tik aurrera molde klasiko hau, agerraldi guztien eta angelu ezberdinetatik informazioa emate hau bertan bera geratzen da Ajuria Eneako Itunaren eraginpean: “Ajuria Eneako Ituna izan zen jarrera haren azalpen argiena....Handik aurrera, era dikotomikoan aurkeztu zuten egoera, demokraziaren (alderdien arteko akordioaren) eta antidemokraziaren (ezker abertzalea eta indarkeria kondenatzen ez dutenen)artean (p35)”Egiaz, kazetarien militantismoak ez zuen demokraziaren alde jokatu, baizik eta ETA-ren eta ezker abertzalearen kontrako polizi soluzioen alde. (p.42)” . Gure ustetan, inflexio-puntu honen deskribapena autorearen subjektibitateaz beterik dago. Ez dago esaterik Ajuria Eneako Itunean zehazturiko printzipioek ez zutela eraginik izan hedabideen informazio emateko eran. Itun hau politikan izan zuen pisua erabatekoa izan zen. Maltzurkeri handiaz jokatzea litzateke planteatzea politika-loturarik gabeko hedabideen sare bat. Egia da hedabide-talde bakoitza dagoela hertsiki loturik alderdi edo ideologia zehatz batera, eta, horren eraginez, politika maila ematen diren adostasun-desadostasunak neurri antzekoan emango direla hedabideen informazio-tratamenduan. Hortaz, Ajuria Eneako Itunaren sinatzaileek osatzen zuten gehiengo zabal-zabala ezinbestean islatuko zen halaber kazetaritzan. Are larriago dirudi, nola edo hala, autoreak iradokitzen duena, esanez Itun horretara arte hedabideek jokatzen zutela libreki, askatasun politiko osoz eta konponbideen bilaketa aberastuz. Egia esanez, hortik aurrera, biziagotu egin zitekeen MLNV-ren aurkako eraso mediatikoa, baina diogun bezala, jarrera hori ez da kazetaritza eta politikaren artean sortutako lotura berriarengatik, eta aitzitik, bai esan daitekeela, politika mailan kanpoan ia inor utzi ez zuen adostasun zabal horrek bere isla era izan zuela kazetaritzan.
Autoreak kritikatzen du atentatuei ematen zitzaien ikusgarritasuna, eta, horren bitartez zabaldu nahi izan zen MLNVren aurkako mesprezua. Planteatzen du objektibitate handiagokoa, edo inpartzialtasun handiagokoa izan zitekeela ETAren jardunaren kritika gordina egin beharrean, ekintza horien atzean zeuden motibazioak aztertzea eta gatazkaren muinera jotzea. Egia esanik, egin-egin zitekeen, bai, baina, horrela jokatuz, informazio-jarduna bortizkeri armatuaren partaide eta osagai bilakatuko zatekeen Eta ez gara engainatuko, eginkizun “inpartzial” hori ezin hobeto eta argiago egiten zuen MLNVren berezko prentsa zen Eginek eta bere ondorengo Garak. Gauzak horrela planteatzean, eman liteke, mundu horrekiko aspalditik dirauen erabateko arbuioa datorrela MLNVz edo bere izaeraz emandako informazio desitxuratutik. Errealitatetik oso urrun dago esatea MLNVren isolatze sozial hori datzala bere izaeraren ezjakintasun batean, eta, ez, aitzitik, bere jardun odoltsuaren ezagutza ezin hobean.
1997.ean, Miguel Angel Blancoren erailketarekin batera, autoreak azpimarratzen du beste inflexio-puntu bat. Hemendik aurrera Espainiako hedabideak aldentze-urrats nabarmen bat emango dute, eta terrorismoaren gaitzespenarekin batera hasiko da nazionalismoren aurkako eraso mediatiko bat.: “...tratamendu molde bakar bat sendotu zen hedabide gehienetan: Ermuko espiritua deitu zena alegia...Oinarrizko hiru ideia huen gainean eraiki zuten hedabideek beren diskurtsoa: esker abertzalea bakartuko zuen gizarte mobilizazioa.../elkarrizketarako ezein zirrikitu itxi.../nazionalismoak Gobernu zentralaren aurren duen edozein aldarrikapen arbuiatu...(p.63)”.Jarrera hau, oraindik ere, areagotu egin zen 1998.ean, Lizarra-garaziko akordioarekin batera: “...Inoiz ere ez zuen ordura arte kazetaritza politikoak hain bortizki murriztu euskal gizartearen irudia gehiengo demokratikoaren eta gutxiengo banatuaren artean, nola 1997ko uztaileko egunen ondoko urtean zehar; inoiz ere ez zitzaion horren aho batez aitortu Barne Ministerioari protagonismo ia absoltua ETAren gaian; eta ordura arte inoiz ere ez zuten hedabideek hain bortizki satanizatu nazionalismoa...Inoiz ez dira, garai hartan bezala, gatazkaren ikusgarritasunerakoa eta manipulaziorako komunikazio-estrategiak hain sistematikoki eta hain elkar harturik erabili (p. 69)
Libururuaren azken aldean, Lizarrako akordioari dagokionean, autoreak neurriz kanpoko ausardiaz, lehenesten du hedabideek honen porrotean izan zezaketen garrantzia: “Eta proiektua lur joarazi zuten arrazoiak aztertzerakoan, hedabideen Lizarra-Garazik esan nahi zuen guztia itxuragabetu zutela aipatu zuten lehenik...(p.71).” Gorago aipatutakora mugatuko gara berriro ere, esanez hedabideak ez direla politikatik lekora geratzen diren eragile bat. Ukaezina da, Euskal auzian hedabide gehienak espainiar eskuetan egoteak badaukala bere erasana, eta, betidanik, lortu izan dutela bereganatzea hainbat hiritar zalantzatiren aburua eta jarrera. Baina, aldi berean, esan behar da, hauek ez dutela hainbesteko eraginik izan euskal gizartean. Horren lekuko, autoreak berak, garai hartan ospatu ziren hauteskundeen emaitzak. Beraz, kontresankorra litzateke aitortzea, autoreak egiten duen moduan, euskal gizartean hedabideek ez dutela eragin politiko zuzena, eta, aldi berean esatea hauek izan zirela Lizarraren akordioaren bilakaeraren erantzule garrantzitsuetako bat. Inork ez luke ukatuko Lizarra akordioaren kudeaketan faktore anitzek hartu zutela parte, eta hedabideei hainbesteko garrantzia ematea ez dela sostengarria.



Yüklə 260,56 Kb.

Dostları ilə paylaş:
1   2   3   4   5   6   7   8   9




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©muhaz.org 2020
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə