Acta de Pleno 23. 12. 15



Yüklə 0,8 Mb.
səhifə5/14
tarix04.11.2017
ölçüsü0,8 Mb.
#30711
1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   14

Urratsak ematen jarraitu behar dugu trenbide horretarantz, jarduera zehatz eta bideragarrien bitartez.
Datozen lau urteotan, trenbidea iristearekin batera Aduana kalearen inguruan lehenengo jarduera egin beharko da, erabili gabeko pabilioien parte garrantzitsu bat eta eraikin nagusia erosiz.

Ideia zera da, espazio hauek hirian berriz integratzea jarduera berritzaile, hezitzaileetarako lurzoru gisa eta hirigunetik geltokira joateko sarbide berria bihurtzea.

Hau guztia abian jartzeko tresna oso garrantzitsua daukagu, oso baliotsua, elkarte publiko eraginkor eta saneatua, zeinaren partaide garen Irungo Udala, Eusko Jaurlaritza eta Aldundia, eta ZAISA izena du. Badu kapital eta baliabide nahikoa eragiketa honi eta beste batzuei ere ekiteko.

Badakit konplikatua dela, baina lehenengo urratsak izango dira ziurrenera zailenak eta konbentzituta nago egiteko momentua iritsi dela.

Honekin eragingo duguna da aldaketa bat eman dadila geure burua berriz inbentatzeko, hiri honek askotan egin izan duen bezala.
Duela berrehun eta berrogeita hamar urte hiri izateko legitimitatea lortu genuenean: duela mende bat Irunek, Udalaren beraren diruarekin, Bidasoa gainetik igarotzeko zubi bat egin zuenean, Europari lotu gintuena.

Duela gutxi ZAISA erakundearen bitartez jakin izan genuenean aduanak desagertzeak zekarrena gainditzen.

Edo, ahots ugari aurka agertu arren, FICOBA abian jarri zenean eta, gaur, azoka jardueretan tradiziorik ez zeukan hiri bat erreferentziazko gune bihurtu denean.

Las ciudades hoy tienen que pensar en su futuro.


Irun tiene que pensar en su futuro. Es el tiempo de las ciudades. Sin duda, hoy más que nunca.
Tenemos por un lado la oportunidad de participar directamente en nuestro entorno más cercano como nunca.

Hoy la información y la movilidad hacen que tengamos mayor conocimiento de lo que nos rodea y por tanto las ciudades viven, o vivimos una doble dinámica.

Por un lado, necesitamos cooperar y sumar esfuerzos, porque tenemos que trabajar juntos en muchos temas, para mejorar la vida de nuestros vecinos, pero al mismo tiempo estamos compitiendo unas con otras.
Todos nos movemos, para trabajar, para comprar, para disfrutar de la cultura y del ocio.
Irun, es un lugar atractivo para muchos de nuestros vecinos.

Ha creado oportunidades, enormes para trabajar y disfrutar, pero el resto de ciudades, también se mueven.

Nuestra situación, estratégica entre Donostia-Baiona, incluso Bilbao-Burdeos, si ampliamos un poco más el foco, nos lleva a ocupar una centralidad y comarca, que estamos obligados a saber aprovechar.
Pero no podemos perder el tren, y nunca mejor dicho.

La ciudad cambió hace ciento cincuenta años con la llegada del tren y la llegada del tren de alta velocidad a Irun, tiene que ser una nueva oportunidad, para provocar cambios positivos.


Tenemos que ir dando pasos, hacía ese paso ferroviario con acciones concretas y viables.
En estos próximos cuatro años, a la llegada del tren le tiene que acompañar, una primera actuación en el entorno de la calle Aduana, comprando una parte importante de los pabellones en desuso y el edificio cabecera.

La idea es reintegrar estos espacios en la ciudad como suelo para actividades innovadoras, educativas y convertirse en un nuevo acceso a la estación desde el centro.

Tenemos para poner en marcha todo esto una herramienta importantísima, muy valiosa, una sociedad pública eficiente y saneada de la que formamos parte el Ayuntamiento de Irun, el Gobierno Vasco y la Diputación, que se llama ZAISA, y que tiene capital y recursos suficientes, para abordar esta y algunas otras operaciones.

Sé que es complicado, pero los primeros pasos, serán seguramente los más difíciles, y estoy convencido de que ha llegado el momento de hacerlo.

Con esto provocaremos un cambio para volver a reinventarnos, como está ciudad ha hecho ya en numerosas ocasiones.
Cuando hace doscientos cincuenta años, conseguimos la legitimidad de una villa; cuando hace un siglo Irun, con dinero del propio Ayuntamiento, puso sobre el Bidasoa, un puente que nos unió a Europa.

Cuando muy recientemente con ZAISA supimos sobreponernos a la desaparición de las aduanas.

O cuando FICOBA, con muchas voces en contra, se puso en marcha y se ha convertido hoy, en una ciudad que no tenía tradición ferial, en un centro de referencia.


Azken batean, garrantzitsua da hiri-proiektua zehaztuta edukitzea, hauek guztiak batuko dituena: ideiak, kultura, mugikortasun eramangarria, herritarren indarra, bultzada ekonomikoa, heziketa, hirigintza, erantzukizun soziala, unibertsaltasuna, auzoak, hiri berezi eta bizi hau, hala baikara, osatzen duen guztia.

En definitiva, es importante tener definido un proyecto de ciudad, suma de ideas, de cultura, de movilidad sostenible, de fuerza ciudadana, de impulso económico, de educación, de urbanismo, de responsabilidad social, de universalidad, de barrios, de todo lo que compone esta Ciudad singular y viva, que somos.


Euskaraz jarraitzen du, esanez badaki Irun dela guztiok elkartzen gaituena, eta benetan uste du gardentasuna, elkarrizketa, gauza txikiak eta helburu handiak eta horiez gain kontrastatutako kaudimena lagun ditugula.

Programa honek etorkizuna ondo definitua izaten lagunduko digu.



Continua en euskera, señalando que, está convencido de que es Irun la que nos une a todos y cree realmente en la transparencia, el diálogo, en las cosas pequeñas y grandes fines y vamos a contar además con la ayuda de una solvencia contrastada. Este programa nos va a permitir contar con un futuro bien definido.


Gazteleraz jarraitzen du, esateko programa honen bitartez nahi izan dugu helburu hori lortzera eramango gaituzten lerroak markatu eta gustatuko litzaidake helburu hauen indarra sendotua izan dadila Udalbatza honetako gehiengo handi baten akordio zabal batez.
Elkarrizketa eta hitzaren defendatzaile konbentzitua naiz. Uste dut Irun beti izan dela horren eredu eta espero dut hau bezalako programak jarriko duen oinarriarekin eta elkar ulertzeko gaitasunarekin elkarrekin gauzatu ahal izango ditugula hobekuntza eta aukera hauek, Irunentzat, irundarrentzat.

Pasa al castellano, indicando que, hemos querido con este Programa, marcar las líneas que nos llevan a conseguir este objetivo y me gustaría que la fortaleza de estos objetivos, se viera reforzada con un gran acuerdo de la amplía mayoría de este Pleno.
Soy un convencido defensor del dialogo y de la palabra. Creo que Irun, ha sido siempre ejemplo de eso y confío que con la base de un programa como este y la capacidad de entendernos, podamos impulsar juntos estas mejoras y la puesta en marcha de estas oportunidades, para Irun, los iruneses y las irunesas.

Bere esku hartzearekin amaitu ondoren, eta gidoia jarraituz, aurrez Bozeramaileen Batzordean aztertua izan baita, bozeramaleek hitz egiteko txanda ireki du Alkate jaunak eta de Bengoechea andreak, Popularren Taldeko bozeramaleak, eman dio hasiera.


Una vez finalizada su intervención y de acuerdo con el guión, que previamente ha sido tratado en la Junta de Portavoces, el señor Alcade abre el turno de palabra de los señores Portavoces, iniciando este la la señora de Bengoechea, Portavoz del Grupo Popular.


Hizketari hasiera eman dio Alkate jaunaren diskurtsoaren amaierako hitzak aipatuz, alegia, Gobernu programa honen inguruan akordio handi bat gustatuko litzaiokeela, eta adierazten du akordioez hitz egiten dela eta kasu honetan esan nahi duena da beraiei Gobernu Programa hau dagoen bezala eman zaiela. Beraz, oso zaila iruditzen zaio akordio batera heltzea, agiria lehendik negoziatu gabe.

Jarraitzen du esanez hitzak oso jasoak izan daitezkeela eta belarrira ondo egin, baina hitzen atzean ekintzak egon daitezke. Zaila da honek akordio handi bat ekartzea, ezin izan bada bere idazketan parte hartu.

Eta hemen gertatu dena argi dago, "edo hartu edo utzi". Eta hori ez da akordio bat.

Iragartzen du bere taldea abstenitu egingo dela, arrazoi oso argi batengatik. Eta zera da, pertsonei, taldeei, alderdi politikoei epaitu behar zaielako egin dutenagatik eta egiten dutenagatik, eta ez egingo dutela esaten dutenagatik.

Eta egingo dutela esaten dutena, programa honetan, nahiz eta bere taldeak gauzak modu desberdinean egingo lituzkeen edo beste alderdi batzuetan lehentasunak jarriko lituzkeen, ez dute beraiek esango egin behar duten ala ez. Baina beren jarrera abstentzioa izango da eta gero epaituko dira emaitzak.

De Bengoechea andreak adierazten du gauza txikietatik hasiko dela. Adibidez, joan den agintealdiaren amaieran Udalbatza honetan onartu zen Ondare Kontseilu bat sortzea. Alkate jaunak hitz egin duenean esan du irundar denez kezka handia sortzen diola ondareak. De Bengoechea andreak gogorarazten dio Kontseilu hori ez dela abian jarri. Kontseilu horretan kategoriak ezarri behar ziren, izan ere egon daiteke ondare ukigarria eta baita ere ondare ukiezina, nahiz eta ukitu daitekeen zerbait fisikoa ez izanik ere, zaindu beharreko zerbait denean.

Azpimarratzen du Ondare Kontseilu hori ez dela garatu eta faltan botatzen dutela programa honetan, izan ere ez da gogoratu behar den gauza bat, baizik eta Udalbatza honen akordio bat da, garatzekoa.

Bestalde, badira beste gauza batzuk hobetu litezkeela iruditu zaizkienak. Bere taldeak aspaldi egin zuen eskaera bat dago, alegia, Irun definitzea Kulturaren Hiri gisa.

Bere ustez, eta dirudienez alkate jaunaren esku hartzea entzun ondoren, uste dute Irunen kultur alor bakoitzak, adinaren araberakoak, afizioaren araberakoak, … eskaintza handia duela. Baina alor bakoitzak ez daki beste alorretan zer egiten den. Aspalditik daramate Irun Kulturaren Hiri gisa difinitu dadin lortu nahian eta hala proposatu zuten, eta programan badira nahiko gauza interes kulturalez hitz egiten dutenak baina ez da bere taldeak nahiko zukeena.

Adierazten du ados daudela Alkate jaunak esan duenean ZAISA elkarte publikoa dela, erabat saneatua, baliabideekin, eta eskatzen du baliabide horietako parte bat bideratu dadila berori mantentzera, izan ere ZAISAren mantentze egoera nahiko txarra da, bai aparkalekuetan, bai lur azpikoan eta bai gainekoan, sarbideak, barneko errepideak.

Beraz, ZAISAk hainbeste diru badu, pentsatzen du mantentze lanetara gehiago bideratu beharko luketela.

Udal Aurrekontu parte-hartzaileei eta auzoei buruz adierazten du denok ados gaudela Aurrekontu parte-hartzaileekin, baina bultzatu dituzten Aurrekontu Parte-Hartzaileekin ezin dute desadostasun handiagoan egon.
Lobbiak sortzea bultzatu dute eta atzerantz doaz bai botoei eta bai demokraziari dagokienean.

Salatzen du jende bati nortasun agiria eskatu zitzaiola eta ez dakitela zer bozkatu duten ere. Baita botoa eman duen jendea ere, beren nortasun agiriak datu baseetan zeudelako, eta lobbiak sortzera iritsi da. Adibidez, Aurrekontu parte-hartzaileetan atera den lehenengoa ez daki nola egingo den, eta zalantza asko du Irungo Udalak egin beharrekoa ote den, edo hobe esanda, pentsatzen du Eusko Jaurlaritzak egin beharko lukeela, eta hori jendeari azaldu egin behar zaio. Ezin da guztietan baietz erantzun. Eta Irungo Udalak egingo badu, hor jarriko den dirua irundar guztien eskura jartzeko izango da. Horregatik esan dio baietz Aurrekontu Parte-hartzaileei, baina ez hauei.


Ezinbestekoa da beste formula bat bilatu eta garatzea, izan ere egun daudenak lobbiak dira. Eta herritarrak miresgarriak dira, gai dira baietz esateko eta muturreko egoerak jasateko, baina jendeak jasaten ez dituena da bidegabekeriak, eta bere ustez, Aurrekontu Parte-hartzaile hauek bidegabeak dira.

Alkate jaunak hitz egin du Herritarren Partaidetzarako Arautegi berri bat sortuko dela, etab. Eta hori da espero dutena, izan ere orain dagoen bezala ez daude eta inola ere ados.

De Bengoechea andreak azpimarratzen du herritarren parte-hartzeak adierazteko modu desberdinak dituela.

Herritarren parte-hartze antolatua dago.

Alkate jaunak esan du Auzo Elkarteekin hitz egiten dela, Auzoetako plana elkarrizketa horietatik datorrela, eta baieztapen horiek ukatu gabe, de Bengoechea andreak galdetzen du, zergatik somatzen dute hainbeste etsipen eta haserre elkarteetan? zerbaitek huts egiten du.

Dirudienez bi errealitate daude, bat Alkate jaunak kontatzen duena, eta bestea, Auzo Elkarteetara joaten direnean somatzen dutena, eta ziur dago gainerako taldeek ere somatuko zutela.

Bere ustez, sintonia handiagoa lortu beharko litzateke, izan ere gauzak ez doaz ongi.

Bere ideia azpimarratzen du, alegia, herritarren parte-hartzea, elkarteei dagokienean ere, atenditu egin behar dela. Eta herritarren partaidetza indibidualetik bereizita, HAZ bulegoan idatzia aurkezten duen harengandik, urte osoan zehar, izan ere hori ere herritarren partaidetza da eta haiei ere arreta eman behar zaie. De Bengoechea andreak pentsatzen du horren inguruan denbora asko edukiko dutela hitz egiteko eta akordioetara iristeko. Izan ere Programa entregatu zaie hitz egin gabe. Beraz, lehen esan duen bezala, abstenitu egingo dira.


De Bengoechea andreak jarraitzen du testua aztertzen eta, besteak beste, adierazten du ados dagoela esaten denean Irunen ekimen asko daudela, Irun Ekintzan, Irun On, K-Biziak eta oraindik gehiago planteatzen dira. Baina jendea galdu egiten da. Agian horietako bakoitzaren barnean daudenek jakin dezakete zertarako balio duten, baina udalaren jarduna orokorki ez da ulertzen eta agian izenak alde batera utzi beharko genituzke eta egiten denaren ikuspegi globalago bat eduki. Pertsonalki, de Bengoechea andreak ondorengo esperimentua egin du, alegia, Irun Ekintzan programari buruz galdetu eta jendeak ez du ideiarik zer den edo zertarako den, eta gauza bera Irun On programari buruz galdetzen badu.

Pentsatzen du beharrezkoa dela ekimen hauei guztiei, Made in Irun Talentua, etab. formatu bat ematea jendea sartzeko eta honek jakin dezan zertaz hitz egiten ari diren.

Beste puntu bat bere taldearentzat oso garrantzitsua dena, eta zera da, Irun hiri unibertsitarioa izan dadila eta ideia hori sustatu dadila.

Baina ez daude inola ere ados Palmera-Monteroko instalazio berriak erabiltzearekin, bere garaian esan zelako hor udal zerbitzuak egongo zirela eta bapatean iritziz aldatzen da eta unibertsitateko instalazioak doazela esaten da.

De Bengoechea andreak gogorarazten du hitzez esaten dena ere konpromisoa dela.
Programaren beste puntu batean, dio de Bengoechea andreak, langabezian dauden pertsonentzat Plan Berezi batez hitz egiten da, lehiakortasuna hobetzeko programak indartu eta zabaltzea, enplegua sortzen lagundu kontu-sailak handituz, komertzio berriak irekitzeko babesa ematea, … hau asmo onen dekalogo bat da eta partekatzen dute, eta ahal duten neurrian, beren laguntzarekin denen artean errealitate bihurtuko ditugu. Nahiz eta Alkateak esandakoaren arabera eman lezakeen beraien kontu bat soilik dela. Baina denak, bakoitza bere mailan, prest daude lan egiteko, hona datozen gauza horiek guztiak, eta ideia onak direnak, gauzatu ahal izan daitezen. Nahiz eta inon ez den jasotzen nola egingo diren.
Zera esaten da: bultzada lehen sektoreari, malgutasuna, erraztasuna eta laguntza eskainiz kokatzeko garaian. Ados daude, baina gauza zehatzak ikusi beharko lirateke, eta horretarako beren babes osoa eskaintzen dute.

Jarraian, eta beste puntu batera aldatuz, galdetzen du ea zein plan daukaten Siutz baserria berreraikitzeari buruz ari direnean, aurrez bideragarritasun ikerketa bat idatzita.

Ziur dago berez planen bat izango dutela, baina hori ere motz geratu dela programan, izan ere, inor izan bada beti horren alde egon dena, eta urteetan frogatu dute hala izan dela lehen sektorearekin, alegia, sektorea babestea eta arkitektura tradizionala den hori mantentzea eta, noski, Irungo baserriekin hasteko, hori bere Taldea izan da, beste taldeak ere bai noski, baina beren taldea lehen lerroan.

Baina Programan esaten dutenean eta irakurtzen duenean de Bengoechea andreak honakoa: "landa eta natura turismoa sustatzeko egiten dugun apustua, bai gure hirian eta zehazki Meakako Plan Bereziaren baitan, agintealdi honetan idatziko dira, Siutz baserria berreraikiko da bideragarritasun azterketa bat idatzi ondoren". Eta de Bengoechea andreak zera galdetzen du, alegia, ea ulertu behar dutena ote den nekazal turismoaren etxe publiko bat egitea pentsatzen duten.

Hurrengo puntuetako bat Irun solidarioaren aldeko Ituna da. Gogoratzen du bere taldea izan zela subentzioen lerroan jarri zuena Irunen behar gehiena dutenekin lan egiten duten erakundeentzat, beraz erabat ados egongo dira, eta beti izango dute beren babesa.

Jarraitzen du hitz egiten adieraziz, etxerik gabeko pertsonentzat aterpetxe bat eraiki edo egokitzeko aipatzen den puntuan zalantzak sortzen zaizkiela.

Gai honetaz denek eztabaidatu dute, izan ere denek sentitzen dute Irunen ezin dela onartu kalean bizi den jendea egotea.

Gaineratzen du orain arte konpondu izan dela pentsioak moldatuz, beraz, Irunen jendeak ez du aterperik gabe egon beharrik izan. Irunek beti eskaini die arreta etxerik gabekoei.


Orain, Programa honetan beste formula bat proposatzen dute, alegia, aterpetxe bat eraikitzea. Baina ohartarazpena kontuan eduki beharko litzateke, alegia, Udaltzaingotik egin izan dena, horrek dei efektua eduki dezakeela esaten baitu.

Azpimarratzen du orain arte inork ezin izan duela esan etxerik gabeko pertsonei ez zaienik atenditu, izan ere hiriko pentsioetan eman zaie arreta, modu horretan gainera ekonomia bultzatuz.

Azpimarratzen du bere taldeak zalantzak dituela neurri berri hau egokia den ala ez esaterakoan, beraz, beharrezkoa iruditzen zaio teknikariek horren inguruan daukaten iritzia entzutea.
Beste puntu batekin jarraitzen du. Kultura arteko bitartekariekin programa espezifikoak abian jartzeko asmoa dagoela eta gogorarazten die hori jada badagoela, ez da berria, beraz, berak uste duena da egin nahi dena areagotzea dela.
Etxebizitzaren gaiari buruz, de Bengoechea andreak galdetzen du ea irakurri dituzten bere taldeak Aurrekontuan aurkeztu dituen zuzenketak. Izan ere, lehen esaten zutenaren harira, Eusko Jaurtzarekin hitzartu, Irunvi elkartetik proposatu, … aipatzen direnetako asko, jada badaude eta egiten ari dira. Eusko Jaurlaritzak duela bost bat urte eraiki behar zituen gazteentzako apartamentuak Alberto Larzabal kalean, hori ez da berria, gertatzen dena da berandu datorrela eta espero du oraingoan Eusko Jaurlaritzak baietz esango duela.

Gauza bera gertatzen da Oñaurrekin, Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa zegoen eta honek ez du nahi egin. Baina ez da berria, Gobernuaren programan egoteko ez behintzat.

De Bengoechea andreak esaten du, Eusko Jaurlaritzak Oñaurren egin behar zituen eta egin ez dituen Babes Ofizialeko hirurogeita lau etxebizitzatik portzentaje bat hogeita hamabost urtetik beherako gazteentzat bideratuak izan daitezela. Hori belarrira oso ongi sartzen den zerbait da, adinekoez arduratu behar da, eta gazteez, eta noski horren alde dagoela, baina une honetan gehien sufritzen ari den sektorea, seme-alaba txikiak dituzten bikoteak dira.

Adirazten du adinekoen sektoreari batzuetan lagundu egin behar zaiola, baina orokorki, litekeena da pentsio bat edukitzea, berori txikia izanik ere. Gero eta gehiago ari da gertatzen bikotea bizi bada, bikoteko kide bakoitzak pentsioa kobratu dezakeela, izan ere emakumeak gero eta gehiago joan dira lanean txertatzen.

Bestalde, gazteak daude, gurasoekin bizitzen geratuko direnak, behar denera arte.

Baina gehien sufritzen ari direnak hogeita hamabost urtetik berrogeita bi urtera arteko bikote ezkonduak dira, bi haur txikirekin, eta biak langabezian.

Hori bai dela arazo bat, izan ere bizirautearen kezka handi horri elkartzen zaio haurrak babesteko eta norberak ahal duen onena emateko instintua, beraz, hau da okerren bizitzen ari den sektorea eta laguntza gehien behar duena.

Arrazoi hauek direla eta, iruditzen zaio lehentasuna eduki beharko luketela Babes Ofizialeko etxebizitzetan.

Faltan bota duen beste gauza bat Alkatearen azalpenetan zera izan da, Iparralde-Gal gaia.

Plan bat onartu zen Iparralde Gal eremurako, nahiz eta bere taldeak aurka bozkatu zuen. Baina ulertzen du demokrazia hori dela, bozketen emaitzak onartzea, norberak ematen duen botoaz gain. Egin ezin den plan bat. Beraz, pentsatzen du agintealdi honetan gai honi buruz hitz egin beharko litzatekeela.


Zuzenketetan bere taldeak proposatu duen beste gauza bat, eta oso garrantzitsua iruditzen zaiena, irisgarritasunaren gaia da eta hori ere ez dute hemen jasota ikusten, nahiz eta badiren gauza batzuk, eskailera mekanikoak, igogailuak, etab. Gogoratu behar da gaur gaurkoz badagoela toki bat pertsona askorentzat iristezina dena eta zera da, Mendibileko igoera. Aztertu beharko litzateke zinta batzuk edo zerbait jartzeko aukera, funtsezkoa delako.

Beste gauza garrantzitsu bat Segurtasun Mahaia da. Ulertzen du hemen bakoitzak pentsatzen duela pentsatzen duen bezala, baina hiri honetan Guardia Zibila eta Polizia Nazionala edukita, ez du ulertzen Segurtasun Mahaia soilik Udaltzaingoak eta Ertzaintzak osatzea. Areago Irunen pertsonak atxilotu direnean, gartzelan daudenak yihadista erradikalak izateagatik, Irun puntu "beroa" denean mapa europarrean. Horregatik beti eskatu izan dute Segurtasun Mahaia osatu dadila Estatuko lau Segurtasun Gorputzen bitartez. Gauza hauek ez ditu inoiz ulertu eta ulertu ezinik jarraitzen du, izan ere jendea hobeto babesteko modu bat da.

Esku hartzen jarraitzen du "Euskara erabili dezakezu" merkataritzako bereizgarri hori aipatuz, zerbait berria bezala aipatzen baita, eta esaten du jada badagoela.

Auzoetako gaiari dagokionez, adierazten du onartu egingo lukeela Auzo Elkarteek esango baliote Gobernuarekin hitz egin dutela eta hori dela nahi dutena. Baina ez da hori kasua.

Alegre jaunarekin izandako elkarrizketan honek esan dio beren hauteskunde-programan zetorrena hori zela, eta de Bengoechea andreak ulertzen du, baina esan bada herritarren partaidetza hain garrantzitsua dela, eta hauetako gauzaren bat jaso bada ere "Alkatea auzoetan" programan, gaur auzo elkarteekin hitz egin behar bada, badira gauza batzuk lehentasun handiagokotzat hartzen dituztenak eta beste gauza batzuk egingo ez lituzketenak. Horretaz aparte, badira gauza batzuk, de Bengoechea andrearen iritziz, elkarteei bururatu ez zaizkienak.

San Migel-Anakako futbol zelaiari dagokionez, bozeramaile andreak eskatzen du jendeari gezurrik ez esatea.

Futbol zelai horren zain irrikitan dagoen pertsona batekin hitz egin du berak eta zera esan dio, Eusko Jaurlaritzako pertsona batek esan diola hor zazpì mila metro karratu dituztenez, eta dirua badutenez, futbol zelaia berehala egingo dela.
De Bengoechea andreak adierazten du hori egin ahal izango dela Plan Berezia onartzen denean, ez lehenago. Beraz, hemen idatzita jasotzea iruditzen zaio zaldien aurretik gurdia jartzea bezala dela.

Eta Eusko Jaurlaritzak zazpi mila metro dituela esaten denean, futbol zelai batek hektarea bat okupatzen duenean eta bi egin nahi direnean, metroak ez datoz bat. Baina areago, pertsona honi konbentzitu zioten Eusko Jaurlaritzak dituen zazpi mila metro karratu horietan bere zelai hori egingo zela.

Horren aurrean, bera ahalegindu da hura konbentzitzen Eusko Jaurlaritzak zazpi mila metro karratu horien ekarpena egiten duela Plan osoaren baitan.

Beraz, arren eskatzen du espektatiba faltsurik ez dezatela sortu.


Harrobieta kaleko aparkalekuarekin jarraitzen du eta kontuan hartuta bere taldearen ekimen bat izan zela eta bere ustez funtzionatzen ari dela. Ez zaio logikoa iruditzen programa honetan jasotzea.

Etorkizuneko hotela egokitzeari dagokionez, adierazten du bi aurrekontutan eskatu dutela eta azkenekoan onartu zieten gutxienez hesiak jartzea, mediatekaren inaugurazioa iragarriz. Eta de Bengoechea andreak zoriondu egiten ditu horregatik.


Yüklə 0,8 Mb.

Dostları ilə paylaş:
1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   14




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©muhaz.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

gir | qeydiyyatdan keç
    Ana səhifə


yükləyin