Acta de Pleno 27. 07. 2016


Plaza: Administrazio Orokorreko Goi-mailako Teknikaria Lanpostua



Yüklə 1,06 Mb.
səhifə6/16
tarix27.10.2017
ölçüsü1,06 Mb.
#17068
1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   16

Plaza: Administrazio Orokorreko Goi-mailako Teknikaria

  • Lanpostua: Kultura eta Kirol Arloko AOT.

  • Taldea: A1

  • Titulazioa: Gradua edo unibertsitate titulu baliokidea Zuzenbidean, Zientzia Politikoetan, Ekonomian edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan.

  • Hizkuntza eskakizuna: 4, derrigorrezkoa (derrigorrezkotasun data 2015.12.31)

  • Lanpostu mailako osagarria: 25 (behin behinekoa)

  • Osagarri berezia: 16.957,68 euro (behin-behinekoa 183 puntu).

  • Cometido general del puesto: Kultura eta Kirol Arloko Zuzendaritzaren mende, eta udal zerbitzu juridikoen mendekotasun funtzionalaren pean, lanpostu honen zeregin nagusia izango da goi mailako administrazio izaerako kudeaketa, azterketa eta proposamen lanak egitea Kultura eta Kirol Arloaren jarduera esparruaren barnean eta, noizean behin, beste edozein udal arlotan.



    • Funciones principales:

    • Kultur eta Kirol Arloaren eskumenekoak diren espediente guztien tramitazio juridiko-administratiboa osorik egitea, arloko unitate administratiboak lagunduta.

    • Kultura eta Kirol Arloko Zuzendaritzari aholku juridikoak ematea, haren kudeaketarekin loturiko alderdien inguruan eskatzen zaizkion txostenak prestatuz.

    • Kultura eta Kirol Arloko kultur programazioaren tramitazio ekonomiko-administratiboaz arduratzea, arloko teknikariekin koordinatuta.

    • Kultura eta kirol alorretan sinatzen diren hitzarmenak eta kontratuak prestatzeaz, formalizatzeaz eta kudeatzeaz arduratzea, eta baita kultur eta kirol elkarteei ematen zaizkien diru-laguntza programen kudeaketa integralaz ere.

    • Kultur eta Kirol Arloan formalizatutako kontratuen eta hitzarmenen kontrol administratiboa haien fase guztietan.

    • Kultur eta Kirol Arloko Unitate Administratiboko lanaren ikuskapen funtzionala, haren funtzionamendua Arloko plangintza estrategikoarekin koordinatuta.

    • Zuzendaritzak abian jartzea aurreikusten dituen arloko programen plangintza eta aurrekontua zehaztea.

    • Arloaren eskumeneko kultur eta kirol jardueren eta ekimenen kontrol ekonomikoa eta aurrekontu kontrola, zuzendaritzari beharreko txostenak emanda.

    • Arloko zuzendaritzarekin loturiko arazoen berri ematea eta haiek konpontzeko proposamenak egitea, arazo horiek izaera juridiko-ekonomikoa dutenean.

    • Udal Kontu-hartzailetzaren eta Idazkaritza Nagusiaren koordinazioa, Arloko espedienteen administrazio tramitaziorako.

    • Arloko jarduera memoriak egitea, eskumena duten organoei aurkezteko.

    • Hala eskatzen zaionean, eskuordetuta bere gain hartzea Kultur eta Kirol Arloak parte hartzen duen kide anitzeko organoetako eta arloko kontseiluetako idazkaritza lana.

    • Idazkari Nagusiak eskuordetuta, fede publikoaren eta nahitaezko lege aholkularitzaren funtzioak egitea Udalaren eskumeneko edozein esparrutan edo arlotan.

    • Bere kategoriaren barnean, nagusiek agindu diezaioketen antzeko beste edozein eginkizun.



    1. 236- Liburutegiko Laguntzailea lanpostuko zuzkiduretatik hutsik dagoena desagertarazi da eta bestea desagertzeko deklaratu da, eta haien lekuan zuzkidura bana sortu dira 417- Liburutegiko Teknikari Laguntzailea lanpostuan. Azken lanpostu horren monografia eta haren izena honela eratuta geldituko dira, haren hiru zuzkiduretan:



    • Plaza: Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzailea

    • Lanpostua: Liburutegi eta Kultur Guneko Teknikaria.

    • Taldea: C1

    • Titulazioa: Batxilergoa / Administrazio Kudeaketako Teknikaria.

    • Hizkuntza eskakizuna: 3, derrigorrezkoa (derrigorrezkotasun data 2015.12.31)

    • Lanpostu mailako osagarria: 16 (behin behinekoa)

    • Osagarri espezifikoa: 11.305,44 euro (behin-behinekoa, 122 puntu).

    • Lanpostuaren zeregin nagusia: Lanpostuaren zeregin nagusia da Kultur Gunearen kudeaketan eta irakurmena bultzatzeko kultur jardueren antolaketan Liburuzainari laguntzea, izaera teknikoko lanak egiteaz gainera funts bibliografikoen tratamendu dokumentalari, erabiltzaileei eman beharreko laguntza eta orientabideei, argitalpen eta bilduma seriatuen kontrolari begira. Era berean, era guztietako dokumentu funtsak bilatzeko prestakuntza eskainiko die erabiltzaileei.

    • Egiteko nagusiak:

    • Dokumentuen analisi lanak egitea, hauxe da, edozein euskarritan dauden funts bibliografiko eta dokumentalen katalogazioa eta sailkapena.

    • Zentroko dokumentu bildumak eta funts bibliografikoak kudeatzea eta eguneratuak edukitzea, haiei harrera eginez, dokumentuak aztertuz eta garbituz.

    • Zentroko katalogoak kudeatu eta egunean edukitzea, haiek bateratu eta aldatuz eta erregistro bibliografikoak desagerraraziz.



    • Zentroan jasotzen diren argitalpen seriatuak kudeatzea, haiei harrera eginez, katalogatuz, sailkatuz eta garbituz.

    • Tokiko prentsaren datu-basea kudeatu eta mantentzea.

    • Liburuzainari laguntzea partikularren edo instituzioen dohaintzak berrikusteko lanean, eta horretarako, haiek hartzea, zein egoeratan dauden egiaztatzea eta aleak Funts Orokorrean, Kontsulta funtsean, Tokikoan, Erreserbakoan eta bestetan sartzeko egokiak diren baloratzea.

    • Liburuzainari laguntzea erabiltzaileek egiten dituzten desideraten edo liburuak erosteko eskarien kudeaketa lanetan, funts bibliografikoaren multzoari begira erosketa horiek egitea egokia den baloratuz.

    • Liburuzainari laguntzea dokumentu funtsen nahiz Zentroaren funtzionamendurako beharrezkoak diren hainbat materialen erosketarekin loturiko lanetan.

    • Funts bibliografikoen digitalizazioa egitea edo/eta zenbait formatutara egokitzea.

    • Informazio espezializatuko Zerbitzuak kudeatzea eta arreta ematea, bibliografia espezializatua prestatzeaz arduratuz.

    • Erabiltzaileei laguntzea, orientabideak, informazioa, aholkularitza ematea eta zuzentzea informazioa bilatzeko lanean, eta baita kontsulta espezializatuei erantzuteko orduan ere.

    • Elkarteek edo partikularrek eskatuta, Zentroko ekipo teknologikoak eta elektrikoak erabiltzen irakastea, bertako espazioak erabiltzerakoan.

    • Erabiltzaile motaren arabera gaikako profilak kudeatzea, informazio bibliografikoa gaika hedatzeko mekanismoak sortzeko (irakurketarako gaikako gidak, irakurketa gomendatzeko gidak eta abar).

    • Udal liburutegiko mailegu zerbitzuaz arduratzen den enpresaren jarduera gainbegiratzea eta laguntzea, liburuzainari sumatzen dituen okerren berri emanez.

    • Dokumentu funtsen ordena eta kokaera ikuskatzea.



    • Liburutegien arteko mailegu zerbitzua gainbegiratzea.

    • Zentroak programaturiko kultur jardueren hedapenerako materialak prestatzea.



    • Funts bibliografikoen erabilerari eta beste estatistika datu batzuei buruzko estatistikak prestatzea, urteko memoriak egiteko.

    • Liburuzainari laguntzea kultur jarduerak eta irakurketa bultzatzeko ekintzak burutzen, aisialdirako aukera gisa.

    • Liburuzainari laguntzea erabiltzaileen prestakuntzarako ekimenak abian jartzen, bisita programatuak antolatuz edo beste hedapen jarduera batzuen bidez.



    • Zentroaren web orriko informazioa eta edukiak egunean edukitzea, eta Zerbitzua dagoen gizarte sareetako edukiak kudeatzea.




    • Dokumentu funtsen kontserbazio egoera egiaztatzea.




    • Liburuzainari laguntzea lan prozedurarako eta barne funtzionamendurako eskuliburuak prestatzen eta mantentzen, Zerbitzuaren optimizaziorako eta proiekziorako direnean.

    • Liburuzainari laguntzea Zentroko instalazioak egoera onean mantentzen, haietan gertatutako edozein ezusteko konpontzeko beharreko ekintzak eginez.



    • Zentroan dokumentu materialen eta beste edozein eratakoen harrera kontrolatzea eta gainbegiratzea.

    • Zentroko urteko memoria prestatzen laguntzea.

    • Liburuzainari laguntzea Zerbitzua eta Kultur Gunearen proiekzioa ahalik eta hoberenak izan daitezen.



    • Bere kategoriaren barnean, nagusiek agindu diezaioketen antzeko beste edozein eginkizun.



    1. Honako lanpostu hauek desagertaratzeko deklaratu dira eta 2016.12.31tik aurrera desagertuko dira:

    • 395- Txistulari Taldeko Zuzendaria

    • 396- Txistulariak (3 zuzkidura)



    1. GIZARTE ONGIZATEA, HEZKUNTZA ETA GAZTERIA:



      1. Desagertzeko deklaratu da 360- Luis Marianoko Atezaina lanpostua.



      1. Desagertzeko deklaratu da 420- Abegi Unitateko Gizarte Langilea lanpostua, eta haren ordez zuzkidura osagarria sortu da 330- Gizarte Langilea lanpostuan 3 hizkuntza eskakizunarekin eta derrigorrezkotasun data 2015.12.31.




      1. 330- Gizarte Langilea lanpostuan beste bi zuzkidura osagarri sortu dira, 3 hizkuntza eskakizunarekin eta derrigorrezkotasun data 2015.12.31. Haietako bat Administrazio Bereziko Erdi-mailako Teknikari plazari atxikiko zaio, eta berariaz desagertzeko deklaratua dagoen 353- Gizarte Langilea postuari ematen dio euskarri une honetan. Desagertzeko deklaratutako lanpostua behin betiko desagertzean burutuko da atxikipen hori.



      1. 330- Gizarte Langilea lanpostuko dotazioari, 2016ko maiatzaren 18ko Alkateak emandako 731. zenbakiko ebazpenaren bidez hutsik gelditu dena, derrigortasun data jarri zaio atxikituta daukan 3. hizkuntza eskakizuna. Derrigortasun data hori 2016.07.01ekoa izango da.




      1. Desagertu egin dira 337- Esku Hartze Komunitarioko Teknikaria lanpostuko hiru zuzkidurak.




      1. Prebentzioko eta Gizarteratzeko Teknikaria lanpostuaren bi zuzkidura sortu dira, ondorengo ezaugarri hauek dituztenak:

    • Plaza: Administrazio Bereziko Erdi Mailako Teknikaria

    • Lanpostua: Prebentzioko eta Gizarteratzeko Teknikaria.

    • Taldea: A2

    • Titulazioa: Psikologiako Gradua edo unibertsitate titulazio baliokidea, edota Gizarte eta Lege Zientzien adarrean.

    • Hizkuntza eskakizuna: 3, derrigorrezkoa (derrigorrezkotasun data 2015.12.31).

    • Lanpostu mailako osagarria: 19 (behin behinekoa)

    • Osagarri espezifikoa: 12.231,81 euro (behin-behinekoa, 132 puntu).

    • Lanpostuaren zeregin nagusia: Esku Hartze Komunitarioko Arduradunaren zuzendaritzapean, prebentzioaren eta gizarteratzearen alorreko esku hartzeak programatzeaz, antolatzeaz, inplementatzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko da, aukera berdintasuna bultzatuz eta gizarte izaerako zailtasunak dituzten pertsonen integrazioa sustatuz, baztertzeko eta desberdintasunak eragiteko arrazoiak gainditu edo arindu ahal izateko.



    • Egiteko nagusiak:

    • Prebentzioaren eta gizarteratzearen alorrean proiektuak prestatzea, indarrean dagoen legezko araudia aplikatuz.

    • Prebentzio eta gizarteratze proiektuen inplementazioa gainbegiratzea, aurrera eraman beharreko jarduerak koordinatuz eta jarduera horiek kalitate irizpideetan oinarrituta egin daitezen kontrolatuz.

    • Prebentzio eta gizarteratze proiektuen onarpenarekin, ezarpenarekin eta garapenarekin loturiko administrazio jarduerak burutzea, Arloko Unitate Administratiboarekin koordinatuta.

    • Komunitatean mendekotasunen fenomenoa behar bezala ezagutu dadin lortzeko beharreko ekintzak garatzea bizi ohitura osasungarriak bultzatzeko, mendekotasunen alorrean jokabide osasungarriak bultzatuz eta osasunerako hezkuntza sustatuz.

    • Udal arloei eta erakunde laguntzaileei aholkularitza ematea mendekotasunen alorrean jarduerak planifika ditzaten eta mendekotasunen tokiko plana presta dadin. Era berean, alor horretan bertan jokabide osasungarriak bultzatzeko aholkularitza eskaintzea, esku hartze integrala eta koordinatua bideratu ahal izateko.

    • Irungo Udalean abian jartzen diren prebentzio programak diseinatu eta gauzatzeko lanean parte hartzea, eta baita irabazi asmorik gabeko beste Administrazio edo/eta erakunde batzuekin elkarlanean egiten direnetan ere. Bereziki, Eusko Jaurlaritzak prebentzioaren eta gizarteratzearen alorrean bultzatzen dituen udalaz gaindiko esparruko programak gauzatzen laguntzea.

    • Pertsonei, familiei eta kolektiboei informazioa eta aholkularitza ematea komunitatean eskuragarri dauden gizarte baliabideen inguruan, eta hala behar badu, ohiko gizarte laguntzailearengana edo zerbitzu espezializatuetara bidaltzea, hala egin behar den kasuetan.

    • Bere egitekoen barnean, osasun eta hezkuntza zerbitzuei laguntzea, eta baita prebentzioko eta arriskuak murrizteko zerbitzuei, eta osasuna sustatzeko zerbitzuei ere.

    • Esku Hartze Komunitarioko zerbitzuko talde profesionaleko beste kideekin koordinatzea eta laguntzea, hainbat jarduera elkarrekin egin ahal izateko.

    • Bere kategoriaren barnean, nagusiek agindu diezaioketen antzeko beste edozein eginkizun.



      1. Berdintasuneko eta Gizarteratzeko Teknikariaren postu bat sortu da, ondorengo ezaugarri hauek dituena:




    • Plaza: Administrazio Bereziko Erdi Mailako Teknikaria

    • Lanpostua: Berdintasuneko eta Gizarteratzeko Teknikaria.

    • Taldea: A2

    • Titulazioa: Psikologiako Gradua edo unibertsitate titulazio baliokidea, edota Gizarte eta Lege Zientzien adarrean.

    • Baldintza espezifikoak: Emakume eta gizonezko berdintasunaren alorreko prestakuntza ikastaroa, gutxienez 150 ordukoa, eta organo ofizial batek (unibertsitatea edo Herri Administrazioa) egiaztatua.

    • Hizkuntza eskakizuna: 3, derrigorrezkoa (derrigorrezkotasun data 2015.12.31).

    • Lanpostu mailako osagarria: 19 (behin behinekoa)

    • Osagarri espezifikoa: 12.231,81 euro (behin-behinekoa, 132 puntu).

    • Lanpostuaren zeregin nagusia: Esku Hartze Komunitarioko Arduradunaren zuzendaritzapean, emakumeen eta gizonen artean tratu eta aukera berdintasuna sustatzearekin loturiko esku hartzeak programatzeaz, antolatzeaz, inplementatzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko da.



    • Egiteko nagusiak:

    • Emakumeen eta gizonen artean tratu eta aukera berdintasuna sustatzearekin loturik ekintza positiboko esku hartze eta neurri espezifikoak programatzea, garatzea eta ebaluatzea, gizartean esku hartzeko esparruan estrategiak eta teknikak aplikatuz, sexuagatik baztertuak izateko arrisku egoerak hautemanez eta emakumeek gizartean parte har dezaten bultzatuz.

    • Emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzeko programak, zerbitzu espezifikoak eta baliabideak sortzeko edo/eta egokitzeko proposamenak egitea.

    • Genero berdintasuna bultzatzeko programen eta proiektuen diseinua eta inplementazioa zuzentzea, beste profesionalen jarduerak koordinatuta, jarduerak kalitate irizpideak aintzat harturik burutuko direla gainbegiratuz eta talde lana bultzatuz.

    • Bere jarduera esparruan egon daitezkeen bazterketa egoerak identifikatzea, horrelakoak desagerrarazteko beharreko neurriak diseinatu eta bultzatuz.

    • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean informazio, komunikazio eta sentsibilizazio jarduerak garatzea, hala udal langileei nola herritarrei, oro har, zuzenduak, komunikazio euskarri desberdinak erabiliz, emakumeen irudi ez estereotipatuak eta hizkuntza ez sexista erabil daitezen bultzatuz.

    • Departamentuei eta gainerako udal erakunde eta organoei aholkularitza ematea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean.

    • Udalaren politika, programa, parte hartze prozesu eta ekintza guztietan genero ikuspegia bultzatzea.

    • Erakunde publikoekin eta pribatuekin parte hartze eta lankidetza harremanak eta bideak ezartzea, dituzten helburuen edo egitekoen arabera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzen badute.

    • Gizartean emakumeak ahalduntzeko espazioak eta prozesuak bultzatzea.

    • Gizarteratzeko proiektuak diseinatu eta ezarri daitezen laguntzea, indarrean dagoen legezko araudia aplikatuz.

    • Gizarteratzeko jarduerak programatzea, horren inguruan nagusiek ematen dizkioten aginduak beteta.

    • Esku Hartze Komunitario zerbitzuko beste profesionalekin koordinatzea eta laguntzea, hainbat jarduera elkarrekin egin ahal izateko.

    • Bere kategoriaren barnean, nagusiek agindu diezaioketen antzeko beste edozein eginkizun.




      1. 481- Tronpeta Irakaslea lanpostuaren dedikazio portzentajea aldatu da, eta ohiko lanaldiaren %75ekoa izatera pasa da.



      1. 459- Perkusio Irakaslea lanpostuaren dedikazio portzentajea aldatu da, eta ohiko lanaldiaren %50ekoa izatera pasa da.



      1. 388- Gazteria Teknikaria postuaren monografia eguneratu da, eta “Gazteria Arduraduna” izena hartuko luke. Honela geratuko litzateke haren monografia:

    • Plaza: Administrazio Bereziko Erdi Mailako Teknikaria

    • Lanpostua: Gazteria Arduraduna.

    • Taldea: A2

    • Titulazioa: Gradua edo unibertsitate titulazio baliokidea Gizarte eta Lege Zientzien adarrean, edo arteen eta giza zientzien adarrean.

    • Hizkuntza eskakizuna: 3, derrigorrezkoa (derrigorrezkotasun data 2016.07.01).

    • Lanpostu mailako osagarria: 21 (behin behinekoa)

    • Osagarri espezifikoa: 14.085,00 euro (behin-behinekoa, 152 puntu).

    • Lanpostuaren zeregin nagusia: Arloko zuzendaritzak zuzenean ikuskatuta, gazteriaren alorreko udal politika diseinatu, antolatu eta garatzeaz arduratuko da, alor horretan plan estrategikoak diseinatu eta inplementatuz eta alor horretan udal ekimenen garapenaren buru izanez.

    • Egiteko nagusiak:

    • Arloko zuzendaritzak ikuskatuta, Gazteria Zerbitzuko baliabide teknikoak eta gisa baliabideak antolatzea, gobernu programatik etorritako helburuak beteko direla bermatzeko.

    • Gazteria alorreko plan estrategikoak diseinatu eta inplementatzeko lanean buru izatea, gainerako udal zerbitzuekin, organismoekin, erakundeekin eta eskumena duten Instituzioekin koordinatuta eta elkarlanean.

    • Gazteria alorreko programen eta ekintzen urteko aurrekontu aurreikuspenak egitea, eta beharreko gastuen kontrola eramatea.

    • Gazteriari zuzendutako udal programak, zerbitzuak eta baliabideak diseinatzea, planifikatzea, ezartzea, koordinatzea eta ebaluatzea, horretan parte hartzen duten gainerako udal arloekin koordinatuta.

    • Beste udal arlo eta zerbitzu batzuetatik bultzatutako udal programak eta ekintzak aztertzea, hobetzea eta, hala behar badu berrikustea, haien azken hartzaileak edo azken onuraduna haurrak, nerabeak eta gazteak direnean.

    • Bere Zerbitzuaren eskumen esparruarekin loturiko zerbitzu eta programa desberdinen funtzionamendurako beharreko baldintza pleguak, hitzarmenak eta gainerako tresnak prestatzea.

    • Gazteriarentzako zerbitzuen eta ekipamenduen sare espezifikoak garatzea eta artikulatzea, udal gobernu programatik etorritako helburuekin bat datozenean.

    • Gazteriarentzako politikekin loturiko instituzio arteko sare teknikoetan eta lan taldeetan parte hartzea.

    • Bere kargura dagoen Zerbitzuaren jarduerari buruzko memoriak prestatzea.

    • Dituen zereginekin eta duen kategoria profesionalarekin loturik eska dakiokeen beste edozein egiteko.



      1. Gazteen Sustapenerako Teknikaria” lanpostu berria sortu da, ondorengo ezaugarriak dituena:



    • Plaza: Administrazio Bereziko Erdi Mailako Teknikaria / Administrazio Bereziko Teknikari Laguntzailea

    • Lanpostua: Gazteen Sustapenerako Teknikaria.

    • Taldea: A2 / B

    • Titulazioa: Gizarte eta Lege zientzien adarrean Gradua eta unibertsitate titulazio baliokidea / Animazio Soziokultural eta Turistikoko Goi Mailako Teknikari titulua edo titulu baliokidea.

    • Hizkuntza eskakizuna: 3, derrigorrezkoa (derrigorrezkotasun data 2016.03.31)

    • Lanpostu mailako osagarria: 17 (behin behinekoa)

    • Osagarri espezifikoa: 12.139,05 euro (behin-behinekoa, 131 puntu).

    • Lanpostuaren zeregin nagusia: Zerbitzuko Arduradunak zuzenean ikuskatuta, eta Zerbitzuan onartzen diren plan estrategikoen garapenaren bidez, gazteriaren sustapenarekin eta gizartean parte hartze aktiboa bultzatzearekin loturiko jarduera soziokulturalen eskaintza antolatzeaz arduratuko da, eta baita Gazte Informazio Bulegoaren (GIB) bidez jardueren eta zerbitzuen eskaintzari euskarri teknikoa emateaz ere.



    • Egiteko nagusiak:

    • Zerbitzuak onartzen dituen gazteriarentzako ekimenen gauzatzea eta abian hartzea koordinatzea, haietan jasotako ekintzen garapenean biziki parte hartuz.

    • Gazteen prestakuntza, lanbideratzea eta proiekzioa bultzatzea, ekimen eta programa espezifikoak abian jarrita, eta hirugarren pertsonek edo/eta elkarte ehunak bultzatutako baliabideak sustatu eta hedatuta, gazteen autonomia eta emantzipazioa bultzatzeko, eta gizarte bizitzan biziki parte har dezaten sustatzeko.

    • Gazteen artean elkarte ehuna sustatzeko ekimenak bultzatzea, eta baita gazteek gizarte eta kultur bizitzan biziki parte har dezaten sustatzeko ere.

    • Gazte Animatzailearekin koordinatuta, aisialdi hezitzailearekin loturiko zerbitzuak (Gaztelekua, ludotekak, tokiko udalekuak eta abar) eta ekipamenduak kudeatzea, haien funtzionamenduan gazteriak parte eta esku har dezan bultzatuz.



    • Gazteei zuzendutako jarduera soziokulturalen eskaintzaren ikuspegi globala izatea, eskaintza horrek izan behar dituen hezkuntza, sormen eta aisialdi dimentsioen artean oreka sortzeko ahaleginak eginez.

    • Gazteriaren sustapenaren alorrean ekimenak bideratzea, proposamen desberdinak lotuz, publiko horri zuzendutako baliabideei balio handiagoa emango dioten jardueren eskaintza koherentea egin ahal izateko.

    • Gazteriaren eskumen esparruarekin loturiko zerbitzu eta programa desberdinen funtzionamendurako beharreko baldintza pleguak, hitzarmenak eta gainerako tresnak prestatzea.



    • Gazte Informazio Bulegoaren (GIB) jarduera gainbegiratzea eta haren funtzionamendua koordinatzea, hainbat alorretan jarduerak eta ekintzak abian jartzen lagunduz, eta informazio bide berriak irekiz, gazteen autonomia, prestakuntza eta emantzipazioa bultzatzeko ekimenak, laguntzak, baliabideak eta programak ahalik eta gehien sustatzeko.




    • Dituen zereginekin eta duen kategoria profesionalarekin loturik eska dakiokeen beste edozein egiteko.



      1. Aldatu egin da 440- Kontserbatorioko Administrari Laguntzailea lanpostuaren dedikazio erregimena, eta lanaldi osoa eman zaio. Era berean, haren izena eta monografia aldatu dira honako honen arabera:


  • 1   2   3   4   5   6   7   8   9   ...   16




    Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©muhaz.org 2024
    rəhbərliyinə müraciət

    gir | qeydiyyatdan keç
        Ana səhifə


    yükləyin